Bizitza nola badoan
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 1, 1984ko agorrila

 

GIZON JARRIAK

                (1979)

 

Jarriak otoi, gizon jarriak

            ez dira behar makurtu

haien bakea, bake segurra

            neholaz ezin da urtu

gizon jarrien bake ederrak

            ez dira behar apurtu.

 

Aseak dira, beroak dira

            beren sinestetan motzak,

harma zorrotzak hartzen dituzte

            eta zilatzen bihotzak:

gizon jarriak, gure anaiak

            ordean arras arrotzak!

 

Kurutza edo igitai hura

            eskuan dira sorturik,

ahoak ezti, gezurrak egi

            ukamilak gogorturik

saindu sainduak gizon jarriak

            badabiltza legorturik...

 

Sinesrnenetan bizi-hazturik

            dira jarriak lokartu,

gure herriko gider makurrak

            dituzte finean hartu.

Jarriak otoi, gizon jarriak

            ez ditzagun iratzartu!

 

 

Bizitza nola badoan
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 1, 1984ko agorrila