Amabigarren berbaldija
BASILIO. Gaur ganaduen ganian berba egingo dogu, zeuk gura baldin badozu.
ANTONIO. Atsegin guztiz andijagaz entzungo dot, esan gura deustasun guztija.
BASILIO. Ganaduak nai dau garbitasun andija.
Emon biar jako jaten sarri eta bakotxian gitxi.
Aberiak geu lakuak dira.
Obe da, gitxiago jaten emongo bajaki bere, garbi eukitia.
Egongo dira gizenaguak, senduaguak eta osasun obekuak.
ANTONIO. Batzubetan andituten da ganaduba; ez da alan?
BASILIO. Bai, andituten da bedar bustija jaten dabenian.
Orra emen errezetak au jazoten daneko.
ERREZETIA ESAN DAN GATXARENTZAT
Gatz amoniakoren espiritua, ontza bat.
Petroleo baltzaren orijua, ontza bi: nastauta.
BESTE BAT
Artu eragiten jako aberiari jenzianaren sustraijaren otxaba bat, auts eginik.
Bedar berotua obia da ganaduarentzat: ardao irakiña obia dan legez, irakin bagia baño: eta ganaduak gogo geijagogaz jaten dau, gusto obia daukalako.
Orregaitik berorregaitik askoz obeto dijerietan dau.
Leku askotan batuten dabe bedarra, ezkotuten dabe, trimenduten dabe eskuakaz eta itxiten deutse.
Berotuten asten danian, zabalduten dabe eta emoten deutse ganaduari.
Ganadua guztiz gatz zalia da eta guztiz on egiten deutsa piskatxu batek, zerren gatza daukan janarija askoz obeto dijerietan da eta gatza jaten daben ganaduaren okilia, gozuago da.
Au ezagututen da, gatzua deritxan gatza daguan larretan dabiltzazan aarijen okilan.
Gaixotuten danian batezbere, emon biar jako gatza ganaduari.
|