www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste olerkiak
Salbatore Mitxelena
1933-1955, 1977

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

1943

 

                «Arrosa eder maiatzean

                Loratzen da baratzean;

                Amodiorik ez duenak

                Ez du miñik biotzean».

                        (Orixek, Euskaldunak, III abestian)

 

    UDAZKENEZ IGARTZEAN

    LORATXOAK BARATZEAN,

AMODIORIK EZ DUENAK

    EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.

 

    Aberriak zetzan iltzer...

    Batzuk zesaten: guri zer?

ta ajolagabe lekutu ziran

    Ama utzita, biotz anker.

 

    GAUR ARROSA BAT-BATEAN

    BERRITZEN ASI DENEAN,

AMODIORIK EZ DUENAK

    EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.

 

    Min orain eta miña len

    Aberriak sorrarazten...

Atzo oñarez ta orain lei berriz

    ezin ezertan atseden.

 

    Biotz orrek ez atseden

    Euskalerria jasotzen.

Aberrimiñez izor dagonak

    eztu askirik izaten.

 

    Zenbaitzuk diote: gaur jai!,

    jolaserako txit alai.

Abertzaleak Erri oindian

    ziñitza: Ama, agindu, zer nai?

 

    Euskotarrak: ez atseden

    Euskalerria jasotzen.

Aberri miñez izor dagonak

    ez du naikorik egiñen...

 

    EDERREN DANEN ARTEAN

    ABERRIA AMESTEAN,

AMODIORIK EZ DUENAK

    EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.

 

43-VII-29.

 

aurrekoa hurrengoa