www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak
Xenpelar
(-1869)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Xenpelar bertsolaria, Xenpelar (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1969

 

aurrekoa hurrengoa

PASAI SAN JUANGO ZEZENAK

 

Bertso berri batzubek,

konsola gaitezen,

oraiñ jarri ditugu

oker edo zuzen;

pasatako kontuba

errez da aztutzen,

paperiak ez bada

ongi apuntatzen.

 

Pasaiako jendia

ez da biarrian,

funtziyo onak egiñez

dago indarrian;

ekusi degunian

festak nola dian,

orra bertso berriyak

zortziko zarrian.

 

Ez degu bada esan nai

pasatu ez danik,

sekulan ez det ikusi

orlako zezenik:

konzejubaren onduan

balkoian jarririk,

aiuntamentukua

zala uste nuben nik.

 

Nai dubena egiten

obe zaio utzi,

iñork ere nai badu

erri ontan bizi;

elkar botiaz dikua

jendia igesi,

Santiyagoz Pasaian

zezena nagusi.

 

Eskelleretan aisa

jasotzen du anka,

dirurik izan ez da ere

zezenak arrunka;

jendia eziñ eskapatuz

itzulirik kaka,

iñori barkatzeko

mutur ona dauka.

 

Salberarik egin bage

salara isillik,

bat beintzat lagatzian

jarri zan zintzilik,

geldi al bazitekian

sikiera bizirik,

orla saiatu ezkero

zerbait merezirik.

 

Bestia an zeguan

oiaren azpiyan,

eztul asko egin bage

nere iritziyan;

orlako konturikan

juan dan aspaldiyan

ez dala pasa nago

gure probintziyan.

 

Orlako konturikan

ez da iñon pasatzen,

laugarren bizitzara

zezena igo zen;

zergatikan beñere

ez dan konfesatzen,

arrapatzen dubenari

ez diyo barkatzen.

 

Esplikatu bear det

ekusi dedana,

isillik eziñ egon,

au da gure lana;

Pasaiarako beti

bada zer esana:

irugarren balkoyian

daukate zezena.

 

Etxi artan ziranak

arriturik daude,

bastante sustatubak

dudarikan gabe;

konfianzarik iñon

etzuten batere,

eziñ fiyaturikan

tellatuban ere.

 

Batek oju egin zuben

denak sangratzeko,

bazala motibua

sustotik iltzeko;

zezena etzeguan

berriz barkatzeko,

lanzeta zorroztubak

tripatik sartzeko.

 

Aiuntamentubari

eman diye parte,

balkoyian jarrita

daguela Almirante;

sententziya bereala

atera diyote:

jetxi dedilla andik

inmediatamente.

 

Aterikan geiago

ez dute irikiko,

eskarmentatu dira

orainguan pijo;

maindiria ostuta

juan da nerekiko,

jakiña zan utsikan

etzala etorriko.

 

Balkoyian ziranak

ez dira errez gorde,

franko arrapatu ditu

aberats ta pobre;

maindiria ostuta

juan da gero ere,

asaltuan sartuta

sakiua libre.

 

aurrekoa hurrengoa