www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

Ogeta iru garren berbaldija

 

        BASILIO. Badakizu zelako otsa egiten daben gatzak sutan. Bada polboria ez da gatza baño.

        ANTONIO. Bitartian gatza zurija da ta polboria baltza.

        Gura neuki jakin zegaz egiten daben polboria.

        BASILIO. Esatera nuatsu.

        Gatzua aurkituten da lurragaz naastaurik eta lur onegaz egiten da lexibia.

        ANTONIO. Baña zelan egiten da lexibia?

        BASILIO. Iminten da lurra edo autsa otzara baten, botaten jako ur irakiña eta onek urtu ta darua beragaz gatzua.

        Ur oni lexibia deritxa, ta otzituten danian geldituten da onduan gatzua.

        Zenbat geijagotan irakin eragiten jakon urari, ainbat indar geijago eukiko dau gatzuak.

        Baña geijago kostako da, zerren irakin bakotxian bota biar jako ur garbija.

        Ez dago dudarik zerren bakotxian dua gitxituaz gatzua eta su geijago biar dau.

        Orregaitik gatzuak zenbat piñago dan geijago balijo dau.

        Gatzuari botaten jako azufre piska bat motrallura eta joten da ora bat eginik gelditu artian.

        Gero botaten jako ikatz auts piska bat eta barriro joten da luzaro.

        Azkinik eralgiten da zurdazko bae baten eta geldituten da polboria eginik.

        Orain aituko dozu zelan sortuten diran oñaztarrijak, oñaztubak ta trumonadak.

        Lurrunakaz igoten dabe lurretik ta itxasotik gatzak, azufriak ta beste gauza askok.

        Oneek guztijok naastetan dira euren artian eta su artuten dabe.

        Orra or zer dan oñaztarrija: ez da bada mirari egitia oi dituzan triskantzak.

        ANTONIO. Orrek esan gura dau oñaztarri bakotxa dala kañonazu bat.

        BASILIO. Alan da.

        Badakizu izotza ez dala besterik ezpada ur gogortua.

        Beste ainbeste dira txingorra, edurra ta gatza.

        ANTONIO. Bitartian dirudije desbardiñak batzuk bestiak gandik.

        BASILIO. Bai, dagozalako naastaurik beste gauzaren bategaz.

        ANTONIO. Eta zer da luikaria? Edo zetatik dator?

        BASILIO. Ori gauza jakiña da; jakiñaz lurra daguala gatzez, asufrez eta beste oneen antzeko gauzaz beterik.

        ANTONIO. Orrek esan gura dau luikaria egiten dabela lurpeko oñaztarrijak.

        BASILIO. Baita bere garmendijak.

        Garmendija deituten jako suba botaten daben mendijari.

        ANTONIO. Kalte andijak etorten edo dira luikaretatik eta garmendijetatik.

        BASILIO. Urijak triskau ta ondatuterañokuak.

        Lurpeko ura igaroten bada gatza daguan lekutik, urtengo dau iturrijan gazijak; azufretsuak, igaroten bada azufre artetik eta beruak, igaroten bada suba daguan lekutik.

 

Amaija

 

aurrekoa