www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa  

EJERZIZIO OIEN GAÑEKO SENTENZIAK,
EDO KOPLAK

 

        Azkenean, emen esan diran Ejerzizio ta egia oien gañeko kopla, edo desengañuak datoz, guzia zure biotzean obeto, ta betiko jositzeko.

 

 

GURE AZKENEKO FINAREN GAÑEAN

        Endetxak, edo Adiak

 

Pensa ezazu ondo

Zein dan zure fiña,

bizitzari emateko

asiera on bat.

 

Eztira zure fiña

munduko atsegiñak,

fin bat altuagoa

eman zizun Jaunak.

 

Serbitzea oraiñ bera,

gero gozatzea,

auxen da gauza hura

bakar, ta bearra.

 

Memoria, entendimentu,

ta borondatea,

zeiñ izan da Oraiñoko

zuen jarduera?

 

A! Zeruaz azturik

bizi izan gera,

munduari jarraizen

guk gere atsegiña!

 

Eguzkia dijoa

aurrera bidean,

zeña eman izan zion

bere egileak.

 

Oro bat Illargia

Zeru eder orretan,

beti azi, ta beratu

ilberri, ilberetan.

 

Goiz, ta arrats inguruan

oi dabilltz zeruak

atseden artu gabe

Kreaziotikan.

 

Lan au, ta ez besterik

da eman zien lana,

lan au, ta ez besterik

da egiten dutena.

 

Gizona, egin ezazu

zure zer egiña,

bestela utsak dira

zure alegiñak.

 

Mundua, ta ondasuna

Zuk irabazteak

zer balioko dizu

galdurik anima?

 

Zerua bear dezu

billatu Kristaba:

hura galdu ezkero

guztia galdu da.

 

 

PEKATU MORTALA

        Launakoak

 

Nork kendu zien itxura

Aingeru eder askori,

Zein ta egiñik illiti

jaitsi zan infernura.

 

Pensamentu batekin

Luziferren soberbiak,

ta lagunen goiteriak

aldanza au zuen egiñ.

 

Adan, zuk esadazu,

nola paradisuan

sagar bokadu bat jan,

ta egin dezu bekatu?

 

Zer irabazten dezu

gusto ori artuarekin?

Bokadu samiñ orrekiñ

guzia galdu dezu.

 

Galdu dituzu Semeak,

eta zere burua,

galdu dezu zerua,

eta irabazi nekeak.

 

Bekatu onen jatorriak

dira eriotza desterrua,

otz, bero, gerra, ta sua,

munduko gose, egarriak.

 

Esadazu zergatik

Noeren ontzi artan

guztiz salbatu etziran

zortzi persona baizik?

 

Kalte oek guziak

ainbeste, ta aiñ andi,

mundu onetan dakazki

Adanen bekatuak.

 

Nola farra, nola [...]

gizonak egiten du,

eta atsegin artzen du

bekatuan badago?

 

Esna zaite lo orretatik

arnasa baizik ez gera,

gaur bearbada illko zera,

eta infernura bertatik.

 

Infernuan daude asko

bekatu bategatik,

eta anbat zuk egiñik,

etzera bildurtuko?

 

 

ERIOTZARI

        Soñu moldea

 

Jesus ona,

zeure eriotzagatik

eriotza on bat indazu;

baña eriotza ona izateko

bizitza nai det mudatu.

 

Gau, ta egun

dakardan beti gogoan

nere azkeneko eguna,

izan eztediñ gero negarra

betiko nere laguna.

 

Nola Arrosa

udaberriko goizean

bazaude ere ederrik,

bazeradezke bai, gazte zoroa,

arratserako igarturik.

 

Eriotza

etorriko da ixillik

noiz eztakidan orduan

lotan arkitzen banau galdu naiz

iratzarririk nagoan.

 

Igitaiak

nola belarrak zelaian,

eriotzaren kodeñak

txiki, ta andi ebaten ditu

aberats, ta pobreak.

 

Erregerik

izan diran andienak

etziraden gelditu emen,

lurra besterik etziran, eta

autsetan biurtu ziraden.

 

 

JUIZIO PARTIKULARARI

        Euskera

 

Azkengo arnase eman, ta

urreneko instantean

juzgatua izango zera

Jaungoikoaren aurrean.

 

Tribunala ipiñiko da

benturaz oe orretan,

zeñean lotan zeundela

illik gelditu zinan.

 

Oe orretan, non bearbada

beiñ baño geiogotan

erori izandu zerade

pekatu itsusi askotan.

 

Jesu Kristo etorriko da

zur¡ kontu artzera;

zer egiñ al dezakezu

gazki bizi batzera?

 

Jaungoikoa zere kontra,

zere kontra Aingerua,

konzienzia ere kontra,

zere kontra deabrua.

 

Norgana biurtuko zera

ordu artan, Kristaba?

arren oraiñ ar ezazu

beste bizimodu bat.

 

 

GORPUTZ ILLARI

        Lenendekoan

 

Arri batek

sekulako estaltzen du

izenik dan andiena,

mundu eroak emen ainbeste

estimatu oi duena.

 

Aberatsa,

zeure diruak non dira?

Zer daramazu mundutik?

Estalki zar bat, eta ez geiago.

nere ondasunak utzirik.

 

Gero egiñ

izan nai zendukeana

bereala egiñ ezazu,

zerren ill ezkeroko negarrak

ezer balioko eztizu.

 

Zertako da

oraiñ egitea gero

damutu bearko zatzuna,

eztakizula, artzeko damu

emango zaitzun denbora.

 

Lagunen bat

ondo zenduke, Gizona,

eternidaderako bidean,

bada obra onak egiñ itzazu

bizi ziraden artean.

 

O betiko

bizi bearren luzea

glorian, edo penetan!

ai: ta suerte biok daudela

instante baten mendean.

 

 

INFERNUA

        Amarnakoak

 

Nai ezpadezu ill ezkero,

infernura zuk jaitsi,

jaitsi zaite bertati,

bizi zeradela gero

etxe eztu, illun, ta bero,

karzela betiko artan,

sartu ziñan lekuan

beti egon bearko dezu:

orduan esango dezu,

belu damuturikan:

 

Jaungoikoaren legea

nola ez nuen nik gorde,

ta artu nuen aren orde,

pekaturako bidea?

O nere doakabea!

diozu zuk negarrez:

zer dago emen? onik ez;

on guztiaz an zeruan,

arkitzen naiz infernuan

su bizian dolorez.

 

O madarika dedilla

jaio ninzan eguna,

ta artu nuen laguna

ibilltzeko gusto billa!

bizirik nago, ta illa

sekulan ez iltzeko,

illik banengo, obeto

nengoke; baña iñoiz ere

ezta kunplituko nere

naia atsekabera.

 

O sekulako sua!

O! O eternidadea!

Jaunak beti lutzazea

bere beso, ta eskua!

O zeiñ gauza pisua

instante baten gozatu

beti, ta beti penatu,

ta erremedio gabe!

Nola bizi gerade?

Emeti aurrera kontu.

 

 

AZKEN JUIZIOA

        Euskera

 

Ez ikusteagatik,

Juizioko eguna,

Justuena balegoke

infernuan sartua.

 

Jeronirno batek beti

belarrian zedukan

juizioko Tronpetaren

ots ikaragarri hura.

 

Illak illak biztu zaite,

eta goazen kontura;

edo zerura betiko,

edo ezpada infernura,

 

Izan diradenak, geran,

eta izango diranak,

guztiok batuko gera

Josafatko ibarrean.

 

Zeruko Santu, ta Santa,

Aingeru on, ta gaiztoak,

Adanetik arañoko

Gizon, ta emakumeak.

 

Biotzaren barreneko

pensamentu estaliak

an salatuko dirade

guztiok danzugula.

 

Baita Justuen obra on,

penitenzia, barauak,

diziplina, zilizio

ezkutuan egiñak:

 

O! oiek zer poz andia

O! aiek zer damua!

Aiek zerua betiko,

oiek betiko sua.

 

Zer sentenzia nai dezu

egun artan Kristaba?

gero nai zendukeana,

daukazu oraiñ eskuan.

 

LAUS DEO

 

aurrekoa