www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantak
Jose Mendiage
1863-1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jose Mendiage (1845-1937) Haren bizia eta haren kantuak, (Piarres Xarritonen edizioa). Etor, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

DENAK BAT

 

                Airea: «Ume eder bat ikusi nuen...»

                Edo: «Amodio berria, gaztien xoragarria...»

 

Egun konplitzen ditu bortz urte Vasconia zela agertu,

Buenos Aires-en behar zuela Euskal Herri bat formatu.

Geroztik hunat gure onetan indar handiak ein'tuzu,

Euskal Herriek nahi zaitugu bihotzez felizitatu.

 

Zure izena hedatua da orai bazter guzietan,

Partikulazki gu sortu giren probintzia ederretan;

Guziez ontsa hartua zira heltzen ziren lekuetan,

Admiratuak zure laudatzen ari dirade denetan.

 

Bi edo hiru mila lekoan hunat girenak etorri,

Sortu lekuak utzi ditugu, ihesi eginez Amari;

Harek gaixoak erakutsi du maite duela semeari,

Galdu ez gaiten gure gidari «Vasconia» du ezarri.

 

Beha zazue, nere anaiak, hau da gure gidaria,

Argentinako Euskaldunentzat ezarri zuten argia,

Ikus dezagun gure lurretan ateratzen den fruitua,

Hunek guzier erakusten du zer den gure sorlekua.

 

Hango arbola zaharretarik hartu zuten landaria;

Buenos Aires-en landatu zuten arbola lore garbia,

Beti zabaltzen ari da eta einen du itzal handia,

Haren azpian liberti dadin Euskaldun kasta guzia.

 

Nahiz gaituzten denbora batez urrundurikan ezarri,

Egin ahala egin dezagun hurbil gaitezen elgarri.

Libertatea hemen badugu, galdegin gabe nehori,

Elgarri esku eman dezagun, gostarik ere zernahi.

 

Gure artean makurrik bada, guziek elgarri barka,

Unionia bezalakorik munduan deusik ez baita.

Hurbil baginte, eskuak eman, elgar guziek besarka!

Jaun Zerukoak lagunt gintzazke, ez gaiten berriz aparta.

 

Guziez ontsa hartuak gira, heltzen giraden lekuan,

Gure arraza baino hoberik, diote, ez dela munduan;

Gure Jainkoak ezar gaitzala bandera baten azpian!

Gure desira hori da eta konplituko da agian!

 

Jose Mendiague

 

aurrekoa hurrengoa