www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Laugarren berbaldija

 

        BASILIO. Emen daukazu, zuk ezagututen ez dozun aberetxu bat.

        ANTONIO. Emen artu dozu?

        BASILIO. Ez, Amerikitan aziten da eta andik ekarten dabe tintia egiteko. Grana deituten deutse.

        ANTONIO. Bitartian grania gorrija da, eta aberetxu ori auts kolorekua.

        BASILIO. Otarraiña bere berdia da berez, baña gorrituten da egositen danian. Binagre piska bat botaten badeutsazu, ikusiko dozu zelan gorrituko dan.

        ANTONIO. Ze zapal-biribilla dan! Lentejia dirudi. Musturra txarrijarena lakua dauka.

        BASILIO. Orregaitik deituten deutse erderaz txarritxua. Bada beste ar bat, onen antzekua, ezakotxa deritxana. Baña arek emoten daben tintia ez da ain piña.

        Alan bata zein bestia aurkituten dira aritxetan, zerren euren amaak iminten ditube euren arrautzak aritx orrijetan. Euretatik urteten dabe arrak, eta egiten ditube zibotak, euren barruban geldituten dirala. Badago beste tinte gorri bat, oraindik ederragua. Suteoa deituten jako, baña ain da urrija ze guztiz gitxik euki oi dabe. Kontxa baten barruban aurkituten da, eta txakur bati zor jako.

        ANTONIO. Zer! Txakur bati! Zelan izan zan ori?

        BASILIO. Txakur bat ibilli oi zan gosiak illik. Gosiak eruan eban ondarrera, eta asi zan kontxak jaten. Egunoro juan oi zan, bere gosia iltera. Biurtuten zan, bere musturra guztija gorriturik. Norbaitek usterik odola zala ta zauriren bat eukala, eldu eutsan. Ikusi eban tintia zala, odola zirudijana. Ta orra zelan agertu zan tinterik ederrena ta karuena.

        ANTONIO. Bai, karuak izan biar dau, zerren kontxa asko batu biarko da, soñeko bat gorrituteko.

        BASILIO. Ain da karua, ze, bakarrik euki leije erregiak ta andiki batzuk. Beste ainbeste jazoten da perliagaz. Aurkituten da kontxa baten barruan itxasuan. Orra emen zelan munduko gauzarik balijotsuenak zor jakizan aberetxu batzubei.

        ANTONIO. Bai beintzat: nok esango leuki erregeen ta erregiñen apaindurijak onei zor jakizala!

        BASILIO. Beste ainbeste jazoten da Elexako ornamentuakaz.

 

aurrekoa hurrengoa