www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

KOMUNIO SAGRADUARAKO EJERZIZIOA.
KOMULGATU BAÑO LENAGOKOA

 

Qui manducat meam carnem, & bibit meum sanguinem, habet vitam aeternam. Ioan. 6.
Nere aragia jaten duenak, ta nere odola edaten duenak, dauka betiko bizitza.
Komulgatzen danagatik au Jesu Kristok esaten du.
Ta Jesusen zeruko bizitza berri ori da Komunioaren fin, eta frutua.

 

ORAZIORAKO LEKU, EDO KONPOSIZIOA

        Federik al dezun bizienarekin, Jesu Kristo G. Jaunari begira zaiozu Aldareko Sakramentu, edo Ostia Santan, bere gloria, argitasun, ta edertasun, zeruan Aita Eternoaren aldean duen guziaz: ta nola Ogiaren akzidentepean estalirik, ta lurreko ogia dirudien artan egiazko Ogi zerukoa guretzat gorderik dagoen, ta nola Aingeruak biribillan ikusten, ta adoratzen duten.

 

PETIZIO, EDO ESKARIA

        Au da Jainkoari eskatzea, nere animaren gusto, ta aozapaia bere graziaz garbi dezala, Jainkozko ogi, ta zeruko janari onen gozotasun, ta suabidadea artu, ta geiago zaletu dedin, gose santuaz, ta gogotik jan dezan; eta orrekin nere animak, berari jarraitzeko, bear duen indarra ar dezan, beraren borondatea gauza guzietan egiteko, ta bera bakarrik serbitzeko gogo sendo bat.

 

 

LENDABIZIKO PUNTUA

 

        Konsideratu ondo, Komunioko Sakramentu, edo Ostia Santan nigana nor datorren. Dator Jesu Krib G. J. Jaungoiko, ta Gizon egiazkoa, Aita Eternoarekin glorian dagoena, ber bera, zeruaren, ta lurraren Jabea, ezerezetik beretzat egin, ta pekatutik libratu ninduena, bera serbitzeko bizia ematen didana, ta juzgatuko nauena.

        Begira ondo Jaun onen Majestade, Podore, Jakintasun, ta Ontasun kabu gabea. Emendik atera ezazu, ta bizierazo zure animako al dezun erreberenzia, ta amoriorik andiena: bada Jaun onek zuri dizun amorioaren prendarik andiena ematen dizu, ta gero eman nai dizun gloriaren gogoa erakusten dizu. Ai nere anima! Jaun au zure begiz ikusten bazendu! Zer erreberenzia, zer amorioa idukiko ziñioke? Bada begiz baño ziertoago zaude fedez, zure aurrean ori daukazula Sakramentu onetan. Onda zaite, ta akusatu zure fede argala; bada orren epel, edo otza zaude, ta ez, bear bezala, Jaun ori biotzean artzeko prestaturik.

 

 

BIGARREN PUNTUA

 

        Konsideratu, Jaun andi ori norgana datorren. Nigana. Ta nor, edo zer naiz ni? Pekatari billau, galdu bat: argal, itsu desditxaz, maliziaz, kulpaz alde guzietatik betea: orañdaño egiñaz gañera, egunoro Jainkoaren grazia, ta miserikordiak gutxiago ezagutu, ta gaizkiago pagatzen diozkadana. Milla infernu merezi nituena.

        Emendik nere miseriak, ta esker gaistoak pisatu bear ditut, Jaunaren aurrean: ta baldin Zenturion Ebanjeliokoa, Jesus aren etxean sartzeko diña ez bazan: ta S. Pedrok Kristoren aurrean egoteko diña bere buruari ez bazeritzan esan zionean: «Apar zaite, Jauna nigandik, zeren gizon pekarari bat naiz ni: ta S. Jaun Bautistak Kristoren zapatako lokarria askatzeko dinatzat bere burua ez bazeukan: ta zeruko Aingeruak aren begietan garbiak arkitzen ezpadira. Ai! ta zer izango da nizaz? Zenbat gutxiago naiz ni, ta ez diña Jaun ori bera nere biotzean artzeko?

        Zer esango zenduke, Errege bat ber bera ikusiko bazendu eskeko pobre bat ikustera, ta orren etxeko, edo bastertxoan orrekin egotera, sartzen dala? Arrituko ziñake, ta mirari anditzat kontatuko zenduke. Bada zenbat andiago da, Zugan zuk ikusten dezuna? Jainkoaren Majestade guztia, Gizon egiñik, ta zeruko bokadu orretan, ez zu zure etxean ikustera bakarrik, sartzea, ezpada janari egiñik zure biotzean egoteko, ta bere bizitza zuri emateko? A! Zer dira munduko Erregeak Jaun onen aldean? Ezerez utsa. O mirari guzien andiena!

 

 

IRUGARREN PUNTUA

 

        Konsidetatu, Jaun au nere anima, edo biotzera zertara datorren. Errege andi batek jornadarik egiten eztu gauza andiren bategatik ezpada. Zergatik, bada, Jainkoaren Semeak zerutik lurrera onelako jornada egiten du? Ez alafede, bere, ezpada nere interesagatik. Nere onak, beste gabe, dakar nigana: Nere gaitz guziak, Medikuak bezala sendatzera: nere bearrak erremediatzera nere animari graziazko bizia ematera: bere adiskide, ta berekin bat egitera: ni beregan besteratu, edo transformatu, ta Jainkoaren gisan jainkotu, edo endiosatzera. O gure anima, añ gutxi guk estimatzen degunaren balioa, ta estimazioa! O Jesus zeruko Errege bakar, gure animaz, gisa onetan, ta jainkozko modu miragarrian onela enamotaru, ta biotz-ukitua!

        Begira ondo, bere Ebanjelioan Jesusen Biotzeko amorioak diona: Bokadu onetan, berekin batean bere bizitza, ta bere antz egin egiña eman nai digula. Ezin geiago esango du, ta ezin geiago egingo du Jainkoaren Biotz eztizko, ta amoriozko guziak. Gizonagatik Gizon egitera, zerutik lurrera, ta Birjiña Amaren sabelera, Jainkoaren Semea etortzea arrazoi andiaz deritzagu gauza miragarria: ta ala jornada, ta erorrera onek arritu zituen zeruak, eta lurra: ta gure animak zenbat estimatzen zituen orduan ikusi zan: bada gugatik Jaungoiko guztia Donzella baten Sabelean milagroz, ezerez bat bezala egin, ta aurtxo txiki; ta itxi, edo enzerraturik egontzan. O Jainkoaren amorio paregabearen indarra.

        Ta emendik zer atera bear dezu? Amorio ori bera zurekiko ezagutu, ta arrazoi andiagoaz txit arritu. Janikoak ainbeste amatzen, ta estimatzen du zure anima, non da pozik Aita Eternoaren aldetik zugana jatxierazotzen du, ta janari, edo bokadu txiki bat egiñik dator zeruko bizia zuri ematen. O zeruak, o lurra! arri zaitezte nerekin batean! Ta amorio ezin geiago alako au ikusi, ta lagun zadazute, nik obeto ezagutu, ta estima dezadan, ta nere anima Jaun au, bear bezala, artzeko ondo garbitu, ta humildadez, amorioz, ta beste birtuteaz alegiñaz apaindu dezadan.

 

 

KOLOKIO, EDO ATZENEKO IZKERA

 

        Au izango da Jesus maiteari bere begien aurrean ipintzea, berari ondo dagokion bezala, zure biotzean bera artzeko bear dezun modu, ta prestaera onena. Ai, Jesus ona! esaiozu: Lurreko Jaun edo Errege batek bere biajean erri txiki batean sartu, ta gelditu bear duenean, lenago bere jendeak bialtzen ditu, bear dan guziarekin, edo errekamara, Jaun ari dagokion bezala ostatua prestatzeko.

        Ta, bada, Zuk Errege guzien Errege zerukoak, jornada onetan nere animako ostatu, edo baster pobre onetara etorri bear dezu: Betor bada, Jauna, aurrera bial ezazu zure prestatatzallea. Au da zure Espiritu Santua bere zazpi doaiakin, ostatu, edo anima au, zuri dagokizun bezala ondo prestatu, ta ederki apaindu dezan.

        Betor Espiritu ori bere bildurtasun santuaren doaiaz nere anima betetzera, fede bizi batez nere pekatuak ezagutu, damuz, ta humildadez diranak kendu, ta erreberenziaz garbitu, ta bete nazan: esperanza firmeaz sendotu nazan: nere salbazioaren, ta zuk agindu didazun gloriaren prenda, ta señale segurua zure Sakramentuan artu dezadan: Amorio irazaki bat, beste zuk naien dituzun birtuteakin, Zu nere biotzean artzeko presta nadin. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa