www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantak
Jose Mendiage
1863-1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jose Mendiage (1845-1937) Haren bizia eta haren kantuak, (Piarres Xarritonen edizioa). Etor, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKALDUN BERTSULARIAK

 

                Airea: «Pilota partida bat Irungo herrian...»

 

Lehengo bertsulari zaharren izenak

Ez ditu ahantzi behar Euskalduna denak:

Heiek egin dituzte beti obra onak,

Zerbait ikas dezake hetarik gizonak;

Estimagarri dira halako presunak;

Ontsa mereziturik badituzte famak.

 

Bertsulari onak ziren Katxo eta Etxahun,

Halakorikan orai ote dugu nehun?

Heiek egin dutena, guk egin dezagun:

Debrua utzi eta Jainkoa har lagun.

Bi pelegrino ziren, ohora ditzagun!

Agian Jainko Jaunak berekin'tu egun!

 

Amezket Saran eta Urruñatik Ttipi,

Guzier mintzo ziren errespetuz beti,

Ofentsarik ein gabe sekulan nehori;

Ez ziren fantesiaz kantu emaiten ari;

Etsenplu ona frango eman dute orori,

Ez dakigunek nahi badugu ikasi.

 

Aditu dituenak Fermin eta Madoz,

Heien bertsu ederrak ikasi'tu gogoz.

Ez da izan halakorik buruz eta ahoz:

Ez ziren aise ixiltzen, behin hasiz geroz,

Guzier mintzo ziren beti amodioz,

Hartakotz izan dira maitatuak oroz.

 

Zer gizon jakintsuna zen Iparragirre!

Hura bezalakorik ez da izan bat ere;

Hark egin'tuten obrak handiak dirade;

Denak admiratuak heier beha gaude.

Beti kantatu izan du Euskaldunen alde,

Gure kontrarioen beldurrikan gabe.

 

Jan Bautista Otxalde eta Elizanburu,

Heien obrak oraino gogoan ditugu:

Erakutsi daukate nola errespetatu,

Ez ginukela behar nehor ofentstu;

Jaun heien kontseiluak behar'tugu hartu,

Ez dakienak beti ikastea on baitu.

 

Putxuna, Bordaxuri, huna bi Hazpandar,

Isturitzen Karrankak eiten zuen indar.

Oi, zer bertsularia, Kanbon Lohiotxar!

Ezin bentzutu dute egundaino elgar.

Bat bertzia baino hobe, norbait izan behar.

Guzientzat nagusi izan da Xenpelar.

 

Bertze bertsulari hainitz izan da munduan,

Ontsa estimaturik gizonen artian,

Kantatu izan dutena, omore onian,

Jendez inguratuak, trankil bihotzian.

Guk desira dezagun, hetaz oroitzian,

Jainkoak atxik ditzan bere sahetsian.

 

Jose Mendiague

«Euskal-Erria», 1912-X-06

 

aurrekoa hurrengoa