www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERIOTZAREN GAÑEKO EJERZIZIOA

 

Memor esto, quoniam mors non tardat. Eccli. 14. Akorda zaite, kontuan zaude, eriotza laster datorrela. Pretiosa in conspectu Domint mors Sanctorum eius. Ps. 115. Mors peccatorum pessima. Ps. 33. Nola Santuen eriotza, Jaunaren presenzian preziosoa dan: ala pekatarien eriotza guziz gaistoa da.

 

EJERZIZIO ONEN FIN, ETA FRUTUA

        Egun onetako konsideraziotik gauza bi atera bear dira. Bata lurrean zuzaz kanpora dituzun gauza guzien biotzeko menosprezio andi bat. Ta bada diranak añ laster utzi bear dituzu, ta nai, ta nai ez, diranak zu utziko zaituzte, obe dezu aurrea artu, ta berak zu utzi baño len, Jainkoagatik diran guztiak zuk utzi.

        Bestea da: orañ ainbeste erregalatzen dezun gorputz ori, ta zure sentiduak kastigatuaz illerazotzea, zure anima betiko ill ez dezaten, San Pablok dion, ta egiten zuen bezala: emendik aurrera gorputz ori mortifikatzea, kontuz ibiltzea, ta jan edanean, itz egitean, begiratzean, janzian, ta beste gauzetan moderatzea. Oroi zaitez, autsa zerala, ta auts biurtuko zerala. Gen. 3.

 

KONPOSIZIO, EDO LEKU EGITEA

        Demagun etzerala zu illtzen, egunoro asko bezala, beñgoan, edo abere baten gisa, Eleizako, ta munduko gauzak egiteko leku gabe, supitoko eriotza batekin: ez, ezpada jakiñik, ta zere burua oi batean eriozko gaizarekin ikusirik, mediku, ta erremedioaz etsirik, ta Eleizakoak mugonez arturik. An zure biotzean aditzen dezu Jaunaren sentenzia: «Ea, manea zaite, zure etxeko gauzak presta itzatzu, zeren ill bear dezun. Santo Kristo bat, ta eriotzako kandela eskuetan dituzula, eriotzaren begira zaude: atzeneko antsa, ta erio sugarrak ematen dizute: bularra jaiki, begiak illundu, asnasea estutu, ta zure gaitza baizik ez dakutsula: ezertako egon ez, ta munduan dan lan, edo egitekorik andienean sarturik: esaten dizutena esan, baña zer egiten, edo esaten dezun ez dakizula. Ta azkeneko asnaseetan (Jesus, Jesus, esaten dizutela) eriotzarekin burrukan asitzen zerala. O pauso estu, ikaragarria! Era triste onetan zere burua laster ikusi bear dezu.

 

ESKARIA

        Biotz guzitik Jaunari eska zaiozu grazia, zere burua pauso onetan ondo ikusi, ta ezagutzeko: ordu artan munduaz sentitu, ta juzgatuko dezun bezala, oraiñ zure zorakeria, edo banidade utsaz sentitu, ta juzgatzeko, argi andi bat dizula, bizimodu berri bat denboraz artzeko, ta orduan naiko dezun guzia, oraiñ alegiñaz egiteko. Dabid santuarekin esaiozu: «Jauna, nere azkeneko fin, edo kabu au erakusi zadazu ondo: Zure eriotza santagatik, eriotza on bat indazu.

 

 

LENENGO PUNTUA.

IRU GAUZA DITU ERIOTZAK BEREKIN:
IRU ZIRKUNSTANZIA,
EDO ALDEKO LAGUNAK BEZALA
BETI DARRAIZKANAK

 

        1. da eriotza ziertoa, ta jakiña.

        2. eriotzaren ordu ziertoez, ta jakiñeza.

        3. eriotza beñgoa, ta bakarra.

 

I. KONSIDERAZIOA

        Eriotza ziertoa, ta jakiña. Munduan ezta egia ziertoago, ta jakiñagorik, ill bearra, edo ill bear dezula baño. Egia au fedeak erakusten dizu, ta zure begiaz dakutsu. Egia au da Jainkoaren lege bat, jaio diran guzienzat. Iñor ere libratu ezta, ta iñork ere eskaperik eztu, ez iges egiteko biderik eriotzagandik. Erremediorik eztago: guziak ill bear dute. Non dira zure asabak, ta lenagokoak? Izan ziran, ta ez dira, edo ill ziran. Non dira fama andiko, edo paper andia armetan, letretan, diruetan egin zuten gizonak? Non dira Alexandro, ta beste Errege andiak, Aristoteles, ta beste Maisu jakinsuak? Izan, ta ill ziran. Ta orrelakoak alabatuak dira emen lurrean, eztiran lekuan; ta dira erre, ta tormentatuak, dauden lekuan, betiko infernuan.

        Eriotzaren Lege au añ itxia da, ta guztiakikoa, non da Jainkoak ez bere Semeari, ez onen Amari barkatu zien, biakin beste gauza askotan mirari andiak egin bazituen ere. Ill zan Jesus, ta onen Ama Santa ill zan.

        Orrela zuk ere ill bear dezu? Bai: ta beti illtzen, edo illaz zoaz, ta eriotzaronz beti pauso ematen dezu. Au irakurtzen, edo enzuten dezun instantea, gutxiago dezu munduan: zure biziaren asnase bakoitzean illtzen zera. GUZIOK ILLZEN GERA, dio Eskritura Sagraduak, «ta urak nola itxasora, gu ala goaz eriotzara».

        Beraz au etorriko da? Ai! ta zeñ zierto dan, egun, edo gau bat zu akabatzeko etorriko dala! Beraz etorriko da? Ai! ta noiz, non, ta nola ordu ori erorriko ote da! Beraz etorriko da? Ai! ta gutxien uste dezunean, munduak, aragiak, deabruak beren gezur utsakin aizatu, ta txoraturik zauzkatenean! noiz, ta eriotzaz aztu, ta engañatuena zauden! Beraz erorriko da? Ai! ta zure ill bear, ta galdu bearra! Etorriko da, atzeneko egun, ordu, ta puntua, zeñetan, munduko personarik andien, bearren, ta billatuena len izan baziñan ere, paperik batere egingo ez dezun. Etorriko da instante bat, zeñean ezerez bat izango zeran: munduan ezer balioko ez dezu: ezertan ere ez munduak zuri, ta ez zuk munduari, serbituko ez diozute.

        A lurreko andi, edo altu nai aizezko utsak! non zerate? A munduko aberats pobreak! Non dira ondasunak? A atsegin bien ondoren, lau oñekoen gisan, arrastaka zabilltzatenak! Non dira zuen atsegin nekezkoak? Ai zer ordua au! Au da mundua serbitzea? Ainbeste dolore, ta nekerekin lurreko gauzen ondoren ibilli, ta orien pagua au da? O eriotza, eriotza! Zeñ gauza samiña, latza, ta garratza dan zu begien aurrean ikustea, ta are geiago munduko gauzetan bere uste guzia zeukanarenzat.

        Orrez gañera. Eriotzaren Lege au guzienzat izanik, da penazko Legea, edo pekatuaren kastiguan. Ala illtzen dagoen bat ikustean, deritzat, Erregeren kontra traizio itsusi andi bat egin duen infame zorigaistoko bat ikusten dedala. Baña, onelako kulpadun traidore bati, nola bizia kendu baño len, bere onra, dignidade, ta beste anditasun, ta gauzak kentzen diozkaten: ala eriotzak, Jaunaren justiziaren borrero gogorrak bezala, lurreko gauza guziak, biotzaren erdian josirik badauzkatzu ere, diranak kenduko dizkitzu.

        Ai! diot berriz! Ai munduko aberats pobreak! Zer ordua ikuskizun zauten! Ai pekatari tristea! Len zure biotzeko naiera, edo kariño guzia andinai, ederzale, atsegiñetan, urre, ta lurreko irabazietan eransirik, josi, ta bezala zeneukan? Bada jakiñik zaude erioaren borreroak diranak arrankatu, ta aterako dizkitzula: guzietik eranzi, ta soilduko zaituela. Ai desegiñ bear gogorra! Ai naigabe samiña! Biotzean josirik dagoena, ezta erraz, miñ gabe ateratzea. Larridikitzea baño ero geiago sentituko dezu, zure biotz ori munduko gauzakin oraiñ añ bat egiña, orduan beñgoan desegitea.

        Ta zer? Au fedeaz jakiñik, zure begiaz besteen buruan ikusirik; orregatik ere, ordu artaraño zure biotzak orrela egon bear du? Lurreko gauzai orren eransia oraiñ, ta nai, ta nai ez orduan diranak utzi bear? Ez, ez, nere anima, ez arren orrelako erakeriarik. Ea gora, fedearen argiaz balia zaite, guzien banidade, ta utsa ikusteko. Ea gora, lo pisu ori kendu, begi oriek argitu, ta loturik daukazun borondate ori beñ, edo beñ askatu, pekatuen katea gogor oriez urratu, ta zure anima libra ezazu.

        Ai! ta ill bearra dakidala, nere Jainkoaz, ta nere animaz onela azturik bizi naiz? Lurreko gauzenzat jaio baninz bezala, ta infernuko bidean? Ai ta zer perilla! Zer eremedio, bada? Erremedio bakarra, ta guziz bearra da egiazko penitenzia: ez itzezko, ez gogo utsezko, ezpada obrazko, ta egiazko penitenziaren frutuak egitea. Ez osasunean, ondasunetan, ta lurreko beste, eriotzan ezer baliatuko ez dizuten gauzetan fiatzea: ez mundu zoroaren esanetan, baizikan bakarrik Jaunaren itzean. Utzi, bada, oraiñ: utzi betiko, banidade, ta gezurrak utzi gogotik, ta borondatez, gero onen kontra utzi bear dedan guzia. Ea, nere anima, adiskide bakar salba zaitzakeana ar ezazu. Au da Jesus ona, besteak utzi ta ere, beñere utziko etzaituena: Jesus, zugatik lurreko gauzak utzi, ta zure amorioz Gurutzean josia. Eriotzako orduan ori naiko dezu: bertatik ar ezazu Jesus orduko, ta betiko.

 

II. KONSIDERAZIOA

        Eriotzaren ordu ziertoez, ta jakiñeza. Au da bigarren egia. Ill bearra badakizu, noiz, ta nola ez dakizu. Lurrean ikusten diran gauzen artean, Kristau baten eriotza txit izugarria da: baña illtzea berez dan baño izugarriago egiten dute aldeko darraizkan lagunak, edo zirkunstanziak. Egia da, zuk ere besteak bezala, ill bear dezula: ala sinisten, ta aitortzen dezu. Eriotza bera instante bateko lana da: ta munduko gaitz, neke, ta dolore guziak batek beregan ikusi arren, oriek lenago dira; baña eriotza bera puntu batean igarotzen dan gauza da. Noiz, non, ta nola illko zeran ez jakitea, ori baño samiñago da.

        Ai! Noiz illko zeran eztakizu: urte onetan, edo bestean, ill onetan, edo bestean: aste, edo egun onetan, edo bestean: ordu onetan, ala bestean: puntu onetan, ala bestean. Ai! Guzietan asko iltzen dira: zu ere il zaitezke. A! ta orañ bertan iltzen bazera?

        Non ilko zeran eztakizu: etxe onetan, erri onetan, ala bestean: Oiean, ala kanpoan: itxasoan, edo leorrean: urtan, surtan, edo non. Leku guzietan jendeak iltzen dira, ta guzietan eriotzak arkitzen du bidea. Ai au kezka, ta arantza! Non ilko ote naiz!

        Nola ilko zeran eztakizu, edo bat batean, Jesus esateko leku gabe, edo ezagutu, ta soseguz, ikusi ta denboraz prestaturik: Elizakoak egin ta, ala oriek gabe, abere baten gisan: ilko zeran zure barrengo anditu ustel batekin, edo kanpotik tiro utsegin batez, edo puñaladaz josirik, edo ustez uste gabe, tellaturik erorten dan tella batekin: edo ezur batek itotik, edo negarrez, edo farraz, atsegin andi, edo atsakabez: pekatu loi itsusi bat egiten, gizon, ta andre asko ill diran bezala, edo bestela. Bada, eriotzak zu, nola nai, arrapatzeko, milla modu ditu, ta geiago. O bizia, bizia, zeñ aizezkoa, ta utsa zeran! O bizitza! Bizitza esan baditeke, ainbeste eriotza modu, ta añ goibelak, ta tristeak puntuoro dakartziena!

        Orregatik, Jesu Kristo gure Jaunak gure berri ondo zekienak bezala, zeñ azkorrak guziok geran, bearren degun, ta begiz dakuskun eriotzaren egia onen gañean esaten digu berak: Vigilate, &, Alerta, alerta: zaute bellati. Ta berriz, ta berriz au berau askotan esaten digu: Alerta zergatik eriotza darraizkizuten: begira ondo, kontuz bizi, zeren eriotza zelatan, zuen zai dabillen. Beti zaute ernai, beti prest, zeren ez egun bat, eze ordu bat ere eriotzarenzat segururik ez dezuten: Nescitis diem, neque horam. Kristoren itz, edo sentenzia da au: ta aren beñgo esana asko ezpaliz bezala, berriz dio: Estore parati: zaute prest, maneaturik, zai dagoena bezala, zeren gutxien uste dezuten, ta zuek ez dakizuten orduan ill bear dezuten. Matth. 24. Matth. 25.

        O sermoi, o sentenzia arrigarria! Kristok ez dio: oar zaite ondo: ez dio, presta zaiteala: ez ezpada eriotzaren zai prest zaudela. A zure itsua, ta galdua! Orrela txit ondo emendik aurrera, santu baten gisan biziagatik, len beti prest egon ezpazera, munduko bearrena utsegin, ta galdu dezu. Ai zer kaltea au! Ai biotzeko damu, ta odolezko negarren zer gaia au! Noiz eta gutxiena uste nuen, eriotza etorri zitekean. Ta etorri baliz, zuzaz zer izango zan? O Jaunaren miserikordia, niri askori ez bezala, egin didana! A! Kontu artzera orañ erorri diteke! Zeren begira nago bada, prestatu gabe? Eriotzako orduan zer naiko det? Bada orañ ori egiñ. Orañ, nai badezu, egin dezakezu. Naiagatik orduan, bearbada eziñ egingo dezu, Zer bada? Penitenzia, penitenzia, bertatik bizimodu berria.

 

IIIen. KONSIDERAZIOA

        Eriotza bakarra, ta beñgoa. San Pablok ala dio, ta zuk ala ikusten dezu. Sinistezazu, ta pensatu ondo, beñ ill bear dezula. Au da irugarren egia latza. Ill bearra, ta beñ ill bearra. Beñ orretan utsegiten badezu, sekulako galdua zera zu. Ill bearra gauza garratza da; baña are garratzago beñ baizen ez ill bearra. Edolarik eriotza bi zer irago bazindu, gaitz erdi. Bata gaizki irtenagatik, beste, edo bigarren eriotza onaz gaitz ori erremedia liteke. Baña eriotza bat baizen zuretzat eztago. Gure Jaunak begi, belarri, ta esku bi eman dizkigu: esku bata galtzen bada, besteaz baliatzeko, ta belarri, edo begietan orobat. Baña eriotza bakarrean orrelako kontu, ta erremediorik ezta. O kontu portitza!

        Beñ ill bear dezu, edo ongi, edo gaizki: ta gaizki iltzen bazera, sekulako erremedio gabe galdua. O sentenziaren estua! Zuretzat munduan al datekean gauzarik andiena, nola dan iltzea, beñ baizen izan bear eztala! Emen dezun egitekorik andien, ta bearrenak, pruebarik, edo saiatzerik lenago bear eztuela! Ta puntu batean betiko eriotza bakar au egin bear dala!

        Goazen, bada, kontuetara. Fedez ori guzia dakizula, zenbat egun, edo denbora zure biziaren urteetan igaro dituzu; ordu, ta puntu larri, eriotza bakar onetarako prestatzen? Zenbat urte eriotza onaren Eskolan ikasten? Zenbat estudio santuen jakintasuna, ondo, oiek bezala iltzeko, lekzioak artzen? Zenbat alegin atzeneko pauso ori, salto andi ori ondo emateko saiatzen? O itxumen aitzakia gebekoa! Añ argi, añ txorrotx, añ meak lurreko gauzetan, ezerezkerietan: ta añ lotu, añ nagi, añ sator itsu egiteko andi bakar, ta bearren onetan, zeñean guztia, ta betiko dagoen!

        A losagarrizko mundukoen gauza eragabea! Gazteak pareja barzuek zaldin ibilli, danza bat plazan atera, saldu, erosi, artu, eman, ta beste joan etorrietan ainbeste saiakera, ta kontu ondo irteteko, seguru jokatzeko; eta animaren salbazioko tratu bearren onetan añ arduragabe, ezer ezpalijoa bezala! O fedearen ill otza, ta animaren kalte paregabea! Ai zer larriak ordu artan artuko zaituzten! Ta orañ Jainkoak ematen dizkitzun denbora, ta argi oiez zer kontu emango diozu? Ta mandatu amoriozko oiez orañondo baliatzen ezpazera, orduan zuzaz zer izango da? Ea bada, pekataria, bertatik fede ori bizitu, ta bereala asi zaite penitenzia, konfesio, ta bizimodu berri santu batekin, eriotzako orduan naiko dezun bezala.

 

 

BIGARREN PUNTUA.

ERIOTZAKO ORDUAN BERTAN
DITUZU BESTE IRU GAUZA,
EDO EGIA IKARAGARRIAK,
KANDELA ILLUN ARK
ARGITUKO DIZKITZUNAK:
IRU OROIPEN, EDO MEMORIA
BATA BESTEA BAÑO TRISTEAGOAK

 

        1a. igaroko gauzen oroipen, edo memoria.

        2na. ordu artako bertako gauzena.

        3na. geroko etorkizun diran gauzena.

 

1. KONSIDERAZIOA

        Pensatu bear dezu ondo, zure igaroko bizitzako gauzaz oroitzean, ta guziak banan banan añ argiro gogoratu, ta ordu artan ikustean, zer estutasun, zer larria, nolako lantu tristea zure animak artuko duen. Gaizki bizi izan bazera, argi goibel artan zure pekatu guziak, diran bezala, agertu, ta ikusiko dituzu. Orañ kulpa arinzat dauzkatzunak, ta añ aisa ajolakabe pauso oro tragatzen dituzunak: A! ta zeñ andi, ta pisuak orduan agertuko diran!

        Arrituko zera, zure pekatu obraz, itzez, gogo, edo pensamentuz zuk egiñak, edo besteri zuk eragiñak alde guzietatik erdian artzen zaituztenean. Zeren aserre, ta zakur amorratuen gisa. Dabid santuak dionez, erasoko dizute: zure pekatuak, dio, ujola andi baten gisa, turbatu, ta azoratuko zaituztela. Zenbat kulpa konfesakizunak: Zenbat damu, ta propositu gabe konfesatuak: zenbat txiki, edo ezerezkeriak bezala artu, ta alakotzat etzeneuzkanak, ta erraz igaroak, zure aminaren gañera orduan etorriko dira, ta ezin geiago ala estuko dute? Ai zer pena, zer larria, baña orduan erremedio gabea!

        Zer izango da bada, ikustean zure bizian Jainkoak bere ontasun, ta miserikordiaz, zuk merezi gabe, egin izan dizkitzun mesede, ta fabore, ta eman dizkitzun grazia, ta ondasunak? Zer golpe ikaragarria zure biotzari emango dio oiek guztiok, bat batean zure begien aurrean ikusteak? Bertan, ta txit klaro ikusiko dezu, zure Jainko maiteak, zure bearrik etzuela, zu salbatzeagatik, zenbat egin zuen, ta nolako bideak artu zituen. Zenbat jentil triste fedegabe daudenak, zuk bezalako argi, ta doaiak, zuk adiña miserikordia artu balituzte, Jaunaren graziaz baliatu, salbatu, ta santu egingo ziran?

        Ta au beste pensamentu gogoangarri bat izango da. Fedeko egia oiek zuk jakin, ta ainbeste bider lenago aditu; ta bearbada ezagutu, ta pensatu: ta orregatik ere zure ontasun, ta nagitasun utsagatik, ainbeste denbora prezioso, nola Jainkoak eman zizun, guzia gaizki igaro, ta gastatzea! O kalte pisu negar eragitekoa! Igaroko urteai begiratu, ta zer ikusten da orañ?

        Egia aitortu bear bada, munduko geienai biziaren parte andi bat, Jainkoa ofenditzen dijoakie, pekatua pekatuaren gañean egiten igarotzen zaie: beste parte andiagoa ezerezean, edo utsa egiten: azkenik bizi guzia, bear dutena ez egiten, edo bear ez dutena beti egiten: bearren dutenaz artu, Jainkoa serbitzea geroko utzi: ta bera bakarrik serbitzeko ezpalira bezala, Jauna ofenditzen bizi guzia igaro: O abereen gisako, edo lotsagarriago dan Kristau askoren bizimodua! Zer erremedio, bada? Jardun bertatik, ta ori da Ejerzizio onen frutua: jardun, ta ekin: DENBORA DEGUN ARTEAN, dio San Pablok, OBRA ONAK EGIN: bizitza berria.

 

II. KONSIDERAZIOA

        Eriotzaren orduan bertako gauzen oroipen, edo memoria. Begirezazu ondo, nola arkituko zeran, ta zer golpea emango dizun ordu estu, ta tranze larri ark artzen zaituenean. Iltzen dagoenean bat, agirian dago, ikusten da, nola dagoen. Orrela, bada kanporonz, ta barrenonz zu arkituko zera. Besteetan ikusten dezuna, zugan ikusiko dezu. Batetik gaitzak azpian artu, ta puntuoro argalako, ezertako ez bat eginik, kemen gabe ikusiko zera: sukar biziak erre, ta irazakitzen zaituela. Bestetik, dolorezko erremedio garratzak, bizitzeko lagundu bearrean, bearbada bizia laburtzen dizute: etsirik zaude.

        Bitartean, eriotza zure ondoren postaka dator: bularra estutu, ta atzeneko asnase luzeetan izerdi otz desegin batek ematen dizu. Bestetik, nai, ta nai ez, sekulako, ta bereala utzi bear zure etxea, ta etxekoak, zure erria, aide, adiskide, ta ezagunak, ondasun, gusto, ta lurreko beste gaularik laztanen, ta maiteenak. A, pekatari galdua! Au munduaren pagua!

        Guzia utzi bear! Zure irabazi, anima ori galtzeko, nekez bilduak, odol, ta aragi, zure biotzarekin bat egiñak: dan erantsiena, ta josiena badago ere zure biotza, askatu, urratu, ta sekulako desegin bear! Ai zer animako larria! Ai zer despedida illuna! Ai zer adio, zer atzeneko agur tristea! Ago sekulako mundua: au da azkeneko ire pagua. Ta oiek dira orduan kanporonz agiri diran penak.

        Baña, ilzer dagoen baten, animan barrenonz zer pasatzen dan, nork esango digu? Ez iñork. Illak, egiaren mundura, au ikusi, ta joan ziran. Guk ikusi edo igaro eztegu. Alere, zer ansiakin anima egongo dan, igerri, edo barrunta diteke. Ai nere desditxa, esango du! Ai nere zorigaistoa! Non dira nere andinai ainbeste tormenturekin billatuak? Non dira nere ondasun añ nekiez biribillatuak? Non dira nere gusto loi ainbeste aranzarekin gozatuak? Ai joan ziran, igaro ziran: oriek kendu, ta nereak egin du. Ai au larria: ta larrua ere utzi bear! Eten, ta desegin bear gorputz laztan, adiskide maite, ta anziñako lagun onegandik ere! Ai zer golpe latza, ta garratza! Banoa mundu onetatik: Ago or, azken Juizioraño, auts egiñik: nere gorputz zorigaistoan ezagutu, ta geiegi erregalatua!

        Onelako pena, ta beste esan al baño andiagoakin zure anima goibeldurik arkituko da: guzia nasturik, zer esan, zer egin, nora biurtu, ta nondik iges egin eztakiela: ez Jainkoaz, ez bere salbazioaz oroitzeko, ezertako ez, edo ezerez utsa egiñik dagoela. Orañ osasunaz, ta sendo zaudela, ikusten dezu, baldin buruko, edo agiñetako miñ puska batek ematen badizu, AVE MARIA bat errezatzeko etzaudela.

        Nola, bada, ainbeste gaitzen artean orduan egongo zera? A! Orduan erremediatzeko denbora ezta: orañ bai. Orañ lurreko erakeria guziak sustraietik atera, biotza penitenziaz garbitu, ta zerua billatu, ta arkitzeko. Orañ Jainkoak nai du: orañ deitzen, ta eskua ematen dizu, zure gauzak konfesio oso egiazko batez, ta bizi berriaz bertarik zuzentzeko. O! ta zer poza orduan, ori egiten badezu orañ! Ea bada, asi bereala: Hoc fac, & vives: ori egin, ta betiko bizi.

 

III. KONSIDERAZIOA

        Geroko, etorkizun diran gauzen oroipen, edo memoria. Iltzeko zaudela, gerora, edo aurrera begiratu, ta zer golpe, zer bildurrak artuko zaitu? Erioa bertan begien aurrean egon, zure gañera erorteko zotian, ta eziñ iges egin. Ai! Atzeneko tranze gorri artan sartzean, gogorako zatzu. Ai! Ai! Emendik beste mundura salto arrigarri bat eman bear det: eta beñere saiatuez! Ai! ta an zer ostatu begira dagokidan jakiñ ez!

        Jaungoiko Juez justuaren aurrean agertu bear, ta ondo prestatu ez! Bizi guztik kontu txe txea eman bear, ta beñere konturik ondo artu, edo atera ez! Ai! ta betiko sentenzia bereala, ta erremedio gabe artu bear: ta zeren gañean, ezpada nere bizitza galduaren gañean! Ainbeste urtean nere Jauna, ta orañ nere Juez izango dana añ gutxi serbitu, ta serbitu bearrean beti ofenditu, ta onen aurrean orañ agertu bear! Ai! ta ori guztia ezer ezta: non da gaitz paregabe, ta kalte guzien azkarria, Jainkoaren arpegi eder gozoa, ta onen gloria bizia galtzea!

        A! bildur arrazoiezko justua! Orren diñako kulpa egin dezula jakin, ta orren diñako penitenzia egin dezula ez jakin! Ta zer izango da, pekatuak baizen egin eztezula, ikusten badezu? An gogorako zaizkitzu, deabruaren, munduaren, ta aragiaren ondoren puntu artaraño egiñikako zure arrastakak, artu dituzun nekeak, eman dituzun izerdiak, egin dituzun alegiñak. Ta zergatik? Zerbait, edo ezerez bat lurrean izateagatik. Ta orañ zure anima galtzen badezu, zer baliatuko dizute?

        Etzan besterik, zure griña, ta borondate gaistoaz beti Jainkoaren kontra irten, bera serbitzeko pauso bat eman nai ez, ta bere begien aurrean alako ausardiaz ofenditzea? Etzan besterik Kristauaren izenaz jentillak baño gaizkiago bizitzea, ta alako garbo, ta bizarriaz zure etsairik andien deabrua, berak nai bezala serbitzea? Ta Jaunaren aurrean orañ agertzeko, zer baliatuko dizu orrek? O pensamentu portiza! O dolorezko nekea! O tormentu gogorra!

        «Ta lengo gauza, edo lan orietatik, zeñetan orañ lotsa baizen eztezun, zer frutu atera dezu», dio San Pablok? Bazenekien, edo aditu zenduen, ez ondasun, ta beste munduko esan, estimazio, ta erakerietan etzala zer fiatu. Bazenekien, gizonagan, edo lurreko gautzetan fiatzen duena, madarikatua dala, Jainkoak dionez, ta argala, edo utsa dala emengo ustea. Bazenekien emengo gozoen pagua, edo saria miña, ta garratza zala. Ta orien gañean zer kontu eman al dezakezu orañ?

        Ai, nere anima bakarra! Ta bizimodu, ta, estadu txar onetan iltzea, ondo deritzatzu? Zure Juez justu aserrearen eriotzeko etsai egiñik, zauden bezala, arkitu, ta arrapatzea? Ondo, orañ gaizki bizitzea, ta orañ ezin ondo illko zeran bezala egotea? A! Ta orañ eriotzak azpian artzen bazaitu? Zer erremedio, bada, neretzat? San Pablok berak esaten dizuna: Ergo dum tempus habemus, operemur bonum. Jainkoak denbora ematen dizun artean ondo baliatu: «denbora dan artean obrak onak egin».

        Ona bada, dio Apostoloak: «ona ar ditekean denbora, orañ bertan». Ecce nunc tempus acceptable: «ona bertan osasunaren, ta salbazioren egunak»: Ecce nuns dies salutis. Nai bezalako denbora, nai bezalako egunak: Ejerzizio Santuak, askori, ta ainbeste kondenaturi Jainkoak eman ez dizkanak. Ona, nai bezalako zeruko feria, zure animaren salbazioa, ta ondo merke, zure pekatuen konfesio on batez, ta bizitza berriaz zeruko gloria erosteko.

 

 

IRUGARREN PUNTUA.

AZKENEKO ILTZEN ZAUDENEKO ORDUAN ZURE LANIK IKARAGARRIENA IZANGO DA: TA AURREA ARTU, TA EMENDIK ARAKO ONDO BEGIRATU, TA BERTATIK PRESTATU BEAR DEZU: LAN AU DEABRU GUZIEN ATZENEKO ERASOA IZANGO DA: TA BATERIA ARRIGARRI EZIN ESAN ALAKOA: TA AU IRU ALDETARIK

 

        1. Deabruen beren aldetik.

        2na. Jainkoaren aldetik.

        3na. Zure, zerorren aldetik.

 

        1. Begira ondo, ta pensezazu emen, zure atzeneko ordu artan infernuko etsai guziak emango dizuten eraso, ta deskarga etsia. Luzifer guzien agintariak gure esaeran, infernu guztiko batzarre, edo junta jeneral bat egingo du. Ea, deabru guztiai esango die: ea laster, lagunak, laster egizute. Begira: urlia iltzeko zorian dago, ta arenak egin du. Ea, eraso guziok gogotik: zuena da. Ezertako eztago: kemenik eztauka. Tente zazute laster, ta alde guzietatik. Orañ zuen atzaparretatik eskapatzen bada, sekulako, libre, ta zorionekoa da. Baña: orañ arrapatzen badezute, betiko zuen presa da.

        Ea zoazte: jarrai, jarrai deabru guziak: «persegi, ta arrapezazute, zerren zuen, atzaparretatik nork libratu eztuen». Orduan konjuro onekin deabru guziak, eta bakoitza, denbora geiago tentatzeko izango eztala jakiñik, beren, al duten aserre, ta gorrotorik andienaz armaturik zugana datoz, Eskritura Santak dion bezala, zu tentatzera. Zu iltzen zauden lekura biribillatuko dira diranak, ta infernuko etsai guziak artuko zaituzte erdian. Omnes inimici eius apprenderunt eam inter angustias.

        O zer angustiak, zer ansiak, zer estura, zer sitio, zer pelea, zer tranzea au! A konzienzia aizatu, zabal, ta lasaiak! Ordu onetan, lanze larri onetan ikusi bearrak zerate! Ai! Ai! Zer deabruzko iskanbilla zure gañean izango da, ta zure kontra guziak aterako dute? Bada batetik, bestea bestetik, ta guztiak alkarrekin, infernuko iltzen laguntzalleak bezala asiko dira deadarrez. Ai! Ta nola arkituko zera zu?

        2na. Jaungoikoaren aldetik armatuko dira zure kontra demonoiak. Len zure osasunean, zu obeto engañatzeko, Jaunaren miserikordia añ andi, ta zabala egiten zuten demonio aiek berak, txit estua, ta laburra orañ egingo dizute: ta Jaunaren sentenziaz baliatuko dira.

        Batak deadar egingo dizu; «Baldin justua otza otza salbatzen bada; pekatari galduaz zer izango da? Doi doia gauza onik egin dezu zuk, edo pekatuak baiten egin eztezu. Bada salbaziorik eztezu. Galdua zere, galdua. Nola bizi, ala ill. Gaizki zu bizi izan zera, gaizki illko zera. Jaun justua, betor zure justizia, zure sentenzia. Au gurea zan bizitzan, gureak bear du eriotzan. Ill bedi, galdu bedi, demonio guztiakin betor infernura.

        Beste demonioak oju egingo du. Baldin Jaunaren justiziak Jesus bere Seme bakarrari, besteren kulpakgatik ezpazion barkatu, ta illtzeko eman bazuen: nola zu orrez baliatu bearrean, bera ainbeste bider ofenditu, ta zure pekatuaz zuri barkatuko dizkitzu, edo galduko etzaitu? Aitzakia, ta erremediorik eztezu: galdua, ta kondenatua zera. Goazen, goazen, betor gurekin anima au infernura.

        Beste deabruak deadar egingo du: Si in viridi haec faciunt, in arido quid fiet? Baldin Kristoren gorputz Santu, frutuz beterikako Arbola ederrean alako aserrea Jainkoak erakutsi, ta alako kastigua egin bazuen, zure pekatuakgatik: zu egur igar infernuko su, ta garretan erretzeko prestatua, ta illiti bat beti izanik, zer kastigu zugan egingo eztu? A zorigaistokoa! Betor anima au, gure lagun au: betor infernuko egur sorta au.

        Besteak esango du: Iutus es Domine, &c. Justua zera, jauna, zu; ta zure Juizioa zuzena da. Anima au pekarari oker galdu bat izan da: beti onelako, ta alako pekatuetan sartu, zugandik iges, zu ofenditzen. Ea bada, Jauna, betor gugana: paga dezala. Gure esanak beti egin ditu, betor: guk bere saria emango diogu infernuan.

        3na. Armatuko dira beste deabru asko zure aldetik. Batak ojuka esango du: Clausa est janua: in inferno nulla est redemptio. Zer etzan besterik, Jaungoikoari burla, ta pekatua pekatuaren gañean egin: bada orra oriek zeruko atea, oriek miserikordia itxi, ta infernuko atea zabaldu dizute: ta infernuan erremediorik eztago. Kontentu zera orañ? Betor, Jauna, betor zure sentenzia aserrea, betor kondenazioa: Zu ofenditu, ta galdu nai zuen: kondena dedilla, ta betiko infernuan paga dezala.

        Beste deabrua asiko da: Ecce sio ad ostium, &c. Ola, ola: zenbat bider zure bizian zure biotzeko ateetan deitu zizun Jainkoak? Zenbat denbora, ta urteetan etxeden zizun? Zenbat aldiz, bere amorio, ta graziaz, otsez, ta ate joka, bere kariñoz, ta ongi naiez, zure animan sartzeko zai egon zan? Ta zuk, lotsa, ta fede gabe, atondoan iduki, nai ez idiki, ateakin bere arpegian eman? Ta zergatik ori? Lurreko ezerezkeria, txorakeria, ta gusto loi itsusi bategatik, bestearen azaleko eder anz utsagatik? Bada, orra orañ guzia galdu ta kondenatu. Zureaz erten zera: betor orañ demonioakin.

        Besteak bere aldetik: Bazenekien, esango dizu: Bazenekien Jainkoaren esana: Vocavi, & renuistis: nik deitu, ta zuk ez jaramon. Ego quoque in internu vuestro. & subsanabo vobis. Bada, nik ere orañ, dio Jainkoak, zure ordurik gaistoen onetan farra, burla, ta iseka egingo dizut. Ta orra Jaunak nola deabruen atzaparretan uzten zaituen: galdua zera, infernuan zaude.

        Zenbat dauzkagu, beste demonioak esango du: zenbat, zu ez bezalakoak, infernuko sala, edo zulo illun aietan? Zenbat kulpa bakar batekin? A zoro itsoa! Gorputz, ta anima zuk orañ baño len aien oñpean egon bear zenduen. Betor, Jauna, ara betor: ondo merezi du.

        Besteak, zure barrenaren, ta biotzeko bizioen berri ondo jakiñik, txit zure erara tentatuko zaitu, ta bere baza aterako du: obeto zu engañatzeko zure beratik bete betean emango dizu. Zure gustora, ataka, edo parte argalenetik bretxa idikiko du. Orrako zure bizio nagusi, edo agintari zure bizian geiena arrastatu zaituen orretatik: geiena zale izan zeran bokadu, edo plater erregalatua, begien aurrean ipiniko dizu, jatera emango dizu, ta erraz itoerazoko zaitu. Ai! Ai! Anima gaizki oitua! Ai zer tentazio portitza!

        Beste, ta beste deabru askok, eta guziak naste, ta batean, milla modutan tentatu, arrabierazo, ta salbazioaz etsierazoko dizute. Guzien erdian, edo azpian alde guzietatik etsaiez beterik arkituko zera. Omnes inimici eius apprenhenderunt eam inter angustias. Ai konzienzia pekatutako orañ lasai, prest, ta ariñ zautenak! Ai zer angustiak oiek! Zer pelea latza! Zer tranze estua!

        Egia esatera: baldin orañ edadearen lorean, osasunaz, indarsu, ta zeregan zaudela, edozeñ deabru tentazio batekin zu galtzeko asko bada: ta askotan ezta deabrurik bear, zeren tentatzaile, ta tentazio gabe, zerori pekatuetan begi bietaraño sartzen zeran. Ai! Zer egingo dezu, bada? Ta ainbeste debruren tentazioetan, ta alako demonioen iskanbillan, zuzaz zer egingo da? Ta illtzeko puntuan ezertako etzaudela, gerra bizi ari nola arpegi emango diozu? Ai tristea! Ai zure zoroa, ta itsua! Ai zure galdua, ordu artarako uzten badezu!

        Ta gauza oiek egia bera izan, ta ala sinisten badituzu, zure fede au zure bizimodu txar orrekin nola konpontzen da? Nola orren lasai, alako federik, ta ordurik ezbaliz bezala, orren ajolakabe bizi zera? Nondik, edo nola oztasun, ta epeltasun orren kalte andikoa? Unde tan perniciosa sepiditas? dio San Bernardok. Nondik, edo nola seguridade madarikatu ori: Unde haec securitas maledicta? Ai! Gaistoen bidea illuna da, ta ez dakite non erorten diran, dio Espiritu Santuak: Via impiarum tenebrosa: nesciunt, ubi corruant. Sermo (in Iob.) Prov. 4.

        Zer erremedio bada, demonioen atzaparretatik segurura iges egiteko? Eriotzako tentazio, bildur, pelea, ta gaitz guzietarik libratzeko? Erremedio bakarra, ta seguruena da Jainkoaren bildurra, Jainkoaren bildurra, penitenzia, konfesio on bat, ta aurrea bizi berria. Erremedioa da, Santuak egiten zutena egitea: begien aurrean aiek bezala, eriotzako ordua, ta kontua beti idukitzea. Eskola onetan ikasi zuten ondo iltzen, ta ondo bizitzen. O! atzeneko ordua! o puntu! o instante! o momentu esan al baño ikaragarriagoa! Santurik andienak onek ¡karatzen zituen. Nola zu, pekataria ikaratzen etzaitu?

        O fedearen illa! Zure biotzean, Jainkoaren aurrean galde zaiozu San Simeon, Colomako penitente, mundu guztia arritu zuenari. Pillare baten gañean, gau, ta egun, uda, ta negu, ainbeste urtean Orazio, ta penitenzia egiten egon zan. Santu miragarri oni eriotzako momentu orrez zer deritzan galde zaiozu: Ingens timor, grande negotium peragitur: eranzuten dizu Santuak: bildur andiko misterio, ta egitekoa dala, ordu artakoa. O momentu eternidade guztirakoa!

        Galde San Jeronimo bati, zeñak gerra bizia, ta añ portitza bizi guzian bere buruari egin zion: zartu ta ere, bere sentidu, ta pasioai ezertan ere barkatu gabe, beti penitenzia gogorren artean: galde, bada, Santu andi oni eriotzako momentu orrez zer deritzan? Ta eranzuten dizu: pekatez loiturik; gau, ta egun bildurrez beti, azkeneko marabidirañoko kontu emateko zai nago. O momentu eternidadea bere ondoren dakarrena!

        Galde San Agustin bati, zeñen biotza añ bera, ta gozoa zala berez; orregatik ere atzeneko ordu, ta kontu onez, ta orren ondoreaz akordatu, ta bildurrez guzia samiñdu, ta esaten dizu: Ignem aeternum timeo: ignem aeternum timeo. Betiko suaren bildur naiz: betiko suaren bildur naiz. O momentu ikaragarri eternidadeko sua bere ondoren duena! Erremedioa da Santu oiei bildur santu onetan jarraitzea, bizimodu zeruko bat aien ondoren zuzentzeko, ta eriotza pakezko bat berak bezala logratzeko.

 

 

KOLOKIO, EDO ATZENEKO ITZKETA

 

        O eriotza, eriotza, munduaren, ta pekatuen pagua! O eriotza! Ta zeñ samiña, ta garratza dan zure oroipen, edo memoria! Baña norenzat? Munduko andinai, atsegin loi, lurreko azienda, edo ondasunetan beren biotza josi, ta beren gozo, edo pakea orietan daukatenenzat. Ai! Ta orietatik ni izandu ote naiz? Ai nere itsua, ta galdu bearra! Ta orañ eriotzako ordu illun onetan orietatik zer atera det, zer arkitzen det, zer daukat nere eskuetan? Utsa, banidadea, ezerez, animako tormentua baizik.

        Baña, Jainkoa, fede onez, ta biotz guziaz billatu, ta serbitu badet, zeruko glorian bera ikusi, gozatu, ta beti alabatzeko deseoakin, nere eriotza ezta samiña izango, ezpada txit gozoa. Ala da begiaz, ta egiaz justuen eriotza: gorputzeko karzela illunetik libratu, ta zeruko atea erdiz erdi idikitzea da. O zer pozaldia! O zer atsegin paregabea!

        Orrela, eriotza begien aurrean beti idukitzea, da eriotza gozo baterako prestatzea? Bai. Ta ez ori bakarrik: baita ere pakezko bizitza santa baterako: gezurrezko mundu, ta nekezko karzela onetan batek iduki, ta goza al dezakean bizimodurik atsegiñena, ta sosegu egiazkoz bete, ta kontentuena da, Santuen gisan, beti presente eriotza idukitzea.

        O nere Jesus maitea! O nere bizitza, ta eriotza onaren ispillu bizia, ta bietako zeruko Maisua! Nere bizitza gaistoko pekatuen ikaraz azpian artu, ta Zugana nere etsai guzien iges nator. Kalbarioko mendira, ta zure gurutzearen oñera nere anima salbatzeko biurtzen naiz. O nere Salbadore bakarra, ta nere egiazko Maisua! Zugana nator: arren artu nazazu. Zure atzeneko asnaseetan, Zu nigatik ill baño leen, pekatuarenzat ni sekulako illtzeko lekzio bat indazu: ondo bizi, ta ondo ill nadin.

        Akorda zaite, Jauna, zure agoniako iru ordu tormentuz, penaz, ta dolorez bete aiez. Orra, Jesus nerea, zure amorioak, ta nere pekatuak zertaraño erakarri zinduzten. Baña pozik guzia artuzen duen, pekatuak niri barkatu, ta zure graziaren bizitza emateagatik. Ta au da zure Biotzeko amorioaren Lekzioa, eriotza onaren Eskola onetan nik ikasi bear dedana, ondo bizi, ta zuk nai dezunean, ondo illtzeko.

        Zu nere pekatuakgatik, zure amorioz ill ziñan: ni ere bada zure amorioz ill nadin pekatuenzat, ta bizi nadin bakarrik zuretzat. Askok nai dute, Jauna, justoen eriotzaz ill; baña gutxik justuen gisa egiaz bizi. Nik ondo bizi nai det zuretzat, ondo illtzeko zurekin. Zure Pasio, tormentu, pena, ta negarrakgatik, zure Biotzeko amorioagatik, zure eriotza santagatik arren orañ indazu argi andi bat, lurreko banidade, ta zorakeriak oñpean utzirik, nere biotz guztiaz zu billatzeko ta arkitzeko grazia. Indazu munduko katea guziak urratu, ta Zuri, zurekin gurutzean josi, ta jarraitzeko, bear dedan indar, ta birtutea, nere pasio guzien kontra peleatzeko, nere borondatea, Zuk naizun bezala, ukatu, ta zurea beti egin ta eriotza on bat zure Biotzean egiteko. Amen.

        Aita gurea, Ave Maria, ta Anima Christri.

 

aurrekoa hurrengoa