www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantak
Jose Mendiage
1863-1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jose Mendiage (1845-1937) Haren bizia eta haren kantuak, (Piarres Xarritonen edizioa). Etor, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

PESTA EDER BAT DUGU HASTEN

 

                Airea: Euskal Herrietan pesta egunetan ematen dena

 

Pesta eder bat dugu hasten,

Gazte eta zaharrak, oro alegera gaitezen;

Hunek nehor ez du tristatzen,

Pena doloreak oro baititu ahanzten;

Zaharrak hunek ditu gaztetzen,

Eta gaztiak berriz ero-arazten,

Soinua plazan denian jartzen;

Ttipi eta handi, guziak hurbiltzen.

Goazen beraz gaztiak, has giten jostatzen,

Neskatoko gazte hauien dantzarazten,

Euskaldun kostumak gal ez diten,

Leheneko zahar hoiek alegera daizten!

 

Orai bezala, lehen ere Euskal Herrietan,

Libertizione ederra frango gure lekuetan:

        Asteak lanetan,

        Beren funtsetan,

        Batzu etxetan,

Kontentik igande egunetan,

Euskaldun langileak plazetan

Alegera dabiltza orotan,

Edan, dantza, kanta eta pilotan,

        Denak lorietan,

        Irabaziak sakeletan,

        Zango besoez indarretan,

        Ez da heien parerikan

        Mundu honetan.

 

Neskato gazteak pestetan, ez ditazke egon etxetan,

Soinua plazan sendituz geroz, harat badoatzi lasterretan,

        Kontentikan,

        Jo dantzetan,

        Plaza hetan,

Hedoirik gabe kopetan.

Gero laneko egunetan,

Beren aintzurrak eskuetan,

Aitarekin ari dira landetan,

        Kantuz erdietan.

        Ezkontzeko adinetan,

        Berak ere desiretan,

        Baliatzekotz denboretan,

        Ezkont bertan!

 

Jose Mendiague

 

aurrekoa hurrengoa