www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Narrazioak
Jon Mirande
1951-1963, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Obra osoa (I), Jon Mirande Aiphasorho (Luis Haranburu Altunaren edizioa). Hiria, 1999.

 

 

aurrekoa hurrengoa

JON DANE AQHERRUNEN BICITCE SAINTIA,

Çoineq eraqousten dereiqun onxa
berthutia frutatce aberax eta emancorra dela

 

        Comentian es guiniçun aspaldy holaco sainturiq jssan, bena gore comentuco elissa ourthe zombaites bere botç oçenas aranaçy ondouan eta bere exemplu hones jenten amorioa jrabassiriq, gore fraidea, joannes Aqherrune, ermithain bat bessala oyhan batetan erretiratu çuçun.

        Bena gutariq hurrun bicy bacen e, haren berry bagunien. Herry batetan garaiten cenian, haren berry estrandjeraq jaquiten beicuntian; delako comarcetan, Aita Joannesen jgaraitetiq landa, emaçte hanitcher miracuillus haor bat giten beiceren eta beste hanitcher paralisiaq sendotcen.

        Non ere beita, joanneseq oyhaneco ermitha non cian esquiniçun secula jaqin jssanen, nombait Oyhan Beltcian oxo eta hartcen artian beicen eta hara nihor espeicen aosartcen sartcera. Behin haleiquere, bena franco ouste gabetariq, Anaye Anttony eta biaq oyhan baçterrety bagountçala, oyhanian sarthu eta herratu guinen.

        Bide gouchy baten buruyan cabagna bat jqhousy guiniçun eta etcholha aitçinialat ainguru bat aguertu ciquçvm. Eny uduritu citaçun emaçte eçinago propy eta ohaide honaren manera baciala, bena noureçy jagoen fraidia guehitu çuçun, hareq çioçun ainguru bat cela. Ny haren adina gatiq fidaturiq, baietç, inhardexy. Ichtantian ainguruya mintatu cereiqun.

        — Arren çoaçte berhala comentiala eliçcacoen bilhaca ceren cabagna hontan saintu bat hiltcen ary den.

        Eta ainguruya itçaletan galdu cenian gu cabagnan zalhe sarthu eta han jqhousy —beguithartia çoury çouria gore fraide joannes Aqherrunecoa etçaniq gagoela. Beguipe beltssaq jqhousy guintirotçun; guero es quinirojun besteriq deousere nabaritu, salbu eta hoin muthurraq hotç çutiala eta beguy gabaletan çouria baissiq es guinirola jqhousten.

        Anaye Antthony loxa çuçun eta erran cereitan comenturartino plaçer banian laguntu eliçacoen bilha joanen guinela. Bena bidian hasy nintçoçun therritatcen eta ceditu cen oyhanaen baçterriala baico, beberaq bidia seguy ceçan eta niq beinequien orano noure lantças cerbutchatcen, utçul nendin espeicen coumbeny halacheq hil baten utcitea.

        Guibeleracoan jdeia estrandjer bat gogoalat gin cereitan, hox Aita Naoussiaq nitan eçagutu dohaignaq guidatcen nundiala eta dohain hory non ere den debruyaren urrina eagutceco photerea, nabasky cabagna alpho cerbait borogatu nian.

        Eguia cen gataroan debruyaren frutatcetan bigabostetan ebaxy niala eta behin sobera jates eritu ondo fraidetu nintçala. Cabagna bichtan uqhan dudanian eta ainguruya barnen sartcen jqhousy, etcholhary emequy hullentcera deliberatu nian eta guibelian boter behat gorde nintçan.

        — Joan direa othian?

        Bay eta hurrun dira engoity, ordian hasy lana acaba deagun. Eta aphain...

        Eta çilo batetariq jqhousy niçun debruyaren jtchor buruya sanqhartian eta jntçiriaq entçun nititgun debrua sarthu eta jalghy cenian. Guero barnen entçun nereçun.

        — Content çutuguya?.

        — Bay.

        Ny ere oretzaz. Eguia da berthuteaq hon jssateco, çabal behar diala jçan eta barnaxu debruya hantiç jalqhy daquion.

        Guero chendan aguertu cen alhabouna, hamalao ourthe bat eta cabagnan sarthu cenian, botiçaq berrys hasy ciren.

        — Ore unguruya eguin dun. Onxa heltcen ys, hounguy jys. Oray emaq lanary, chahacoaq deshanturiq ditigna onxa hant etçan.

        — Asquy, asquy malerousa, gaintituco dutun.

        Eta berrys jntjiriaq hasy citutçun eta by çaqhur ary lothuriq jqhousy nintitçun. Ceinhatu nundugun eta cabarnetiq entçun.

        — Ordu dignagu lilia, hiroureq hebentiq joaiteco.

        Eta niq jguitceco aissinariq eniala, joan ciren. Hantiq dembora laburretan fraiden prosesione bat horra cen eta harrituriq nindagoala es neren aithortu nahy jssan, jqhousi nianiq deousere, segur espeininçan sinhexirik jssanen. Erran neren esnequiala norat galdu ciren eta oyhus hasy ciren.

        — Miracuillu, Gincoaq benedicatu gutu, saintia phisstu eta bere ganatu beitu.

        Comentiala sarthu ninanian nor guerthatu eta nola aguitu cen oro aiphatceco phartez nouretaco escribus eçartia deliberatu nian, noure contçentçia solajotu cedin.

        Jey eta besta franco ederriq jssan citutun eta harrisco ermitha bat eraiquiten hasy gintutçun, çoinian saintuyaren orhimentcha beguiratuco cen eta ny ermithain eçarry nindicien.

        Ermithaingoaco lehen neguia hasyriq, gau bates, nes qatchouna bateq nore bortha jo cianian eta hola mintçatu: —çore gana gin nuju beqhatu ahalquegarry baten cobesatcera— Campoan tempesta gai bateco thempora gaistua çuçun sareray nigun.

        — Anaye, cabagnan ermithainaen cerbutçary ninçalariq, by lanqheya banintitjun; bataçuçun jente malerousaq, andere antguyaq eta paralisatuyaq non baciren jagitia ermithainaq bisita letçan; biguerren lana chahacoen hampatcia niçun: chahaco haietan beicen miracuillu houra begiratcen. Bena behin edo berrytan hanturiqueguys hustu nitirotun. Guerostiq eta gousta harturiq, aldy oros eta ahal oros biçio ixousy hortan erorten nindugun.

        Fraidia qhechu bere hoguey ta hamaby posicioniaq espeiçutian eguiten ahal. Egun bates qhechian qhampoa eman dereit. Bide luçe eguiniq çore gana gin nys beitaquit çu ere jaquintxa cirela eta aldica niq...

        Haorray pharcatu, neron, haren ganiq miracuillu eguiteco maneraq jqhasy nititçun eta noure aldety jragaxy niroçun oracioneaq behar den gisa emaiten. Bena es deret noure fraide laguner deous eracouxy ceren jaqin. balece es direla oraciones giten, bena chahaco batietan hartu edary baten medios, galduri nissate.

        Guerosty duda laçgarry bat badut: ermita eraiquitce haxarrean, laborary udurico bat emaçtiarequy harguin lanialat giten cen: emaçtiaq baçiçun ainguruyaren eguite handy eta senharra ere nombait jadaniq jqhousy neron, bena noure ermitalat nescatchouna aguertus guerostic by laborariaq estira jagoity harguin lanialat gin.

        Goiç hontan noure nesca-aorenary chehetarçun çombait galtheguineco dereitçot eta...

 

(Heben finitcen da paperra, beste arastacua erreic issan da.
Cet copy la fet sieur Pierre Mingorry
du lie d'Agherrune, le 18 davril 1745.)

 

aurrekoa hurrengoa