www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Emeretzigarren berbaldija

 

        ANTONIO. Zein da abererik onena nekazarijarentzat?

        BASILIO. Leku zelaijan abere andija eta aldapatsuan txikija.

        Ganerakuan idija ona izateko izango da andija ta luzia.

        Euki biar ditu saijetz azur zabalak, narru lodija eta gitxi iratsija.

        Zezenak euki biar dau bizkar zabala, idun lodija, ta giltz laburrak.

        Isterrak ta belaunak euki biar ditu biribillak, oñak apartaubak eta ulia laburra ta lodija, baña leuna.

        Alla jasua, luzia, ulez ondo jantzija eta adarrak lodijak ta zurijak.

        Beijak izan biar dau andija, adar zabala, bekoki zabala ta tripa andija.

        Euki biar ditu adar leunak ta argijak, errapia zurija, andija eta meia.

        Ganerakuan bei onak izan biar dau zezenaren antzekuak.

        Ganadua erostera doianian, ondo begiratu biar da aginik falta daben, argaldu ez dedin.

        Bei baltzak izan oi dira txikijak eta bestiak baño ezne gitxiago emoten dabe.

        Baña beti emoten dabe eta dira gogorraguak lanerako.

        Bei zurijak andijaguak dira eta ezne geijago emoten dabe, baña denpora gitxiaguan.

        Gorrijak dira oraindik andijaguak ta ezne geijago emoten dabe, baña denpora gitxiaguan.

        Orregaitik dira oba bei baltzak, eznia denpora luziaguan emoten dabelako.

        Onezaz ganera bei baltzak umegiñaguak dira beste kolorekuak baño.

        Iru urteraño ez jako umerik artu eragin biar beijari.

        Denporarik egokijena atarako da Bagillaren ta Garagarrillaren artian, bei bat baño ez daukanarentzat.

 

aurrekoa hurrengoa