www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste olerkiak
Salbatore Mitxelena
1933-1955, 1977

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ITXAROZ...

 

Egun zaigun itzali,

Ilundik antzar beltz bat bailitzan-

egal itunak zabali...

Goizak arratsa du igali!

 

Olaxe oi dira irauli

negar leizean lur atsegiñak:

Pozak negarra du igali!

 

Negar gaupean estali,

zure zai gera. Biar Goizean

zakigu, Iguzki, azali!

 

Zarautz, 36 Maietzak 12.

 

aurrekoa hurrengoa