Bederatzigarren berbaldija
ANTONIO. Esan egidazu, Basilio, zer da anilla?
BASILIO. Iria dirudijan landara batetik ateraten dan auts bat.
ANTONIO. Eta nundik datoz algadoia, kinia, kanelia eta klabillua?
BASILIO. Indijetatik datoz. Algadoia aurkituten da aritx txiki baten ozkolian, gaztañia lakatzian legez; kinia aritx baten azala da; kanelia bardin, eta klabillua da beste arbola baten frutua. Eta azukria da kañabera mueta bati, txikitu ta egosita ateraten jakon ezkotasuna. Gauza guzti oneek datoz erri beruetan.
ANTONIO. Zorijonekuak izan biar dabe orrelako errijak.
BASILIO. Badira errijak beti uda barrijan bizi diranak. Onelako errijetan ikusten dira arbola batian, ta alde batera loria, fruta berdia ta elduba. Berez datoz laranjia, limoia, eta beste fruta batzuk.
ANTONIO. Zorijonekuak alako errijetan bizi diranak. Bizi leitekiz ondo ezeren ardura bagarik.
BASILIO. Bitartian an bere biar eginda bizi da jentia. Ezin bizi ginaitekiz janari utsagaz.
ANTONIO. Zergaitik ez, edolabere otz andirik edo bero andirik egiten ez badau?
BASILIO. Gizon basatijak alan bizi dira. Jakin biar dozu, leku askotan soñekorik ez daukilako lokatzan jirabiran ibilli oi dirala txarri batzuk legez. Eltxo berenotsuak eta beste patari askok zulatuten ditubezalako egiten dabe au.
|