www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste olerkiak
Salbatore Mitxelena
1933-1955, 1977

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARPARIA

 

                «Uxo xuria, esazu

                nora joaten zeran zu.

                ......portuak oro

                elurrez beterik dituzu.

                Gaur gaberako ostatu

                nere etxean badezu».

                        (Kopla zarra)

 

—Etxerik etxe

izozpe nabil eupari,

iltzen ari dan Abenda baten

zotiña aidatzen arpari.

 

Esku ongilleek

ogi eskeintzen didate;

eta aldendurik Agur —dasaiet

eskarrez— Euskadi maite.

 

Nere begira

atzetik gelditzen dira,

eta min dute, min biotzean,

malkoa zaie begira...

 

            * * *

 

Nora juten dan?

Non bizi dan?, zein diteken?

Izenik, etxerik, aztarrenik

ez dizu berak esanen...

 

Presondegiko

bazter batean arkia

du ereskiña, iltzerakoan

gudarin batek utzia;

 

euskal ziñopak

Aberriaren ibaian

ixuri zuten odol berberaz

ezotua are Bizkaian.

 

Illobitako

untzadun gurutz arritan

zarren goi arpas eske aozpez

gauemanzale, sarritan

 

abason batek

itzegiten-edo dio:

«Euskadi Jesukin guruztua

iltzen zijoak... —dasaio.

 

«Euskal gizaldiz

gizaldi oñorde genun

berdingabeko leñargi ura

ia eten dek gaurregun.

 

«Izotzik zegok

atzerri izotzez larrea;

Aberriaren eguzki ezak

suondo zeukak jendea.

 

«Suondo zeudek

gureak, antziñatiko

argidiriak noiz sukaldetik

gaurko illuna alderaziko.

 

«Asaba zarren

enborra itzaltzen balua,

abaso oiturak berpiztuz, berbiz

ezak abertzalez sua.

 

Zergatik ez dun

kalean jotzen soñurik?

Non koka gabe ezpaitu usoak

gezal neurgera aidatzerik!

 

—«Aldenik alde

zabal zaiozu atea;

sartuko zaizu, beteko dizu

Aberri doñuz etxea.

 

—«Aldenik alde

zabal zaidazu atea;

Iltzen ari dan Aberri soñuz

gañeztuko sukaldea.

 

Iñularretan

Euskadiren eriotza

aldarritzean mendi ibarretan,

ez dantzuidate abotsa.

 

Abertzale eske

jeistean urietara,

kalez-kaleko izotz zaleak

gorrotatzen deiadara.

 

Uso xuriak

portuak elurrez ditu;

arpari kantak etxe barnetan

baño ostaturik ez baitu.

 

Ene euskaldunak;

zabaldu biotz ateak;

Arpar kantak autsi lezazke

zorigaitzaren kateak.

 

Ta or suondo,

barneko ixillean epel,

errauspe datzan beingo didarra

berbiztuko da: Gora Jel!»

 

(Kaleko zenbait

etxe barne marmaria

soma orduko, asmamin

nondik nora atziko arparia...)

 

40 gr. epaillak 8.

 

aurrekoa hurrengoa