www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amabostgarren berbaldija

 

        BASILIO. Zeren ganian jardungo dogu arratsalde onetan?

        ANTONIO. Zeuk nai dozunaren ganian.

        BASILIO. Esan deutsut len bere, ganadua dala geu baxen kuperia, ez baldin bada basatija.

        Orain esango deutsut, emon biar jakola janarija, al izatera, egosija.

        Askozaz obato dijerietan dau: batez bere, gatz piska bat emoten bajako.

        Badakizu zenbat gustetan jakon gatza ganadu mueta guztijari.

        Nosikbeinian piska bat emonagaz, gordetan dira gatx askotatik.

        Damu emotekua da, oi dan baxen karu egotia gatza.

        On andija egingo leuskijo ganaduari, egunoro gatz piskatxu batek: zerren jateko gogua emoten dau ta asko lagunduten dau dijerietan.

        Onezaz ganera, da bere guztiz egokija lurrak onduteko.

        Badakit asko kostetan dala jatekua egostia eta gatza emotia ganaduari: baña ondo da jakitia, batez bere ganadua geixorik daguaneko.

        Ez dau ezek emoten irabazi andijagorik ganaduak baño.

        Orregaitik jakin biar da zer dan ona beretzat eta zer ez.

        Esan deutsut, emon biar jakola jaten gitxi ta sarri.

        Biar dabela garbitasun andija ta azpi sikuba.

        Egon biar dau, al izatera, ikusbegijan, jazo lekikijonagaitik eta bildurtija dalako.

        Abere mueta asko dago.

        Sebo muetia ta aragi muetia.

        Badira beijak, jaten daben guztija ezne biurtuten jakinak.

        Beste ainbeste jazoten da lanadun aberiakaz.

        Batzuk dauki lana ona ta aragi txarra, beste batzuk aragi ona ta lana txarra.

        Badira lodituten diranak atze alderuntz ta daukinak allia ogeta bost librakua.

        Bildotsak izan oi dau aitaren lania ta amaren okilia.

        Esan oi da, bedar txikija daguan lekuban, ganadua bere txikija dala; eta bedar andija dan lekuban, ganadua bere.

        Ikusi biar da, ze abere mueta dan adjutuba erri bakotxerako.

        Leku aldapatsubetan eta amiltokijak dagozanetan ez da konbeni ganadu andija: baña leku lauetan, ganadu andija obia da txikija baño.

 

aurrekoa hurrengoa