|
Bizitza nola badoan DEDAL ILUNETAN (1980) Nere palazioen dedal ilunetan Ganbara itzalen gertakizunetan, Babilon hiriaren indar egunetan, asko ziren galdu... Muscaren usainean, asko ziren galdu; Mainu lanotsuetan desirak jabaldu Eta, nik beso biak nintuen zabaldu maite zintudan bai... Oi nere palazio, maite zintudan bai; Ezpataren dilindan, noiz eroriko zai, Plazerrarendako senditurikan gai hartu zintuztedan... Mila gizon neretzat hartu zintuztedan; Eztiaren gozoa bilatuz denetan Zuen piztitasuna nahi nuen edan udaren beroan... Erregina nintzen udaren beroan; Zorabi heze hontan, hutsaren erroan Nakusan Babilona hilikan geroan bestek lehertua... Negar negin segur, bestek lehertua; Nere palazioa, hautsak ezertua, Agertzen zerait orain suaz edertua dedal ilunetan...
Bizitza nola badoan |