www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantak
Jose Mendiage
1863-1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jose Mendiage (1845-1937) Haren bizia eta haren kantuak, (Piarres Xarritonen edizioa). Etor, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

MENDIAGUE KANTUZ

 

                Airea: «Gazte nintzenian hogoi urtetan...»

 

Kantuz sortu naiz, eta kantuz nahi bizi,

Kantuz igortzen ditut nik penak ihesi,

Kantuz izan dudanian zerbait irabazi,

Kantuz gostura ditut guziak iretsi;

Kantuz, ni bezalakoak, hiltzia du merezi.

 

Kantuz pasatu ditut gau eta egunak,

Kantuz izan dirade ardura ene lanak;

Kantuz biltzen nituen aldeko lagunak;

Kantuz eman daitate obra gabe famak,

Kantuz hartuko ahal nau, gure Jainko Jaunak!

 

Kantuz eman izan tut zenbaiten berriak,

Kantuz gustatu izan zait erraitia egiak.

Kantuz eman baditut hainitzi afruntuiak,

Kantuz barka ditzaten ene bekatuiak,

Kantuz egiten ditut nik, penitentziak.

 

Kantuz eginez geroz mundura sortzia,

Kantuz ein beharko dut, ene ustez, hiltzia;

Kantuz emaiten badaut Jainkoak grazia,

Kantuz idekiko daut San-Pedro-k atia,

Kantuz egin dezadan zeruan sartzia.

 

Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian,

Kantuz ene lagunek, harturik airian,

Kantuz ariko dira, ni lurrian sartzian.

Kantu frango utziko diotet munduian

Kantu egin dezaten, nitaz oroitzian.

 

Jose Mendiague

 

aurrekoa hurrengoa