www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste olerkiak
Salbatore Mitxelena
1933-1955, 1977

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

J.E.L.

 

                Oharra.

                «J.E.L. olerki hau

                «Arparia» olerkia bera da.

                Baina oso aldatua denez,

                hemen argitaratzea egoki

                iruditu zaigu.

                Euzko Gogoa-n argitaratu

                zen, 1955, 5-12 zenbakian, 83-84 or.

 

                        Uso zuria, errazu

                        nora joaten zeran zu.

                        Espaiñako portuak oro

                        elurretan daduzkazu.

                        Gaur gauerako astatu

                        nere etxean baduzu.

 

Nunai iraitzia,

bertakoena izan arren,

iltzen doakun enda zarraren

zotiña naiz eta asperen.

 

Eskale arrotz,

nunaiko bai ta iñungo ez,

munduz munduko judu landerra

baiño re noa iges ta iges.

 

—«Zaude gurean»:

erregu zenbait anaiek.

Zer besterik nai luteke nire

billa dabiltzan etsaiek!

 

Esku ongillek

ogi eskeintzen didate.

Aurrera joaz diñet: «Millesker,

nire gosea txit beste...»

 

Atzetik, luze,

niri so gelditzen dira,

miñ ozka dute barne muñetan,

malkoa zaie begira...

 

            * * *

 

Nora juten dan?

Non bizi dan? Nor daiteken?

Izenik, etxerik, aztarrenik

Jel-ek ez dizu emanen...

 

Batzuk maitea

anbat bestek nardetsia,

gobernutarrek aopean zin:

labur ken baietz bizia...

 

Eguratsaren

gorputzik eza ta ariña

bear, gutxinaz, alderazteko

eize zakurren agiña.

 

Kaleak, aier,

erdal birao ta parre;

joputu gaitun ikurriñaren

gezur batzar ta akelarre.

 

Zergatik ez dun

karrikan jotzen doñurik?

Non kokagabe ez baidu usoak

gezal neurgera aidatzerik!

 

Enparantzetan

Euskadiren eriotza

aldarrikatzen asi ezkero...,

basamortuko abotsa.

 

«Uso zuriak

portuak elurrez ditu»;

euskaldun onen etxe barnetan

baño ostaturik ez baidu.

 

Santa Kutz dama,

izkuta agertuz, an-emen.

Atzo Otxandion, gaur Aian, biar

Biar Jainkoak esanen.

 

Etxahun berri,

jo Erromara erromes;

ate ertsietan uste ez-eneko

«Vae victis!»..., barkapen ordez.

 

Alare, munka

antzi dunaren itzala.

Gladiatzaillek erio aurrez

ala Kaiser-en aztala.

 

            * * *

 

Presondegiko

bazter batean arkia

du ereskiña, iltzerakoan

gudarin batek utzia;

 

Euskal ziñopek

Aberriaren ibaian

ixuritako odol berberaz

ezoztua are Bizkaian.

 

Illobitako

untzadun gurutz arritan

zarren goi arnas eske aospez

gau eman oi du sarritan;

 

T'Aitor-en atsak

mintzo izu omen dagio:

«Euskadi Jesukin guruztua

iltzen zijoak»... —dasaio.

 

«Belaunez belaun

eunkitan oñorde genun

berdingabeko leñargi ura

ia eten duk gaur egun.

 

«Izotzik zegok,

Aberri izotzez, larrea;

Aberriaren eguzki ezak

suondo zeukak jendea.

 

«Suondo zeudek

gutarrak, antziñatiko

argidiriak noiz sukaldetik

gaurko illuna aienduko.

 

«Asaba zarren

enborra itzaltzen balua,

berandugabe gogaiak piztuz,

piztu abertzale sua».

 

            * * *

 

Ta artan dabiltzu,

izkutuka ta urduri,

txadonetako laratzak pizten,

bibotedunen itzuri.

 

Zear-zearka

saiest orduko atea,

sartu ta Aberri soñuz betetzen,

dardarazten etxapea.

 

T'obi lurrunez

kutxa gordean otzepel

errauspe zetzan beingo didarra

txinpartetan ler: Gora JEL!

 

Leiotatik at

landara galda goria,

Jel-ek bere eskuz ta jaupal atsez

zirraraz irazekia.

 

Abioitikan

bai eder gauez uria;

bri-bri, bai eder!,

sendi bana ardai,

Euskalerri martiria!

 

Arku-ko Jone

baño re, etsaiek errea,

or, zendorrean Erri oso bat,

ura bezin errugea,

 

lotsaz gorrituz

kondairaren zerupea...!

Geroak beio, gaur uka zaion

Erri santuen ospea!

 

            * * *

 

Izotzetan su!

Jel-i zor zaion mirari.

Merezi ote, munduz munduko

judu landerraren zori?

 

1940-1955

 

aurrekoa hurrengoa