www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

V. §.

EJERZIZIOAK
ONDO EGITEKO ERREGLAK

 

        Oien artean Santuak batzuei deitzen die ANOTAZIOAK, ta Besteai ADIZIOAK. Aurrenekoak dira Ejerzizioak ondo egiteko: atzenekoak Orazio, edo Meditazioa ondo egiteko. Bearrenak dira.

        Ejerzizioetan sartzean bereala batek Jainkoari bere biotz guzia, borondate ugari osoaz ematea, Jaunaren borondatea bakarrik billatu, ezagutu, ta egiteko. Santuak txit nai zuen, ta enkargatzen du asko, Jainkoari berak eman digun libertade, ta borondatea biurtzea.

        Jainkoarekin tratatzeko erreberenzia, Aita Espiritualari obedienzia, ta oni barren guziaren, edo bere biotzaren kontu ematea: ondo konsideratu gabe, ez Botorik egitea Ejerzizioak era onean batetik bestera ¡garo gabe egitea. Ta onelako beste erreglak ematen ditu.

        Oraziora, edo Jaungoikoarekin itz egitera baño len, Kristau batek bere anima ondo prestatu bear du, Jainkoa tentatzera ez dijoan: ta prestatze oni ORAZIO PREPARATORIA Santuak deitzen dio, Oraziorako maneatze, edo preparazio au obra on guzietan, ta berariaz Orazioan egin bear da: esan nai du, Jaunari Orazioa bere onra, ta alabanzarako Eleiza A.S.ak erakasten digun bezala eskeñtea, zure biotzetik modu onetan esanaz.

 

ORAZIOA ASITZEKO PREPARAZIOA

        «Jauna: zure Aitari lurrean Zuk ematen ziñiozkan alabanza, ta Orazioa egiten zinion Jainkozko intenzioarekin batean eskeñtzen dizut, ta izan bedi Orazio au, zure onra, ta alabanzan, ta nik zure borondatea egiteko. Amen.

        Orazio au egunoroko Ejerzizioan beti bat da. Gero Orazioan sartzeko, Jainkoaren aurrean begira ondo, ta Oraziotik atera naizun frutua, gogoan artu bear dezu.

        Onela bat beregan sartu, ta fedeaz bere erara debozioz egoteko, pauso, edo Meditazioak eskatzen duen leku modua egin bear du: ta Santuak oni KONPOSIZIOA deitzen dio.

        Onen ondoren dator Eskaria, Ejerzizioaren gaiak berez nai duen grazia Jaunari eskatzea, edo PETIZIOA.

        Orrela prestatu, ta dio Santuak, Jaunaren presenzian fede biziaz jarri, debozioz ziñatu, ta animak orazioan sartu bear duela. Onek asi bear du, memoriaz baliatuaz, gero adimentuaz bere arrazoi, ta konsiderazioakin borondatea afekto bizi, ta beroetara mobitzeko.

        Orazioaren azkenean berariazko itzketa bat Ejerzizioari dagokiona egin oi da, Santuak KOLOKIOA esaten duena.

        Orazioa bukatu, ta esaminatu bear da, edo begiratu, nola egin dan: ta zer proposituak, gero kunplizeko, atera, edo artu dituen: Orazioa ondo egin bada, Jaunari eskerrak emateko, ta faltarik izan badu erremediatzeko.

        Beste erreglak Santuak beren lekuetan ematen ditu: bakartasun, edo biotzeko soledadea, ta erretiro agintzen du, anima beregandu, ta Jaunaren tratu, argi, ta deboziorako prestago arki dedin. Abiso ematen du, kontuz begiak gordetzeko, argi gutxirekin egoteko, farrarik ez egin, ta ez eragiteko, ta era gabeko alegriarik ez artzeko, pakean, soseguz, ta humillago biotza idukitzeko.

        Penitenzia modu bi santuak dakarzi. Bata biotzekoa, bestea gorputzekoa. Biotzeko, edo barrengo ori da, anima damuaz, ta konfesioaz garbitu, ta bizio, inklinazio, edo era gabeko pasioetatik, oiek benzituaz libratzea.

        Gorputzaren kontrako penitenziak Santuak enkargatzen ditu, ta ondo begiraturik, janari, ta, edariaren gañean: azote, zilizio, oieko gogortasun, ta lo egitearen gañean: ta guzietan Santuak billatzen du, batek bere burua ukatu, bere borondatea autsi, ta Jainkoaren naia, ta, borondatea billatzea. Penitenzia oietan Aita espiritualaren esana egin bear da: ez uts egiteko onen Erreglak artu, ta kunplitu bear dira.

        Estaduaren elekzioa egiteko, bere persona, ta etxea, ta bere bizimodu guztia bear bezala zuzentzeko bear diran limosnak egiteko, ta beste onelako Erreglak Santuak ematen ditu, animaren pasio, ta geiegiak ebaki, ta kendu, ta Jainkoaren borondatearen neurri justuan gure borondatea ipintzeko.

        Oien artean Santuak abiso bat ematen du: Lenengo Asteko Ejerzizioetan, obe dala, Erioazaren, Juizioaren ta orrelako egien gañean, beste gauza on askotan baño geiago pensatzea. Ta nola A. S. Ignazio bera Pekatuaren, Infernuaren, ta onelako Ejerzizioetan luzeago dagoen: ala orregatik beragatik onelako Konsiderazioak guk ere luzaroago ematen ditugu: orrekin askotan, ta geiago irakurtzeko gaia izango da.

        Orañ Santua asitzen da, begien aurrean ipiñiaz, Jaungoikoak zertako gu egin ginduen: ta au berau da Ejerzizio guzien Asiera, edo Zimendua: zure azkeneko fiñ, edo kabua.

 

aurrekoa hurrengoa