ZORIONA
Gau ilunari
zerua izarretan da.
Itzalpetan gaindi
eskuz-esku dabiltzan
maiteari
xoriño bat bada
bihotzetik bihotzera
kantari.
Xoragarri
bihotzaren eleak
maiteari.
Ez du goxoagorik
bizi guziak
ametsetan baizik.
Munduko solas ederrenak
maiten bihotzetan dagotzi
betidanik
ehortzirik
maiteak maiteari erranak.
Maitek bakarrik dakite
gordatzen
gizon samurren begietarik
ixil-ixila
zoriona.
Itsasoa kexu
ta zerua ilun
maiteak uros izanen dira
beti
maiten bihotzetan baita
zoriona.
«Irria» izeneko beste poema bat ere bazuen portugesetik itzulia antza. Hemen aldatzen dugu:
IRRIA
Irri batek lan guti, ondorio ainitz,
Ukailea du aberasten, emailea biluzi gabe.
Laster iragana, betikotz emana,
Ez da aski aberatsik, gabe bizitzeko,
Nehor aski pobre, eman ahal gabe gertatzeko.
Irri bat akituaren eztigarri, etsituaren bihotz altxagarria,
Dolutan denaren goxagarri,
Nahi gabe guzien sendagailua
Ez ditake eros, ez mailega, ez eta ebats.
Emaitean du hartzen bere balioa.
—Hartze zinuen irriñoa ez dautzute eman, emozute zurea.
Irri egiten ez dakiena, irri beharretan beti.
Zure irriak zonbat irri ditu egun sorrarazi?
Irri horiek dute salatuko zonbat bozkario, zorion, goxotasun,
Kuraia eta fidantzia duten sor arazi: horiek baitira frangotan
Obra miresgarrienen eta egitate ederrenen haziak.
Zure irriak bizi berri bat sor araz dezake,
Esperantza eta kuraia eman ditzazke, eroriak, lehertuak,
[akituak, tentatuak edo etsituak ziren bihotzeri.
Zure irriak fedearen pindarra jauts araz dezake.
Zure irriak bekatorosa Jainko bidean sar araz dezake.
Irri ere Jainkoari...
Irri Jainkoari, bihotzetik onartuz Harek bizian igorri guziak,
Eta egun batez ikusten ahalko duzu Kristoren begitartea
irriz zuri so eternitate guziko.
[E.B. Portugesetik]
|