www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amazazpigarren berbaldija

 

        ANTONIO. Gura neuki jakin, Basilio, zelan egiten dan mantekilla ona.

        BASILIO. Manteka ona egiteko, emon biar jako ganaduari jateko ona ta sikuba.

        Olua da bedar garau guztijen artian emoten dabena eznerik geijen eta guenik onena.

        Gauza ziurra da, guena ona bada, mantekia bere izango dala.

        Bedar piña ta samurra, eta irusta zurija edo gorrija dira guztiz onak ganaduen jatekotzat.

        Bardin diñot galondoko bedarragaitik, ez badago bustija.

        Mantekia egiteko lekubak egon biar dau ifarretik sartaldiaren artian.

        Izan biar dau andijak eta altubak eta euki biar ditu bentana asko, axiaren sartu urtenerako.

        Beiak izan biar dau arrizkuak, dalako preskuagua, eta garbituten errazagua. Mantekia egiten dan bakotxian, garbitu biar da beia uragaz.

        Eta ur onek urten biar dau, onetarako eginiko odi batetik.

        Bestelan, beera jausten diran ezne tantak ustelduten dira, eta usain txarra emoten deutse mantekiari.

        Mantekia egiten dan lekuban, ez dau egon biar usain txarraren apurrik.

        Lurrezko erretillu bernizdunak dira onenak mantekia egiteko ta iraun eragiteko.

        Ganadua jatzi biar da albait garbitasunik andijenagaz.

        Aldenduko da guena eta imiñiko da erretillu baten garratz gozo bat artu dagijan artian.

        Orduban iminten da manteka ontzijan eta erabilten da zotz edo makilla bategaz.

        Zenbat guen geijago daguan, ainbat ariñago eragingo jako.

        Mantekia egiñik daguanian, ateraten da manteka ontzitik eta garbituten da urian ardura andijagaz.

        Metal ura da onena, emoten deutsalako kolore ederra.

        Leka gauzak egositeko dan legez azufrezko ura.

 

aurrekoa hurrengoa