Bigarren berbaldija
BASILIO. Gaur berba egingo deutsut erleen ganian.
ANTONIO. Aberetxu mesedegarrijak dira erliak, oneek emoten deuskube eztija.
BASILIO. Ez bakarrik emoten deuskube eztija, baitabere argizaija.
ANTONIO. Guztiz ezti zalia nazan legez, ez nintzan gomutetan argizaijagaz.
BASILIO. Ain ona da eztija osagarritzat, zein janaritzat. Katarrua daguanian artuten da eztija uragaz. Osagillaak jan eragiten dabe batzubetan maijan jarri baño len, sabela arinduteko. Beste aldetik, zenbat gauzatarako ez da ona argizaija? Onegaz egiten dira kandelaak, enzeraubak eta enplastu mueta asko. Erliak jaijoten dira txiribirijak legez eta jaten dabe eztija. Loreetan aurkituten dabe eztijaren ta argizaijaren geija. Loriaren urunagaz egiten dabe argizaija eta eztija loriaren kukulutik ateraten daben ezkotasunagaz. Uruna batuten dabe erabillijaz arrastaka atzeko ankak loriaren ganian. Daukiz ankitan polaina mueta batzuk. Eta ez dira geldituten oneek bete artian. Ezkotasuna miaskitan dabe musturrian daukin tronpa bategaz. Ezkotasunarentzat dauki sabel bat eta an ezti biurtzen da. Urunarentzat dauki beste bat eta an argizai biurtuten da. Gero aotik argizaija botaten daben neurrijan, duaz abaua egiñaz. Abaua egiñik daguanian, betetan ditube eztiz euren gelatxuak.
ANTONIO. Zuluari gelatxua al deritza?
BASILIO. Abauarenari bai.
ANTONIO. Zoratuten nabe ni gauza guzti oneek.
BASILIO. Ez daukazu zergaitik zoratu.
ANTONIO. Zer! ez al da bati zoratu eragiteko gauzia, loriaren orrijaren ganian daguan uruna argizai biurturik ikustia?
BASILIO. Eta ez deutsu zoratu eragiten, ikustiak biurtuten dirala geure odolian geuk jaten dituguzan gauzak?
ANTONIO. Egija diñozu, ez nintzan kontuban jausiten.
BASILIO. Gaur beijak jan daben bedarra, bijar jaten dogu ezne biurtuta.
|