www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantak
Jose Mendiage
1863-1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jose Mendiage (1845-1937) Haren bizia eta haren kantuak, (Piarres Xarritonen edizioa). Etor, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

JEAN B. OTXALDE-RI

 

                Airea: «Xuberoan baduzu mutil ederrik...»

 

Otxalde-ri hasten naiz bi bertsu kantatzen;

Esperantzan nauela zerutik aditzen.

Nahiz gure aldetik apartatua den,

Obra ederra frango utzi dauku hemen,

Haren izena aise ahantz ez dadien!

 

Ez dut hemen ezartzen jaun haren bizia;

Badakigu izan dela denez maitatuia,

Alde guzietarik beti galdatuia,

Euskaldunen artian gizon famatuia,

Ttipi eta handiez errespetatuia.

 

Euskal Herrien alde egin du indarra,

Ikusiz bazutela zerbaiten beharra;

Omore onarekin sortu zen mundura,

Beti ibili izan da batetik bertzera,

Gazte eta zaharren alegeratzera.

 

Bertsulari ederra Otxalde edo Borda,

Hoberik izan denetz bada mila duda:

Munduan pasaturik hainitz negu eta uda,

Adinaren konforme mundutikan joan da;

Sortzian ekarri zorra hola pagatzen da.

 

Testamentu handi bat ein du munduari;

Kontseilu onak eman'tu aditzalieri,

Lurrarentzat gorputza, arima Jainkoari,

Poesia ederrak Euskal Herriari,

Nahi duenak zerbait hetarik ikasi.

 

Huntan mintzo naitzuie bertsularieri,

Hura izan dugula guzien nagusi,

Ezagutu duenak, hori du sinetsi.

Orai bere kargua nori duen utzi,

Xerkatu behar dugu, ditakenetz kausi.

 

Sekulan gal ez dadin Euskaldunen fama,

Segitu behar dugu harek hasi lana.

Errespeta dezagun jaun haren izena,

Hoi da gure ganik merezi duena,

Estimagarri baita halako gizona.

 

Hau da nik Otxalde-ri eman dudan meza;

Bakotxak bere partez hoinbertze egin beza!

Inkomodatu gabe elizan apeza,

Zoin gure etxetarik eginez otoitza.

Jainkoak bertsulariak zeruan har bitza!

 

Jose Mendiague

 

aurrekoa hurrengoa