Bostgarren berbaldija
BASILIO. Gauzarik txikijenetan da, nun obato ikusten dan Jaungoikuaren anditasuna. Jakingo edo dozu zer dan zierra. Sarritan sortuten jaki umiai atz artian.
ANTONIO. Baitabere gogotik negar eragiten deutse gizajuai.
BASILIO. Euren amaak atera oi deutse eguzkitan orratzaren puntiagaz.
ANTONIO. Begi argijak biar dira aterateko eguzkitan bere.
BASILIO. Bada izanik dan baxen txikija, daukaz zierrak gorputzaren zati guztijak. Daukaz agiñak, edo agin ordekuak, umiai negar eragiten deutsen ezkiro: daukaz urdalla, estiak, sabela, bijotza, birijak: biar ditu bere izan gibela, baria eta kuntzurrunak. Aren odolak ibilli biar dau guriak legez gorputz guztitik.
ANTONIO. Ez dirudi bada odolik daukala.
BASILIO. Odol zurija daukalako, beste aberetxu askok legez.
ANTONIO. Ondo diñozu, gauzarik txikijenetan dala andijagua Jaungoikua.
BASILIO. Badira aberetxuak oraindik txikijaguak zierra baño.
|