www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste olerkiak
Salbatore Mitxelena
1933-1955, 1977

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

MARITXO!

 

 

        I

 

Irten adi leiora

Maritxo! lenbaillen;

gudariak gudara,

gudariak gudara

bertan baigoazten.

 

Lareun gudari, lareun

abertzale lerden

mendira abiatzeko

gertu ona emen;

Espaiko ikurriña

Bizkargiren gallen

etsaiak jarria andik

bear diñagu ken.

Giputz oldartsuakin

ez badegu kentzen,

Joxe Mari bizirik

ez den ikusiren...

 

Jantzi ezan jaieko

soñeko ederren

ta irten adi leiora,

irten adi leiora

Maritxo! lenbaillen.

 

Españi ikurriñakin

gurearen orpoz,

lareun gudari aiek,

lareun gudari aiek

garaille badatoz.

 

—Lareunak bai? —Maritxok

galdetzean du poz!—

—Lareunak, bai enetxo,

lareunak an datoz:

biziak aurren, illak

dakazkite ondoz:

Joxe Mari ta bai bost...

(Maritxo: non den poz!)

 

Zoaz eleizara ta

Maritxo! otoi gogoz;

garaitu duten arren,

garaitu duten arren

anitz gorputz datoz.

 

1940

 

aurrekoa hurrengoa