Bizitza nola badoan
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 1, 1984ko agorrila

 

FESTA DA FESTA

                (1978)

 

Festa da festa

herri zahar hontan

negarra begitik

daraman tenpesta!

 

Iluna datorrela larunbatarekin

joaten haiz festara gozamenarekin.

Asteko nekadurak ditun ahantziak

eta soineko eder ederrak jantziak,

musika uhainean sarri haiz galduko

begiak berak ditin malkoak salduko!

 

Argiak hil ondoan sendi haiz bakarrik

baina ez dun oraindik nehoren beharrik.

Soinu hautsiak deraun etsipena hautsi

daldar hire gorputza ere dun errautsi:

azantz hortan bahabil erdi zoraturik

maitasuna hotzean baita loraturik...

 

Auzoko elizan bi orenak entzunik

dion: «etxeratzeak eztu deus hunik!»

ritma eroan hoa gaur azken aldiko

dantzatzera bakarrik, gero haiz jalgiko!

negar ixuriko din bai hire begiak

pentsatuko dunala gau karatsegiak

dakarren gozo hortan bazinezte biak,

                                bazinezte biak!

 

 

Bizitza nola badoan
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 1, 1984ko agorrila