www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zortzigarren berbaldija

 

        ANTONIO. Geure azkinengo berbaldijan pentzetan egon naz, igaro dan gau guztijan.

        BASILIO. Zelan bada? Zek miraritu zaitu?

        ANTONIO. Entzutiak sarnia, ezkabija ta beste gatx asko loikirijatik datozala.

        BASILIO. Sarnia ta ezkabija ez dira ar mueta batzuk baño. Beste ainbeste diñot ortzagiñetan ta albagiñetan egiten dan loikirijagaitik. Ar oneek dira zulatuten ditubezanak geijenian batzuk eta bestiak.

        ANTONIO. Eta nundik datoz, umiak eukiten ditubezan bizijuak?

        BASILIO. Janarijagaz ta edarijagaz iruntziten ditubezan arrautzetatik. Eltxo berenotsuak datoz barriz ur usteletik. Bardin sugiak, sugelinderak eta sierpiak. Eta zenbat gatx ez datoz pozu ta zingiretatik? Pozuak gura dau kirizia, ez baldin bada nai ura atsitutia. Eta botaten bajako ikatza edo idurija, garbituten da ura edan leitekian bestian. Da bere guztiz ondo arkoskorra botatia.

        ANTONIO. Ikusten dot loikirijatik ta usteltasunetik datozala gauza iguingarrijak ta gatx asko

 

aurrekoa hurrengoa