www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLE EUSKALDUNARI

Jesu Kristoren pakea

 

        Zeruko Libru miragarri, mundu guztiaren onerako, Euskaldun bati zeruak emana, ta gure Euskerak noizbat ikusi bear zuena, Jainkoaren graziaz zure eskuetan artzen dezu. Au da zeruko bidea Aita San Ignaziok ikasi, ta munduari erakusteko eskribitu zuena.

        Jesu Kristoren, Ama Birjiñaren, ta Santu guzien Bizitzetako Loreen artean, ta Ispillu eder orien aurrean, Loiolako Etxe zorionekoan Ignazio beregantzen Jaungoikoa asi zan: bere amoriozko begiaz Ignaziori begiratu zion: eta Ignaziok Ispillu argi artan bere burua ikusi zuen: eta Jesus onak, ta bere Ama maiteak esku emanik, lurreko gauza, ta banidadeetatik jaiki, ta guztia zeruko gauzetara biurtu zan.

        Ama Birjiñaren, ta San Pedroren faborez sendatu, ta bere Loiolako Etxe onetatik Monserrateko Birjiña guziz Santaren Etxera joan, ta Soldadu berriaren gisa, an beillaturik, bere Armak, ta are geiago bere biotz prestua Zeruetako Erregiñari agindu, edo betiko eman, ta Manresako leku jakinera igaro zan.

        Emen Lurruspe, edo Kueba famatu artan, arrigarrizko penitenzien artean, zeruko Eskolan bezala, Espiritu Santuaren argi andiakin, ta Ama Birjiñak laguntzen ziola Ejerzizioen Libru au eskribitu zuen. Ta ez Parisko Unibersidadean Dotore, edo Maisuaren Gradua artu ezkero; ezpada estudiorik batere etzuela, eta Soldadu baliente, guapoaren armak, bere edadearen lorean eskutik utzi, ta bereala.

        Mirarizko Libru onetan, ta Ignazioren eskuetatik au agertzeko moduan, munduari Jainkoak aditzera eman zion, nola erremienta, edo instrumenturik argalenak bere gloriaren egitekorik andienetarako artzen zituen; eta beraren eskuetan anbat dala alanbre, edo ari me bat, nola burni balenkarik sendoena: gloria guzia Jaungoikoari, berea bezala, biurtu dakion. Obrak dira señale, ta Ejerzizioetako Santuak muestrarik onenak.

        Libru onetatik zeruko lezioak Indietako Apostolo San Franzisko Xabier batek artu zituen. Ejerzizio oietatik suak, eta garrak atera zituen; ta aiek alakoak, bere amar urteko Misioan Jentilen artean, mundu berrian erazaki, ta zabaldu zituenak. Fedearen argia ainbeste milla animan emateko, eta Jesu Kristoren graziara ekartzeko. Nork konta ditzake Xabier batek egin zituen azañak, eta milagroak. Milloi bat, eta eun milla anima, ta geiago bateatu zituela, esan oi da. Ta guzia Ejerzizio oien frutua izan zan.

        Aita Pedro Fabro miragarri, ta beste Ignazioren Lagun Santuai ori bera gertatu zitzaien. Ejerzizioetatik atera zuten alako animen egarri, edo zeloa, Jentilen, ta Herejeen artean ainbeste pekatati erabazteco. Aita San Ignaziok bere lenengo Lagun maite, Aingeru, edo zeruko Mandatari, Aita Fabro au izan zuen, Xabier, ta beste asko irabazteko, ta guzien artean oni Ejerzizioak ondo emateko aurreneko lekua ematen zion.

        Ejerzizioen zeruko Eskola au San Franzisko Borjaren ejenplo, ta zeloak txit asko aurretatu zuen. Duke andi orañdik zala Ejerzizio oiek egin, ta egiaren etsai itsuai argi egiteko, eta beren ao loiak itxi, edo sekulako tapatzeko, Aita Santu Errenakoaren Ondodagoa, edo Espiritu Santuaren argia, ta Ejerzizioen Konfirmazioa, berariazko Buldan. Ignazioren Libru onenzat, ditxa andiaz, mundu guziari agertu zion. Zeruko fabore asko estimatzekoa, ta Libru gutxik duen pribilejioa.

        Ejerzizioetatik San Juan Francisco Regis batek bere Misioetako ezin esan alako nekeak eramateko karidade, ta pazienzia miragarria atera zuen, eta ala Jainkoaren amoriora ainbeste anima ekarri zituen.

        Zeruko Sutegi Ejerzizioen onetan, irazaki, urtu, ta añ laster munduarenzat desegin ziran, lurrean zeruko Aingeru Santutxo gozo biak Luis Gonzaga, ta Estanislao Coca: au amazazpi ur tekoa, Luis ogei eta iru urteeoa. Libru onetako lezioakin, egaka bezala zeruetara igo, edo bolatu ziran. Ta orrela beste Santu asko, ta justu, ezin kontatu ala, Jesus-en bide erreal segutu onetatik Zerura joan dira, ta dijoaz beti.

        Beste Libru Santuen artean, Jaungoikoak Ignazioren au berea bezala, señalatu, ta mundu guziari agertu dio. Lekurik esta añ urruti, edo eskutaturik, añ atze, edo azturik, non Libru onek, Eguzki baten gisan bete zeruko argi eder, ta beroak, guzien onerako banatu ez dituen.

        Indietako Misioneroak eskribitzen dute, itxaso zabal oriek igaro, eta aronzago, an Jentilen erri, edo zokoetaraño Ejerzizio santuen, edo Ignazioren argi, edo sugarrak allegatu, ta barrendu dirala: ta abereen gisa, Fede gabe, Lege gabe, ta Errege gabe len bizi ziranak, orañ Aita S. Ignazioren Ejerzizioak Indietako urrutietan, fede miragarri, orazio luze, ta penitenzia arrigarrizkoaz egiten dituztela: eta Neofito, edo Kristau berri oiek Ejerzizioen bide, ta zeruko bizimodu au beren borondate osoaz, ta naiera txit biotzekoaz artu dutela.

        Gure errietara gatozen. Egia da, Eskola duten Euskaldun askok Ejerzizioak Gaztelaniaz egiten dituztela; baña ezin ukatuko da, askok orien artean geiena ondo aditzen, barrentzen, edo bear bezala penetratzen ez dutela. Beste alderik orañdañoko Euskaldunak bazekusten, ta orañgoak ere badakuste ta egia aitortu bear da: Euskerak usoaren faltaz, zeren Libru gutxi diran, ta orien usorik, eta gogorik ez, Euskeraz eskribitzeko gogoa kentzen duela. Eskribitzea, guziak, eta bakoitzak nai duten erara, erraz ezta: edo gure Euskeran ezin datekean gauza da.

        Euskaldunak, ta are geiago Animen Artzaiak, Guraso, eta Eskola Maisuak gogotik ekin, ta eragiñaz, irakurtzea, artzen badute, arazo, edo enbarazo guziak desegingo dira. Ekiñaz, egun gutxian, Euskeraz añ erraz, nola Gaztelaniaz, edo Latiñez irakurriko dute. Animen onaren zale diranak aitzakiarik eztute izango: ta Indietan neke andiaz egin dana, Euskaldunetan aisa, ta txit erraz egingo da. Gogotik asitzean dago, ta bereala frutu, ta probetxua ikusiko da.

        Eskolako aurrak badira, ta sei urte etzituen neskatxatxo bat ikusi det, Gaztelania, Latiña, ta Euskera berdin, trebe, ta ederki irakurten zituena. Baña alako Maestra zuten: errespeto andikoa, ta grazia onekoa. A. Manuel Larramendik guzien Maisuak bezala bere artean ondo diona, irakurten gaitzena diran itzak, tz, ts, dakartenak dira: otza, gauza, itza, otsa, lotsa, utsa. Baña txit gozo, ta suabe egiten dirala, dio oriek biok urrengo silabaren parteak bezala, eritzen badira.

        Nik nai nukeana da, Eskola usia duten, ta erdaraz ondo ez dakiten Euskaldun garbiak beren animen probetxuren bat ateratzea: eta orretako Ejetzizio oiek emengo gure itzkerarik usatuenean ezarri: ta ez itzez itz erdarazkoai lotuta; ezpada zerbaitean A. S. Ignazioren espiritu, fiñ, edo deseoai albaitere jarrairuaz, eta lenago orien berri, ikusiko dezun bezala nolabait emanaz.

        Ezagutzen eztan joia, estimatzen ezta. Ejerzizioen zeruko joia bere ondotik ezagutu, ta estimatzeko, lau gauza jakin bear dira. 1. Ejerzizioak zer diran. 2. Nork egin, edo eman zituen. 3. Ejerzizioen frutua, ta orregatik Gizonik andienen artean izan duten estimazioa... 4. Nork, eta nola ondo egin ditzakean.

 

aurrekoa hurrengoa