Amaikagarren berbaldija
ANTONIO. Azkinengo berbaldijari jarraitutiaz egidazu mesede, Basilio.
BASILIO. Poz pozik jarraituko deutsat, ikusten dodan ezkiro ez zaitudazala aspertuten.
Lurrak daukaz bere beraren barruban ezkotasun mueta asko:
Landara bakotxak gura dau beria:baña landara mueta bat iminten bada beti lur batian, bakotxian txatxarrago etorriko da.
ANTONIO. Ori jakiña da, zerren bakotxian emongo dau ezkotasun gitxiago.
BASILIO. Orregaitik bota biar jako lur barrija edo zimaurra; bestelan imiñi biar da orain landara mueta bat eta gero beste bat.
Badira landarak, alkar ondo artuten dabenak; eta badira, batak bestiari kalte egiten deutsenak.
Ezkotasun desbardiñak biar baditube, egon leitekiz lur batian landara mueta bi: baña ez, ezkotasun bat bijak biar badabe.
Ez dauka abere batek zatirik, zimaurra egiteko ona ez danik.
Apatxa, azurra, adarra, ulia, guztija da guztiz ona zimaurra egiteko.
Karia ugari daguan lekuban, nekazari onak bota biar dau karobi zulora batuten daben guztija.
Kare piska bategaz nastaurik, guztija zimaur biurtuten da. Ara bota biar dira zapata zarrak, abere illak ta zatarrerija guztija.
Badira tuparrijak kare asko daukinak, eta buztin lurrarentzat guztiz onak diranak.
Karia daukin ala ez, ezagututen da sarturik zatitxu bat binagretan.
Irakiten asten bada edo puspulutxuak botaten, karia daukala ezagun da.
Autsa da ongarririk onenetatik bat.
Baña auts asko egiteko erregarri asko biar da.
Lur lauak dira onak gijetako: zerren eurenez txarrak izan arren, nekazari onak onduten ditu: bada emoten jakin guztija an geldituten da.
Lur aldapatsubetan arbolak imiñi biar dira.
Lur gitxi ondo gijaubak geijago emoten dau, askok txarto gijaubak baño.
Lurrak, ondo gijauba egoteko, egon biar dau auts biurturik.
Erein biar da garau mueta asko, urte bakotxian: bata artuten ezpada, bestia artu dedin.
Orregaitik esaten da, bat daukanak batbere ez daukala.
|