www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amargarren berbaldija

 

        BASILIO. Gaur berba egin biar dogu nekazaritziaren ganian.

        ANTONIO. Ez da izango txarto igarua denporia, zerren ori da gure langintzia.

        BASILIO. Lur mueta asko dira, baña guztijak bitara joten dabe.

        Lur guztijak dauka buztiñia eta ondarra: buztin geijago badauka ondar baño, deituten jako buztin lurra: eta ondar geijago badauka buztin baño, deituten jako lur ariña.

        Buztin lurrak ez deutsa itxiten urari barruban sartuten.

        Lur ariñak barriz itxiten deutsa sartuten guztijari.

        Lurrak ona izateko euki biar dau buztiñia beste ondar.

        Bestelan bustiten dan baxen laster liortuten da.

        Lur onak ur asko artu ta gordetan dau: eta gana sikatuten jakon neurrijan dua ura bere igonaz beetik gora. Auxe berau jazoten da metxan igonaz doian orijuagaz.

        Lur mueta onentzat, asko dira udabarriko eurijak uda guztirako.

        Kariak guztiz ondo desegiten dau buztin lurra.

        Zimaurra da gero gauza biarra lurrak emoteko.

        Zimaurra izateko biar da ganadua eta ganadua izateko biar da, beretzat jatekua.

        Nekazaririk onena da, lur batetik ateraten dabena laboria ta bedarra.

        Au da gure errijetan ikusten dana; ganaduak biar dau etzalekua eta etzalekua egiteko biar da iraurkiña.

        Iraurkiñik ez daguan lekuban botaten da ondar sikua: eta ondar sikurik ezpadago egiten da arrizko etzalekua.

        Batezbere ganaduak biar dau garbitasun andija, gitxiago jaten emongo bajako bere; eta euki biar da al bada ikusteko lekuban, zerren da bildurtija ta bildurrak argalduten dau.

        Asko gustetan jako atz egin dagijuela ta palagau dagijela. Emongo jako jaten sarri ta bakotxian gitxi, bestelan aseten da ta ez dau ondo dijerietan.

 

aurrekoa hurrengoa