www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zazpigarren berbaldija

 

        ANTONIO. Nai neuki, Basilio, zerbait jakin iñurrijen ganian.

        BASILIO. Iñurri mueta asko dago, batzuk dira txikijaguak bestiak baño. Negu guztija igaroten dabe lotan.

        ANTONIO. Zelan ez dira ilten?

        BASILIO. Euren gizentasunak iraun eragiten deutse. Auxe berau jazoten da sugiakaz, mixarrakaz, ta beste abere askogaz. Zenbat bidar gexorik gagozanian ez gara egoten geu geurok ill osuetan ezer artu baga? Iñurrijen artian batzuk dira arrak, bestiak emiak; bestiak ez arrak ez emiak. Arrak eta emiak dira umiak egin ta aziteko; eta bestiak biarrerako. Beste onenbeste jazoten da erliakaz. Aberetxu egodunak eta luma bagaak jaijo ta aziten dira txiribirijak legez.

        ANTONIO. Eta iñurrijaak?

        BASILIO. Bardin.

        ANTONIO. Bitartian iñurrijak ez dauki egorik.

        BASILIO. Bai, baditube jaijoten diranian, baña gero kinduten ditube atzeko anka bijakaz. Badakizu bein baño geijagotan bota ditubezala etxiak? Ez egizu barrerik egin: esatera nuatsu zelan. Adrilluzko etxiak diran lekubetan, usain egiten badeutse barruko jakiren bati, orra emen zer egiten daben. Txikituten dabe adrilluen artian daguan morterua, barruban sartuteko. Badator gero aixe andi bat eta botaten dau etxia. Badira aberetxu batzuk iminten ditubezanak euren arrautzak frutiaren ganian. Euretatik urteten daben arrak sartuten dira bere barruban ta jaten dabe. Auxeberau jazoten da arbolen orrijakaz, garijagaz ta erropiagaz.

        ANTONIO. Orregaitik ikusten dira aretxen orrijak sare egiñik.

        BASILIO. Eta, zenbat kalte ez dabe egiten gari garauban!

        ANTONIO. Gari pilluaren ganian egan ikusten diran eltxuen arrautzetatik urtengo edo dabe an arrak?

        BASILIO. Bai eta sartuten dira galgarauban, frutan legez. Badira eulijak sartuten jakizanak zaldijai ta beste aberiai surretatik ta beste lekuetatik.

        ANTONIO. Eta barruban itxiten deutsez arrautzak?

        BASILIO. Bai eta euretatik urteten daben arrak zoratu eragiten deutse batzubetan. Sarnia, ezkabija eta beste gatx asko, arrak baño ez dira.

        ANTONIO. Bitartian, loikirijatik datozala esaten dabe.

        BASILIO. Bai, loikirijan egiten diralako. Orregaitik egunoro garbitu biar dira arpegija eta eskubak. Biar da bere orraztu egunoro. Aberiak emoten deuskube garbitasunaren ejenplua. Ikusiko dozu beti diardubela euren burubak garbituten.

        ANTONIO. Txarrijak beintzat ez.

        BASILIO. Baita txarrijak bere: ezpada ez dago begiratutia baño euren tokijai. An dauki euren oea, zidarra baño garbijago. Jaungoikuak emon deutse ezaguera au, garbitasuna dalako guztiz premiñazkua osasunerako.

 

aurrekoa hurrengoa