Irugarren berbaldija
BASILIO. Gaur berba egingo dogu errauliaren ganian.
ANTONIO. Zeuk nai dozuna.
BASILIO. Erraulia da euli mee, luze, berdiska bat. Aurkituten da lexardijetan, zerren an itxiten ditube euren arrautzak.
ANTONIO. Orrek esan gura dau errauleen arrak lexarraren orrija jaten dabela.
BASILIO. Bai, txiribirijen arrak masusta abiaren orrija legez. BaƱa jakin biar dozu, ez dirala egokijak ez edozein txiribirija, ez edozein arbolen orri, sedia emoteko. Euli onegaz egiten da partxia.
ANTONIO. Geixuai iminten jakina?
BASILIO. Bai, axe bera. Gatxik geijenetan, ori izaten da azkinengo osagarrija. Humoriak daukizanentzat da batezbere ona.
ANTONIO. Eta zelan emoten da osagarri au?
BASILIO. Auts eginik eta begira zelan. Erraulaak batu ezkiro, itxiten jaki ilten ta sikatuten eta sikatu ezkiro joten dira almerizian edo motralluan. Auts onegaz egiten dan enplastuak erretan dau ta ateraten ditu puslak. Zenbatek ez deutse zor euli onei osasuna! Eta zenbatek bizitzia!
ANTONIO. Eta esango deustazu, ez dirala gauza oneek, bati zoratu eragitekuak?
|