www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ogeta bat garren berbaldija

 

        BASILIO. Gaurko berbaldija, uste dot, ez dala izango atseginik gitxijen emongo deutsuna.

        ANTONIO. Guztijak aurkituten ditut, bata baño bestia gozatsubaguak.

        BASILIO. Leku askotan ez dago ez lapikorako ez argitarako, intxaurrarena baño beste orijorik.

        ANTONIO. Jaungoikuari eskirrak, ez daukagu emen orrelako urritasunik.

        BASILIO. Alanbere ondo da jakitia orain esatera nuatsuna.

        Orijua egiten da intxaurragaz, urragaz ta paguaren ezkurragaz.

        Baita bere egiten da, koltza deritxan nabo mueta baten azijagaz.

        Bardin egin leiteki edozein azi muetagaz.

        ANTONIO. Eta oneek guztijok onak ete dira lapikorako?

        BASILIO. Ez, euretatik batzuk ez dira onak argitarako baño.

        Liño azijagaz egiten dan orijuak dauka guztiz usain txarra, ta ez da gauza pinturarako baño.

        ANTONIO. Eta zelan egiten da orijua?

        BASILIO. Orra emen zelan: artuten da intxaur ondo elduaren mamiña.

        Ez dau intxaurrak zarra izan biar.

        Ziatuten da mamiña motrallu baten eta igaroten da zurdazko bai batetik.

        Batuten da zurdazko eun tolestu baten.

        Prentzan imiñi ta estututen da.

        Barritan orijo au da onena, bai gordiñik jateko zein lapikorako.

        Baña ez jako zartuten itxi biar, laster galduten dalako.

        Orregaitik egin biar da sarri, barritan jateko.

        Geldituten dan patza bustiten da eta barriro iminten da prentzan.

        Beste ainbeste egiten da irugarren aldiz.

        Bigarren aldijan ateraten dan orijua da ona frijietako ta argitarako.

        Paguaren ezkurra, urra eta azijak beratu biar dira ur epeletan.

        Eta azala kindu ezkiro joten dira motralluan.

        Batuten da ta egiten da oria ogija lako bat.

        Eta iminten da berotuten auts beruaren ganian lurrezko ontzi baten.

        Gero iminten da prentzan zurdazko eunian baturik.

        Pago ezkurraren orijua guztiz ona da alan gordiñik jateko, zein lapikorako ta sartagiñerako.

        Baña biar ditu gitxijenez urte bi edo iru onduteko.

        Eta onetarako iminten da lurrian lurrezko ontzijetan edo lur murkoetan.

        Zelemin bakotxak emoten dau azunbre ta erdi orijo.

        Urraren orijua ez da ain ona, argitako ez izanenian.

        Indijetako gaztañiaren ura da guztiz ona erropia garbituteko.

        Gaztaña bi asko dira azunbre erdi urentzat.

        Zurituko da mamiña, arraskau ta euki ur berotan ogetalau orduan.

        Naastau biar da nosik beinian, itxi atsedeten ta irazi.

        Ur onegaz garbituten da ederto erropia.

 

aurrekoa hurrengoa