www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantak
Jose Mendiage
1863-1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jose Mendiage (1845-1937) Haren bizia eta haren kantuak, (Piarres Xarritonen edizioa). Etor, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

MONTEVIDEO-KO MANERA

 

                Airea: «Ageri duzu goizean...»

 

        Montevideoko manera

        Orai noha kondatzera,

        Egia hainitz erraitera,

Gobernuari kontrario hainitz baitzaio atera,

        Bota beharrez kanpora,

        Berak sartzeko barnera,

        Hau da oraiko afera.

 

        Barnian dauden zenbait gorri,

        Makurturikan elgarri,

        Mintzo dirade zernahi.

Bertze ideiarik batere ez dute, denak aise nahiz bizi;

        Arranja litazke naski,

        Guzientzat balitz aski,

        Ez laitezke mintza gaizki.

 

        Orai daukaten auzia,

        Elgarren kontra hasia,

        Ez da aise jujatzia.

Elgarren desakreditatzen dute beren fantesia;

        Ez da errex pentsatzia

        Zoinek dioten egia;

        Zer politika garbia!

 

        Direnian abiatzen

        Elgarren kontra mintzatzen,

        Deus onik ez da izanen.

Lehenagoko zaharretarik beti hau nuen aditzen:

        «Artzaina denian samurtzen,

        «Gasnak direla agertzen»,

        Hemen hori da gertatzen.

 

        Errabian daude hainitz,

        Ganbera berritu nahiz;

        Bertziak barnetikan irriz;

Kargua baino maitiago dute irabazia, segur niz.

        Ekonomian ibiliz,

        Ez litake gatu hainitz,

        Platian xardinik ez balitz!

 

        Kontseilu emaiten dira ari

        Oraiko Presidentari,

        Kargutik nahiz igorri.

Orai artian, jaun honek ez du kasurik eiten nehori;

        Firme bere ideiari,

        Beldur dela ez du iduri,

        Frente eiteko orori.

 

        Erran nahi du guzier

        Bera aski dela guzien,

        Xurien eta gorrien.

Bainan anaien artian gerlak deus onik ez du ekartzen;

        Ez balin banaiz tronpatzen,

        Malur hainitz da izanen,

        Ez badira arranjatzen.

 

        Deus onik ezin espera,

        Desengañatuak gira,

        Guziak bardin baitira.

Jelosian dabiltzan hoiek sartzen badira barnera,

        Bakotxa bere aldera,

        Guziak ariko dira,

        Tiraka beren etxera.

 

        Ez izaitekotz hoberik,

        Ez da kanbio beharrik,

        Xuri ez eta gorririk.

Mehe gizentzen kantsatuia da herria, ez ein dudarik,

        Ez izan esperantzarik

        Gosiak asetzekorik:

        Behiak ez du esnerik.

 

        Xuriak berriz kanpotik

        Heldu omen dira kontentik,

        Entusiasmoz beterik,

Montevideo-ren jabe eiteko ez omen dute dudarik.

        Zonbat dauden tronpaturik,

        Ez badute laguntzarik

        Bertze republiketarik!

 

        Ustez baduten laguntza,

        Tronpatuak dira ontsa,

        Haur gazte batzuen gisa.

Porteñoek eta Brasileroek emana gatik hitza,

        Ez dute oraiko gaitza,

        Makur xerkatzen dabiltza,

        Lur hau ez dadien altxa.

 

        Jaun horien malezia:

        Ikusi-eta nahasia,

        Gordetzen dute eskuia,

Zangoen azpian atxiki nahiz Montevideo-ko herria.

        Ez dute lehen aldia,

        Ez eta joko berria,

        Rosas-ek erakutsia.

 

        Orai gerlan dira ari,

        Anaiak tiroka elgarri.

        Ez deia dolu-eingarri?

Akabatu-eta, eginen dute gizon handi hoiek irri,

        Emanez jende pobriari,

        Sakrifikatu denari

        Ospitalia jauregi.

 

        Hainitz ait-amen semiak,

        Ilusionez betiak,

        Hor dabiltza tronpatuiak,

Zenbaitek, gaixoek, galdu dituzte, gazterik, beren biziak.

        Gerlako irabaziak,

        Horiek dira guziak,

        Sinets zazue gaztiak.

 

        Zuer kontseilu emanik,

        Mihiz gerlari handiak.

        Pobren enganatzailiak,

Berak etxetik atera gabe, egin nahiz balentriak:

        Hoien abilitatiak,

        Kentzen, akostumatuiak,

        Bertzen buztanez uliak.

 

        Gero hoien urguluiak,

        Ustez einik balentriak,

        Kontzientzia gabiak!

Zer irabazi ekar dezake hola odol ixurtziak?

        Aitamen gaixoen tristiak,

        Galdurik beren semiak,

        Nigarrez daude guziak.

 

        Kontent zirenak hastetik,

        Urrikituiak ondotik:

        Zenbait badaude engoitik,

Batzuk zangoak, bertzek besoak, gorputzetik galdurik.

        Bertze hainitz berriz trixterik,

        Ez izanez sokorririk,

        Partitu dira mundutik.

 

        Montevideo-rat jin bedi,

        Nahi duenak ikusi

        Gerlak zer daukun ekarri:

Barnian bezala, melur eiten du, kanpainan dagon jendeari,

        Partikulazki pobriari,

        Zaldi, behi eta ardi,

        Denez geldi dadin garbi.

 

        Xuriak eta gorriak,

        Elgarri emanik eskuiak,

        Zabal zaitzuie begiak!

Makurrak, nekez, zuzentzen ditu, gerlako irabaziak.

        Utzirik harma guziak,

        Egin zaitzuie bakiak!

        Hori behar du Herriak.

 

Jose Mendiague

 

aurrekoa hurrengoa