Amairugarren berbaldija
ANTONIO. Ezin adierazo neiki, zelako atsegiñagaz entzuten dodan zure berbaldija: erregututen deutsut jarraitu dagizula orain artian legez.
BASILIO. Atsegin andijagaz jarraituko dot, alan gura dozun ezkiro.
Abereen gatxik geijenak, ardurabagatasunetik oi datoz.
Bustija da abereentzat guretzat legez, arerijorik andijena.
Bedar bustijak andituten dituzan legez, azpi bustijak gaixotuten ditu.
Orregaitik urte euritzuetan emon biar jaki jateko lior piska bat: eta albait gitxijen atera biar dira larrara.
Batezbere euki biar dabe azpija liorra.
Ganadu zalia ez dan nekazarija, ez da nekazarija.
Zerren ganadu bagarik ez dago zimaurrik, eta zimaur baga ez dago laborerik.
Bestetik bedar bagarik ez dago ganadurik.
Bedartzak, ganaduak eta lur gijaubak, bardin egon biar dabe.
Iñok ez daki zenbat emon leikian lurrak.
Esan oi da egijaz, zenbat artuten daben, beste ainbeste emoten dabela.
Onduen gijauriko lurra da ziatuen daguana.
Nekazarijak, al dabela, ez dau euki biar lurrik gijau bagarik.
Zenbat denpora geijaguan daguan ganadua kortan, ainbat obago: zerren zimaur geijago eukiko dau nekazarijak.
Ez dago gauza kaltegarrijagorik lurrarentzat ganaduen apatxa baño, beintzat buztin lurra danian.
Ugazabak emon biar deutsaz lurrak errenterubari egoera onian.
Bestelan ezingo ditu ondo gijau.
Badira denporak ta giruak igaroten itxi biar ez jakinak, alan ereiteko zelan jorratuteko, ta ebagiteko: orregaitik nekazarijak esku artia biar dau, ona izateko. Bada itxiten badeutsa igaroten giruari, lan txarra egingo dau: eta giruari igaroten ez itxiteko, biar dira batzubetan alogerekuak.
|