www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

I. §.

EJERZIZIOAK ZER DIRAN,
EDO ZERI DERIZTEN

 

        Ejerzizio espiritualak eztira besterik, ezpada Kristau batek bere memoria, adimentu, ta borondateaz bere Salbazioaren gañean, ta gauzetan Jaungoikoarekin jardutea, edo tratatzea: bere espiritu, edo barrenean lan, edo egiteko bear, ta bakar betiko oni gogotik ekitea, onetan ari, ta aritzea. Ta nola ibiltzea, jokatzea, edo saltatzea, gorputzaren ejerzio, edo korporalak diran, ta derizten: ala Espiritu, edo animaren Ekiera oiek Ejerzizio espiritualak dira, ta derizte, zeren espiritua orietan aritzen, edo ejerzikatzen dan, ta animak jarduten duen.

        Arma espiritualak, zeruko Soldaduaren itzkuntzan Ignaziok deitzen die Ejerzizioai, ta arrazoi andiarekin; zeren gizonaren bizitza lurraren gañean, gerra bizia dan. Eskritura Santak dionez: ta ala Ignaziok beti armaturik, edo arma oriek beti eskuan zituela, beti peleatzeko, prest Kristoren Soldadua ikusi nai zuen.

        Armeria onetan zure anima Ignaziok sartu nai du, emen, zeruko Maisua danez, ango lezio berriakin, Ejerzizioetan zure etsaien malizia, ta tranparik eskutatuenak zuri erakusteko: espiritu illun gaizto guzien kontra, nai, ta bear bezala peleatzeko, Jainkoaren argi, ta graziaz zure espiritua armatzen du. Etsai guzien artean, andiena dezu zere burua. Ez dezu gaitzik, zugandik ez datorrenik. Zure etsai kalterik andienekoak dira zure betiko deseoak.

        Zurekin, ta zure kontra, zure arteko, ta zure barrengo, beti zelatan, ta gordetik dauden etsai etxeko oriek dira gaiztoenak: era gabeko gogo, griña, edo inklinazio, Pasioak deriztenak: ta orien artean bat nabarbenago, Bizio agintari, ta nagusiago, beste gaitz, ta kalte guztien buru, sustrai, edo ondoa, besteak errebelatzen, ta armatzen dituena. Ekiera oietan, bada, etsai oriek Santuak agertzen, edo argitara kanpora ateratzen ditu, zuk obeto ikusi, ta ezagutzeko, orien eriozko gorroto bizi bat zure biotzean betiko sortzeko, ta orien kontra, ill artean, peleatzeko.

        Ejerzizio oiek Molde berri bat bezala dira, zeñean zeruko Libruan eskribiturik dauden animak, edo ango gloriara bear dutenak, emen sartu bear duten. Molde au da Jesu Kristo: Zerurako predestinatu, ta doatsu izango diranak, San Pablok dionez, onen antzera moldatu bear dute, ta ori da Ejerzizio oietan egiten dana.

        Jainkoaren Sutegi bat dira Ejerzizioak, Ignazioren izenari dagokion bezala. Zeruko Sutegi, edo Su gar bizi Jesu Kristok berekin lurrera ekarri zuena, ta munduan erazaki nai zuena. Amoriozko Labe onetan Ignaziok adiskide, ta etsai guziak ere, mundu zabal orretan diranak, sartu, erre, ta urtu, edo amorioz konsumitu nai zituen. Ejerzizioen Karobi onetan desegiten dira gizon zarra bere kulpa, edo bizio, ta orien loi, mantxa arrasto, ta kutsu guziak, Jainkoaren gizon berri garbia bere birtuteakin Jesu Kristoren antzera egin, ta moldatzeko.

        Ta nola beste Errelijio guziz santak, animak salbatzeko, bakoitzak bere bide, arte, ta moduak dituzten: Ala Jesus-en Konpañiak, mundu guzian animak salbatzeko (iñoren inbidia gabe) berariazko Ejerzizioen bide, arte, ta medio guziz probatu, ta kanonizatu au du, Jainkoak emanik.

        Ejerzizio oiek Ebanjelioko egiak, edo maximak diranez, Santu, ta Maisu andi askoren Libruetan len, ta gero arkitzen dira; baña ez Ejerzizio oien erreglak, era, edo metodoa, oriez bear bezala baliatu, ta bizimodu santu bat zuzentzeko. Pare gabeko doai au, A. Franzisko Suarez Dotore Eximioak, beste askorekin, dion bezala, Arte berri, ta berariazko Zeruko bide bat da, A. S. Ignaziori, ta ez besteri, guzien onerako Espiritu Santuak erakatsi ziona: eta abiso, ta erregla eder oietan dago Ejerzizioen gisa, forma, ta Zeruko grazia.

        Ala zeruko Maisuak bezala, Santuak Ejerzizio oietan, txit eraz, nola nai, edo nai bezala, egia, edo pauso batetik bestera anima darama, indar suabe batekin, ta eskutik bezala. Bizitzaren Libru onetako, edo Ebanjelioko egiarik argienak, ta sustrairik sendoenak ikusi, irakurri, ausnartu, edo berriz, ta berriro rumiatu, ta zure biotzean ondo txikitu, ta zeruko janari ori lezioan, orazioan, examen bietan animari ematen, txit erraz Santuak erakusten du.

        Pekatuen karzela illun nazkagarritik atera, orien katea pisuak urratu: Bizioen itsustasuna, ta birtuteen edertasuna ondo ikusi, eta aietatik iges egiten, ta oiei jarraitzen ikastea: ori da Ejerzizioetan jardutea: lan oni gogotik biziro ekitea, ori da Exerzizioak egitea. Kristoren Soldadu egin, onen bandera pean ibilli, bere borondare, ta biotzeko soñeko zarra eranzi, ta Jesus-en librea, edo Kristo guztia barrendik, ta kanpotik jantzi, ta arma oriekin peleatzea, ta Ejerzizioak egitea: eta oni deritza, ta oiec dira A. S. Ignazio-zen Ejerzizioak.

 

aurrekoa hurrengoa