www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ogeigarren berbaldija

 

        ANTONIO. Ezin sinistu zinaiki, Basilio, ze atsegin andija daukadan zuri entzutian.

        BASILIO. Ez daukat gitxiago ikusirik zu ain pozik.

        Bildotsik senduenak dira bikijak eta oneek gorde biar dira aurrerako.

        Txarri eme onak ez ditu euki biar amabi titi baño: amar daukazana da onena umiak aziteko.

        Apuak edo ordotzak ta txarri emiak izan biar dabe amabi illa betetik aurrerakuak, umiak eragin ta egiteko.

        Apuak edo ordotzak irenduten dira bost urtera eldu ezkiro.

        Oneen urdaia da ugarijagua, senduagua ta gozuagua irendu bageena baño.

        Lelengo egunetan jateko gitxi emon biar jako txarrijari, zerren gosiak aztu eragiten deutsaz lagunak.

        Koneju emia egoten da umedun illa betian.

        Sei aste biar ditu bere umiak aziteko.

        Alan ill birik ill bira egin leikiz umiak.

        Sei aste daukizanian irendu leikiz eta sartu leku zarratu baten.

        Asko aziten dira, eta emoten bajaki bedar usaintsu piska bat ill baño leentxuago, aragi guztiz gozua eukiten dabe.

        Iru illabetera ezkiro ill leitekiz.

        Ez jaki emon biar aza orririk, zerren guztiz gusto txarra emoten deutsa aragijari.

        Ondo da nosikbeinian emotia zai busti piska bat garau batzukaz naastauta.

        Batezbere biar dabe garbitasun andija.

        Narrurik onena da zidar kolorekua.

        Gero zurija edo baltza eta azkinik orizkija edo arria.

        Angolakuak deituten deutsenak dira narrurik onena daukinak.

        Lau edo bost urte daukizanian ill biar dira.

        Umiak aziteko gorde biar dira Martiko illian jaijo diranak.

        Asko da ar bat amar emerentzat, baña arrak egon biar dau aldendurik.

        Baita bere egon biar dabe emiak umezkitako dagozanak.

 

aurrekoa hurrengoa