www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amazortzigarren berbaldija

 

        ANTONIO. Atzo irakatzi zeustan mantekia zelan egiten dan .

        BASILIO. Bada gaur ikasiko dozu zelan egiten da gaztaia.

        Lelengo iraziten da ezne batu barrija.

        Gero botaten da kollara bete liar iru azunbre eznetara.

        Ondo nastau ezkiro, eukiten da bere epeltasunian.

        Onetarako inguratu leiteki, nai baldin bada, auts beroz.

        Gatzatu danian, itxiten da liortuko dan lekuban.

        Iminten bada bero samar daguan leku baten, sikatuten da lenago ta obatuago.

        Zenbat geijago sikatuten dan, ainbat obiagua izango da gaztaia.

        Ondo sikatu ez dan gaztaia, gazi antz egoten da.

        Ogeta lau ordu ezkiro, iminten da lasto edo zumitz ganian.

        Alan itxiten jako bost edo sei egunian, ondo sikatu dedin.

        Gero gazituten da alde batetik, botarik ontza bat gatz, gaztai libra bakotxagaitik.

        Gatz au guztiz urtu danian, gazituten da bardin beste aldetik.

        Gazituten dan artian, egon biar dau leku siku ta axetsuan.

        Zortzi egun daruazanian gazituten, garbituko da eskubagaz, ur zerbait beruagaz.

        Eskuba igaroko jako ganetik, azpitik eta albuetatik.

        Zortzi egunerik zortzi egunera egiten da auxe berau, larregi sikatuten bada gaztaia, edo asten bada lizunduten.

        Amabost edo ogei egun barru, artuten dau gaztaiak kolore orija.

        Sartuten da gero lapiko edo tina baten eta itxiten da upategijan.

        Ikusiko da zortzi egunerik zortzi egunera, lizunduten asi bada.

        Asi baldin bada, garbituko da len legez ur zerbait beruagaz.

        Eznia baldin bada batuba aldi bitan, ondo naustauko da.

        Eulijak imiñi ez dagijezan euren arrautzak gaztaian eta arrak egin ez ditezen, orra emen zer egiten daben leku askotan.

        Batzuk erretan ditube azurrak eta botaten deutse euren autsa.

        ANTONIO. Zeregin andija da ori, Basilio.

        BASILIO. Bada jakin biar dozu, Antonio, zelako arduriagaz begiratuten jakon gauziari, ainbeste balijo dabela.

        Ez dago gauza onik arduraz begiratuten ez bajako.

        Eta mundu onetan jazoten diran zorigaistotasunik geijenak, ardurabagatasunetik datoz.

        ANTONIO. Izan leiteki.

 

aurrekoa hurrengoa