www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantak
Jose Mendiage
1863-1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jose Mendiage (1845-1937) Haren bizia eta haren kantuak, (Piarres Xarritonen edizioa). Etor, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAK ETA SEMEAK ELGAR KAUSITZEA

 

                Airea: «Suiet eder bat deklaratzen dut... ».

 

                        Semeak

Oren gaixtoan agertu nintzen, nigarrez, mundu huntara,

Sortu orduko kondenatua nere aitamez hiltzera,

Heiek baino bihotz hoberik hurbildu ez balait aldera,

Argia gabe, beharko nuen partitu, bertze mundura.

 

                        Amak

Bere ohorea ez nahiz galdu, zuri egin daitzu malura,

Bera ere geroztik, ez da munduan bizi gostura,

Urrikiturik egin gaizkiaz, ikaran dago ardura,

Munduarentzat ahalgez eta Jainkoarentzat beldur da.

 

                        Semeak

Bere ohoria salbatzia gatik, izan naiz kondenatua;

Aita enetzat krudel izan da; ama bihozgabekoa:

Ni sortu orduko, prest zaukaten, lurrez einik, ohakoa,

Sokorritako izar-ihintza, estalgitako zerua.

 

                        Amak

Ez zozula eman zure aitari, hartu ofentsez hobenik!

Bere izena zuri emaitiaz harek ez zuen dudarik,

Aitamez kontrariatua, tristerik joan zen mundutik,

Zure amaren barkamendua galdatzen dautzu zerutik.

 

                        Semeak

Ene ganik barkamendurik ez luke bada merezi:

Nitaz penarik izan duela ez du erakutsi;

Sendimendu onikan balu, ez laiteke ibil ihesi;

Munduko fartzak estimatzen tu, semea baino hobeki.

 

                        Amak

Inñorantzian egin hutsak, elgarri barka ditzagun,

Itzalik gabeko arbolarik ez baita agertzen nehun.

Bihotzetikan galdegiten dautzut, pietate har dezazun,

Menturaz, zure ama ere, ez da, zuk uste bezain hobendun.

 

                        Semeak

Andre maitia, adi-zazu! Hau da munduko legea:

Ama batek bere bularrez hazi behar du semea;

Hori egiten ez duenak, ez dauka bihotz noblea;

Tigreak ere, beti aldean, hazten du bere umea.

 

                        Amak

Otoi ez atxik, haur gaztea, herrarik zure amari!

Zuri egin daitzun ofentsaz, nigarrez urturik da ibili,

Nigarrez urturik da ibili, Madalena bat iduri,

Zure aldera hurbildu nahiz, otoitz eginez Jainkoari.

 

                        Semeak

Ene bihotza erdiratzen da, haren penak aditzean,

Ikusiz, hainitz sofrikario baduela bihotzean,

Kontsolatzeko, ikusiko dut, agian, ene aldean!

Errozu, otoi, ene partetik, bizi dadila bakean!

 

                        Amak

Seme maitea, ezartzen nauzu betikotz alegrantzian;

Plazer handiagorik ez da enetzat izan munduian;

Ni naiz zure ama, har nezazu bihotzez zure aldian,

Berriz penarik izan ez dadin, zure eta ene artian.

 

                        Semeak

Ama maitea, kontsola zaite! Ez otoi egin nigarrik!

Zure ganako amodioa, beti bihotzean dut nik;

Biak urus biziko gira, Jainkoa lagun harturik,

Plazer hunek kendu daizku gure penak bihotzetik.

 

Biak elgarri besarka daude, nigarrez, ama-semeak;

Penak bezala, plazerak ere, bustitzen ditu begiak;

Hotan etsenplu hartu dezake, suiet hau duen jendiak:

Munduan zuzen ibil gaitezen, utzirik makurbideak!

 

Jose Mendiague

ESKUAL HERRIA, 1903-VI-20

 

aurrekoa hurrengoa