www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Berbaldijak
Jose Antonio Uriarte
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ogeta bi garren berbaldija

 

        BASILIO. Gaur egingo dogu beste berbaldi mueta bat.

        ANTONIO. Zeuk nai dozuna; zerren dana dalakua zure berbaldija, beti izango da gozatsuba.

        BASILIO. Badakizu odeijak zelan sortuten diran?

        ANTONIO. Askotan ikusten ditut urteten erreka ta ibaijetatik, beste batzubetan lur bustitik, eta geijenian itxasotik.

        BASILIO. Zek onelan urten eragiten ete deutse?

        ANTONIO. Eguzkijaren berotasunak, neure ustez.

        BASILIO. Alan da, ta odeijak dira dakizun legez, euri biurtuten diranak.

        Euritik sortuten dira iturrijak eta errekak eta oneetatik ibaijak.

        Ibaijetatik duaz itxasora denporiagaz odei biurtuteko.

        ANTONIO. Beraz, beti dabiltz itxasoko urak jiran burpilla legez.

        BASILIO. Bai edo, eta beste ainbeste jazoten da eguzkiagaz,diñuenez.

        Iruditu egizu eguzkija dala argizko itxaso bat.

        Andik urteten daben argija biurtuten bada barriro ara itxasoko ura legez, erraz da orduban ezagututen zelan itxasua ta eguzkija dagozan beti egoera baten.

        Lurraren barruban aurkituten dira gauza mueta guztijak.

        Eta beruagaz igoten dabe lurrunen artian.

        Lurrun oneetatik datoz oñaztubak ta trumonotsak.

        ANTONIO. Egijaz, miragarrijak dira esaten deustazuzan gauzak.

        Ze gauza dira, beruak lurretik igon eragiten deutsen orreek?

        BASILIO. Beste askoren artian, gatzua ta azufria, zeintzubekaz egiten dan polboria.

        ANTONIO.Ez dakit gatzua zer dan.

        BASILIO. Gatzua da gatz mueta bat.

        Eta badakizu gatza nun aurkituten dan?

        ANTONIO. Gauza lotsagarrija da, baño autortu biar dot ez dakidala.

        BASILIO. Gatza aurkituten da arrijaren gisan lurraren ganian ta azpijan.

        Aurkituten da iturrijetan ta itxasuan uragaz naastaurik.

        Lurraren ganian aurkituten danari deritxa gatz arrija.

        Au ateraten da arriobiko arrija legez.

        Iturrijetakua ta itxasokua ateraten da ura berotubaz edo urari irakin eragiñaz.

        Luzaro berotuten euki ezkiro itxiten jako otzituten eta gatza geldituten da onduan.

        Leku beruetan itxasoko urgoran itxiten deutse sartuten urari barruti zelaijetan.

        Itxiten ditube atiak eta eguzkijari itxiten deutse egin dagijala subak egiten dabena.

        Gero barrutija geldituten da zuriturik gatzagaz, edurra egin baleu legez.

        Gatza lurraren azpijan aurkituten dan lekubetan, idigiten ditube zuluak eta darue ara erreka bat urez betetako.

        Ura gazituten da, ateraten da eta edo berotuten dabe sutan, edo larriñetan eguzkitan.

        Jakiña da, eguzkijaren bitartez egiten dan gatzak, urteten dabela asko merkiago.

 

aurrekoa hurrengoa