www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. §.

NORK, TA NOLA
EJERZIZIOAK EGIN DITZAKEAN

 

        Edozeñ Kristau egiaz borondate ona duenak bere salbaziorako, ta animaren probetxu andirako egin dizake. Aita San Ignaziok Ejerzizioak Jainkoaren eskutik artu, ta Jesu Kristoren Bikarioak aprobatu, ta mundu guziari enkargatuak ikusi zituenean, Jaunari bere anima pakean emateko, testamentuan bezala bere Semeai agindu zien lenengo Asteko Ejerzizioak Gizon, ta Andre edozeiñ estadutakoai ematea.

        Alere Kristau batzuek bearrago dituzte besteak baño: eta Ejerzizioak, bear bezala, egiteko, Kristau batzuek egokiago dira besteak baño. Ejerzizioak dira anima galdu, ta lasaiegiak estutzeko ta Jainkoaren bildurrean sartzeko: baita estuegi, ta eskrupuloakin bildurtiegi diranak lasaitu, ta gozatzeko ere.

        Ignaziok bere adiskide andi, ta errespetoko Sazerdote bati eskribitu zion modu onetan. «Ejerzizio oiek dira, nik mundu onetan pensatu, sentitu, ta aditu al dezakedan gauzatik onena, ala gizon, edo Kristau batek bere buruaren probetxuari, „ nola besteen onari, ta probetxuari begiratzeko. Ta Aita San Ignaziok, añ begiratua zala, au esatea, testimonio txitezko andia da, Ejerzizio oiek anima guzienzat Jainkoaren beraren gauza guziz berezko señalatua dirala.

        Lau Astetarako, edo ogei, ta amar egunerako gaia bezala Libru edo Lan santu onetako Ekierak San Ignaziok eman zituen, ta guztiak beren eran, ta berariazko Zeruko erreglakin. Lenengo Asteko Konsiderazioak, itz batean erraz, ta egiaz esan diteke Misio andi baten gaia dirala: ta argatik frutu añ andia: ta Misioetan bezala, edo geiago, ta seguruago Ejerzizioetan, bear bezala artzen, edo egiten badira, egin, edo atera oi dala.

        Ondo oiek egiteko, txit kontuz artu, ta begien aurrean iduki bear dezu, Kristau guziak bearren dituzten iru gauza Ejerzizioak dakarzitela, edo berenez eskatzen dituztela: ta dira Ejerzizioen iru fiñak. Lendabizikoa, Anima pekatu, ta bizioetatik atera, ta garbitzea. Bigarrena, Zeruko bide seguru batean sartzea. Irugarrena, bide orretan Jainkoaren borondatea gauza guzietan egitea. 1. da kulpa guzien Konfesio andi, bear bezalako bat. 2. Animaren salbaziorako bizimoduaren aukera, edo Estaduaren Elekzioa. 3. Fede bizi, esperanza firme, ta Jainkoaren, ta zure Lagun urkoaren amorio irazaki batez, egunoro bizitza obea egitea.

        Ejerzizioen zimendu seguru, ta birtuteen sustrai animan sendoro ezarri bearrak oiek dira. Lenengoa da gauza bearra, bigarrena ez gutxiago; baña irrugarrena da bearrena. Urtean beñ, urte artako kulpen errebista, edo konzienziaren begirada bat, gauza guziz ona, ta probetxuzkoa da. Baña on asko ezta. Bakoitzak bere estaduko obligazioak ikasi, pensatu, ta ondo Jainkoaren aurrean pisatu, ta erremedioak artzea, ta orretan aprobetxatzea bearrago baizik ezta: ta iru gauza oiek beren frutua bezala Ejerzizioak eskatzen, ta ematen dituzte.

        Nola gizona arrazoiaz zuzentzen, edo gobernatzen dan; ta nola animaren iru estadu, edo bide diran: «Asi berriena, aurrera dabiltzanena, ta beren borondatea Jainkoarenaz bat amorioz egiten dutenena»: ala Aita San Ignaziok argi txit suabe eragilleaz, estadu, edo bizimodu orietan animari laguntzen dio, Zeruko erreglak guzirako emanaz. Era berri oien arkitzalle paregabe bakarra, alde guzietatik zorionekoa Ignazio izan zan.

        Ejerzizio oiek Jainkoak Ignaziori armonia añ ederraz eman ziozkan, non da batak bestea dakarren, ta gauza batetik bestera biotz, edo gogoa txit erara daramaten. Ikusiaz ikasten da, ta egiñaz gusto artzen da. Gauza zierto ta klaroa da, gure Jesus-en Konpañia Ejerzizioakin jaio zala, Ejerzizioakin azi, ta bizi dala: ta Ejerzizioakin Etxean, ta Kanpoan Santu asko eman dituela.

        Espiritu Santuak, eta Ama Birjiñak Ignaziori erakutsi zioten, zer dan, ta Jainkoaren Erreinoa gurekiko zertan dagoen, ta ara nola deitzen gaituen: nola gure zorionen, ta betiko bizitza Jesu Kristo ezagutzea, ta berari jarraitzea dan: guri ori eragozteko zer etsai portitzak gure kontra ditugun: nola gu zeruko Erreino onetan sartzeko, Jesus gure Erreguka bera zeruko Ate, ta Bidea dan: ta berak dionez, Ate onetatik sartzen danak, bere salbaziorako bear duen guzia arkitzen duela: ta Ate onetatik sartzen eztiranak, ainbeste hereje, ta orien lagun itsuak bezala, bidea utsegin, ta galtzen dirala.

        Maisu oiekin, ta Ejerzizio oietan Ignaziok ikasi zuen Jesu Kristoren esana: «Ni naiz munduaren argia. Ni naiz bidea, egia, ta bizitza. Nere ondoren dabillena, illunbean eztabil, ta bizitzara daraman argia izango du. Nere ondoren ibilli nai duenak, bere burua uka beza, bere gurutzea ar beza, ta Niri jarraitu bizat». Ta orra itz oietan, S. Ignazioren Ejerzizioak zer diran, edo orien izate, ta substanzia guztia: orra Ejerzizio guztiak zertarako diran, ta orien fin, edo kabua.

        Orra Jesu Kristoren aotik Lekzio labur, argi, ta guziz bear, ta bakar batean Ejerzizioen gaia, espiritu, anima, ta bizitza egiazkoa. Onetan Ignaziok ikusi zuen klaro, Orazio gabe salbaziorik eztagoela: Mortifikazio gabe, edo bere burua, ta borondate gaiztoa ukatu, ta autsi gabe, Oraziorik, ta bizi onik eztala. Biotzeko konsiderazio beñ, ta berrizko onen, Ejerzizio, edo animako ekiera onen faltak mundu guztia galdurik daukala. Eta gaitz guzien erremediorako Jainkoak Ignaziori Ejerzizio oiek, ta oriek ondo egiteko modua, eta erreglak eman ziozkan.

        Orregatik Jesus-en Konpañia, ta Ignaziok Zerutik arturikako Orazio modua, ta bizi berria egiteko bide seguru au ainbesteraño estimatu zuen Santa Teresa batek, eta eskribitu zuen: «Konpañiarekin, edo Jesuitakin tratatzen ez det, ezpada aien gauzak animan dauzkanak bezala, ta bizitza aiekgatik emango nuke». Limako Lore eder Jesus-en Biotzeko Santa Rosa batek, lau Konfesore Jesuita zituela, ta Santa Madalena Pazis batek: Españaren onragarri, Juan de Avila, ta Luis de Granada Maisu beneragarriak, ta beste Santu askok, Konpañiako Ejerzizio, Orazio, ta biotzeko mortifikazio onen bidea zerurako artu zuten, eta anima asko beren ejenplo Sermoi, ta Libruakin eraman zituzten, ta egunoro ara daramazkite.

        Onetarako Vanes deritzan Franziako erri batean dira Etxe andi bi, asteoro irureun Ejerzitante kabitzen diranak, ta Ejerzizioak egitera, nai dutenak sartzeko Aita Vincencio Hubij Apostolikoak an beste erri askotan bezala, egin, edo fundatuak.

        Au da, nere Irakurlea, zure animaren Zeruko bidea: ez bildur: seguru sar zaite, ta fede onez bide onetan ibilli zaite: ez alde batera, ta ez bestera jiratu. Zeruko Ate onetatik sar zaite, ta salbatu nai badezu, argi oni, Jesu Kristori beraren Orazio, mortifikazio, ta bizimodu santuan biotz osoaz, zure estaduan jarrai zaiozu: ta orra zure salbazioa.

        Ejerzizioak A. S. Ignaziok Gaztelaniaz eskribitu zituen. Baña orietan nik dakusdana da, animen probetxurako danean, Latinezko itzak, edo bozak, alerik erreparo gabe Santuak artzen dituela. Ori bera, bada, bear danean, ta arrazoi andiarekin Euskaldunok egin bear degu: ta are geiago, ta premia andiagoaz, Eleizako gauza, ta Misterio, edo Sakramentuen gañean itz egitean: eta Orazio, edo mortifikazio, ta espirituko Dotrinaren puntu, edo gauzaren bat ondo adierazo nai degunean.

        Itzkeraren batzuek orrela artzeak, esan nai eztu, Euskerak berariazko itz garbi, ta berezkoak gauzenzat ez dituela. Ondo dakienarenzat baditu. Esan nai dedana da, orañ iñori Euskeraz erakustera ez noala, ezpada animai nolerebait laguntzera, eta oriek salbatzeko bearren diran gauzak ondo adierazotzera.

        Beste abiso bat: Nola Latin, edo Gaztelaniak, bere itz asi, edo Abrebiatura deriztenak, nai dana laburrago esateko, usatzen dituen; ala gure Euskeran ori bera asitzea, orretara oitu, ta egitea, arrazoi da.

        Ejenplotzat: G.J. esan nai du Gure Jauna; A.B. esan nai du Ama Birjiña; S. San, Santua, edo Santa; A.S. Aita San. Eliza; A.S. Ama Santa. Onela beste itz asiren batzuek erraz aditu, ta aterako diranak.

        Arreta, edo aplikazioa, ekiera, ta usoa Euskeraz, Latinez, edo Gaztelaniaz bezala, irakurtzeko, ta eskribitzeko bear da. Ekin bada gogotik lan oni. Eskolako aurrak ejerzizio puska batekin añ erraz ikasten dutena, oierio zuk egingo al dezu.

 

aurrekoa hurrengoa