www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste olerkiak
Salbatore Mitxelena
1933-1955, 1977

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

1936 EZKERO

 

«Amodiorik ez duenak

eztu miñik biotzean»

(Kopla zarra)

 

        Iltzen doakigu Aberria. Euskalerrik gaurdaño zerakuzkian enderritasunak mara-mara urritzen doazkigu, maxkaltzen, aitzen. Zenbait izakera ta berezitasun malgutzea besterik ez balitz! Biar, zorigaitzeenean ordea, gure Abenda betiko ilda ikus dakuskegu, agian. Leñargiz berdingabea izandako Erria, ezurruts biurtua dakuskegu, ausaz, ezjakiñaren bazterrean etzana...

        Leiatu dira guda gorrian zenbait abertzale aurten, Leñargi orri eusten, Aberria il etzedin... Laterri zakar batek menperatu eta elbarritu duanetik ordea, abertzale jator bakar batzuen biotzetan datza Erri gaixoa erdi illik eta atsanka, gaixotegian gudari ilzoria bezelaxe.

        Ilko ote? Baietzean dira, pozez zoratuta, kaleko zenbait deadarkari. Bein ta betiko il omen dute Euzkadi ezezik Euskalerri berbera ere. Gau ta egun Gaixoa zaintzen dirauten euskaldun zintzoak, aitzitik, bizi dala diote oraindio; kordea galduta bai, baña noizean bein itzerdika ezer dionean, osatuko dalako ustez, itxarozko itzak, berriz pizkortuko dalakoak, jaulkitzen omen ditu...

        Ta orra: ganbara zokondo illunean autsaren autsez aztuta neukan ereskiña dardarazi egin du Aberriaren espa, ixil baña larri, onek; eta baita ereskiñak edatu ere aren miña doiñurik itunenetan.

        Orixe dezu, bada, nere olerki eresia: Aberri ilzoriak daridan miña. Euskalerriak gaur azkenak egitera lurrera erori bearrak daridan negarra.

        Euskeraren illunabarrak daridan negarra, batez ere. Aretxen bitartez oñordetu genun asabengandiko euskaltasun berezkoa, jatortasun orbangea. Eta gaurregun, gere-gere genitun bai oitura on ta bai musika errikoi, naiz elizkoitasun naiz euskal jakintza atzetik dituala, igesi doakigu igesi baserritarantz, antziñako gurasoen erio paketsuan azken arnasa Jainkoari aidatzeko bidez...

        —Adixkide: baliteke Euskera iltzea, baña ez erostarik gabe...

1937. Erriberri

 

aurrekoa hurrengoa