www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantak
Jose Mendiage
1863-1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jose Mendiage (1845-1937) Haren bizia eta haren kantuak, (Piarres Xarritonen edizioa). Etor, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

GURE ELGARTASUNEKO PRESIDENTARI

 

Murde Inziart orai zaitugu guziek felizitatzen,

Ikus dezazun gure desira zuretzat nolakoa den;

Berrogoi-eta-hameka urte egun dituzu konplitzen,

Hemendik harat bertze hainbertze agian dituzu eginen!

 

Montevideo-ko «Euskal-Erria»-n zu zaitugu gidaria,

Segur ez baita zure eskuan kargua gaizki ezarria:

Kontseilu onak emaiten'tuzu, ongi erakutsiz bidea,

Unionean bizi dadien gure arraza noblea.

 

Oren onean etorri zira zure anaien aldera,

Zuri segituz hurbil gaitezen guziak elgarretara;

Guganik urrun dabiltzan hoier adiarazi behar da

Guziek laster egin dezaten amaren besoetara.

 

Laudoriorik baizik ez duzu gure partetik merezi;

Zure ondoan ibiltzen denak zerbait dezake ikasi;

Egin ahalak egiten'tuzu guri nahiz erakutsi

Nola behar den mundu honetan eskualdun moduan bizi.

 

Iduri zauku zure ondoan Euskal Herrian gaudela,

Zu zira gure amarendako seme on eta fidela;

Guziek ongi ikusten dugu zure gorputzean dela,

Lehenagoko gure arbasoek zainetan zuten odola.

 

Euskal Herriko kostuma ederrak zuri ez zaizkizu ahantzi,

Etsenplu ona eman daukuzu, denek dezagun ikasi,

Zenbaitek aise eiten ginuen oihu kantu eta jauzi,

Holakorikan ez baiginuen Ameriketan ikusi.

 

Zure etxean aditu dugu tanboril eta xirula,

Zahar batzuek uste ginuen arras gaztetu ginela,

Hirur-hogoi-ta-zortzi urteko bat, beroturik odola,

Ezin egonez dantzan hasi zen, mutil gazte bat bezala.

 

Zu zira Kantabria-ko seme, egiazko euskalduna,

Pobre eta aberats, guziak berdin estimatzen dituzuna,

Zure ideia oner segituz joan behar dugu aintzina;

Oihu ein dezagun: «Biba Inziart, eta gure elgartasuna!».

 

Jose Mendiague

Montevideo, 1912-VIII-25

EUSKAL-ERRIA, 1912-IX-O1

 

aurrekoa hurrengoa