www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIZIMODUA ARTZEKO EJERZIZIOA,
BERE KONSIDERAZIOAKIN

 

Doce me facere voluntatem tuam. Psal. 142.
Jauna, zure borondatea egiten erakatsi zadazu.
Domine, quid me vis facere. Act. 9.
Jauna, zer naizu, nik egitea.

 

KONPOSIZIO, EDO LEKU EGITEA

        Konsideratu gure Jaungoiko guzien Aita txit amorosoa, guri bakoitzari bere doaiak ematen, ta beren inklinazioak, ta banaka bere deiaz, edo inspirazioaz, beren salbazio, ta zeruko gloria alkanzatzeko, zer Estadu, ta bizimodu artu bear duen, bakoitzari señalatzen.

 

PETIZIOA

        Jaungoikoari eskatu bere argi golpe andi bat, zer Estadutan bera serbitzea nai duen ezagutzeko, ta beraren borondate, ta graziaz zu salbatzeko obeto dagokizun bidea artu, ta animo andiaz berari jarraitzeko, bear dezun indar guzia.

 

 

LENDABIZIKO PUNTU, TA KONSIDERAZIOA

 

Iru gizon mota emen ikusi, edo konsidera itzazu,
edo iru Kristau jenero, bakoitza bere bidetik dijoazenak.

 

        Batzuek Kristori jarraitu, ta salbazioa alkanzatu nai dute; baña fin ori eragozten dioten gauzaz desegiñ nai eztute, ta ez Jainkoak eraman nai dituen bidean sartu, ta bear diran medioaz baliatu. Oiek dira, osasuna nai duten erien gisa; baña gaitz egiten dien janaria utzi nai ez, ta ondo dagozkien, ta bear diran erremedioak artu nai ez dituztenen gisa.

        Bigarrenak ere salbazioa nai dute; baña ez Jainkoak deitzen, ta erakusten dien bidetik, ezpada beren erara. Kristok, lurreko gauzak utzi, ta berari jarraitzea agintzen, edo esaten die; ta nai diote jarraitu, baña munduko gauzai itsatsita daudela. Kristok bide onetatik nai dituela; ta berak leian bestetatik nai dutela: ta ori ona dala ustearekin, engañatzen dira: Jainkoak aien borondateari, ta ez berak arenari, obeditu bear balie bezala. Oiek arako erien gisa dira, zeñak osasuna nai duten, baña ez Mediku jakintsuak emandako erremedioakin, ezpada berak on dirala adituakin, edo gogoak eman dizkanakin.

        Irugarren Kristau, edo animak egiaz, ta biotzetik beren salbazioa nai dute: oiek erresistenzia gabe, ta gogotik beren borondatea Jainkoari bere eskuetan osorik, ta ezer nai gabe, uzten diote: emen dituzten gauzak, edo iduki, edo utzitzeko, ta Jesu Kristori, berak bere onra, ta gloriarako, naien duen bidetik jarraitzeko, prest daude: eri beren osasuna nai, ta edozein erremedio samiñ, edo garratzena ere artzeko prest, beren burua Medikuaren eskuetan largatzen dutenak bezala.

        Iru Kristau mota oietatik lenengo biak gaizki daude Jainkoaren deia, edo bokazioa enzuteko, irugarrenak bai orretako prest daudela: oiek konfia dezakete, Jainkoak bere argi, ta graziai lagunduko diela, ta beren animak salbatzeko bidea agertuko diela. Kontrara lenengoak, Jaunaren borondateari egiten dioten erresistenziaz, peligru txitezko andian dabiltza, Jainkoaren borondate, ta deiari eranzun, ta emango zizten sokorruak berak, ukatu, ta beren animak galtzeko.

        Sar zaitez orain zuregan, ta begira ondo, iru Kristau modu orien artean, zeñetatik zu zeran. Baldin, Jaunaren graziaz batean, aren botondatea ezagutu, ta Berari jarraitzeko prest bazaude, guzia beraren eskuetan largarik. O zer ditxa zurea! Bada orrela zure fabore, Jainkoa obligatu, ta enpeñaturik daukazu! Bera Piloto izango da zure ontzia gobernatzeko, ta munduko itsasoan porturaño seguru eramateko.

        Baña zure borondatea zure erara egin nai badezu, ta Jainkoaren argiak señalatzen dizun bide, edo errunboa utzi, ta zure gogoz gobernatzen bazera: O zer peligro ikaragarria? Zer inporta da zure animaren osasuna deseatzea, baldin zeruko Medikuak ematen dizkitzun erremedioak artu nai ezpadituzu? Ta zuri ondo deritzuna artu naiagatik, zer inporta da, Jaungoiko, zuri zer obeto dagokizun, zierto dakienari sinisten ezpadiozu?

        Itsutasuna da, bidea ezin utsegingo duenari ez jarraitzea: zorakeria itsu bat besteaz gidatzea. Itsua zerala ezagutzen badezu, bada, nola zere buruaz gidatzera atrebitzen zera? Jainkoak ezin utsegin badezake, ta nik, nik nere burua baño geiago amatzen banau: baldin nere salbazioa amorio guztiz andiaz deseatzen badu: orretako egin baninduen, ta bere odol proziosoa ixuri bazuen: nola onen deiari, ta borondateari jarraitzen ez diot? Nola onen eskuetan osoro nere anima uzten ez det?

        O nere Jaun, ta Jabea! Zeren begira nago? Ona, Jauna nere biotza: Zer naizu nizat? Zer naizu nik egitea? Emen nago prest, zure deiari jarraitzeko. Esadazu, zer naizun: ona nere borondatea prest beti betiko zurea egiteko.

 

 

BIGARREN PUNTUA, TA KONSIDERAZIOA

 

        Pensatu ondo, aukera, edo elekzio onen inportanzia: onetan azertatzean, edo utsegitean, dago gure onik, edo gaitzik andiena. Kondenatzen diran geienak puntu onetatik zeruko bidea utzi, ta infernukoa artzen asi ziran, zeren pekatu askoren peligroetako bizimodua artu zuten, ta birtuteenzat txit gaitza, ta ori Janikoaren borondatea begiratu gabe, ezpada beren gusto, ta interes lurrekoak bakarrik.

        Begira bada ondo, bizimodu bata, ta bestea, ta duda orretan, zein konbeni zaitzun. Begira ondo, alde guzietatik gauzak pisatu ta, zure salbaziorako zeiñ obeto dagokizun. Ta baldin pasio gabeko konsiderazio argi au ezkero ezagutzen badet Estadu batera deitzen didala, ta ez besteetara, ori artu bear det, ez besterik. Baldin zenbat geiago, Jainkoaren eskuetan berak nai duen erako, jartzen naizan: zenbat, eta geiago Ama Birjiñari, ta nere debozioko Santu bitartekoai biotz guzitik eskatzen diedan, orduan argiroago ezagutzen badet. Jainkoak Estadu orretara, ta ez bestera, nere biotza daramala, ta ikusten badet, nere salbaziorako, bide ori nai duela nik artzea, ta konbeni zadala, ori borondate guziaz artu bear det.

        Onela Jainkoak deitzen dizu, ta dei amoroso onetan zure biotzeko konfianza andi seguru bat iduki bear dezu. Onela, bere gloria, ta atsegin andirako, ta zure animaren ditxa, ta zorionerako, zer naien duen Jaunak agertzen, ta erakusten du: Onela Jainkoaren bozak, ta zure barnengo deiak ots egingo dizu, estutuko zaitu, ta golpez, ta deiez esango dizu, len baño len, ta beingoan munduko kateak urra ditzatzula.

        Orduan munduak kontrara deadar egingo du, bere interes, gusto, atsegin ta kariñoaz, oriek ez largatzeko. Baña ezta ansi: ta zuk eranzun bear diozu arako Jesu Kristoren sentenzia eragille arekin: Quid prodest, &c. Zer, zer baliatuko det, irabaztea mundu au, galtzen banaiz ni nerau?

        Esaiozu bada zere buruari: onetan, anima nerea, ez dijoa gutxiago, zu betiko galtzea, edo irabaztea, salbatzea, edo kondenatzea baño. Begira mundu au naizun: ondasun, ta atsegiñak eskeñtzen dizkitzu; baña milla beaztunez, naigabez, ta sustoz beteak daude. Begira nai dezun, ez mundu guzia (ori Erregerik andienak ere eztu) ezpada orren parte txit txiki bat, azienda puska bat, ainbeste kezkarekin gordetzen dana: fortuna labur bat, ainbeste urte, ta neke alkanzatzea kostako zaizuna, ta burlatu, ta eskuen artetik joango zatzuna.

        Begira, lurreko ondasun, geroenean utzi bearrak, beste askok lenago utzi zituenak, nai dituzun. Begira, orrelako ezerezkeria bategatik Jainkoaren borondatea utzi, ta zure anima kondenatzeko zorian ipintzea, onela deritzatzun. Ai! ta zer da au? Zeiñ gutxi zure burua estimatzen dezun, zeruko gloria baño ezer ez lurreko bat geiago estimatzen dezunean! Emen urte, edo egun gutxiren barrenean utziko dezu guzia.

 

 

IRUGARREN PUNTU, TA KONSIDERAZIOA

 

        Konta egizu; eriotzako orduan zaudela, ta eternidadearen ateetan zere burua ikusi, ta bizimodua artzeko punta onez akordatzen zerala. Galde zere buruari: orduan zer egin izan naiko zenduke? Nere aragiak orain nai duena? Orduan naiko ote nuke, orain nere andinai, interes, edo munduko erokeriak agintzen didatena? Ez orrelakorik, ta ez gutxiagorik. Zer bada? Orain Jainkoaren dei, ta mandatuak nere biotzean esaten didatena: nai ta nai ez Jaunaren bozak nere biotzean ematen dizkidan golpeak sentitzen, ta aditzen ditut orain.

        Ta noiz nago egia esateko, ta nere buruaren konsejari izateko era obean? Kandela triste eriotzaren artan, dan bezala, egia ikustean edo munduko ezerez utsak engañaturik naukanean? O nere Jaun egiazko Konsejaria: zure grazia, ta indarra indazu egiteko orain, orduan seguru naiko dedana, ta ezin egingo dedana! Orain zure borondate, ta deiari eranzun, ta jarraituaz orduan atsegiñ artuko det, zeren ori nere zorionerako dagokidan. Orain, bada, egin dezake danean, bide zerurako au ar dezadan, nere illtzeko zorian atsegin andia bai, ta damurik izan ez dezadan.

 

 

LAUGARREN PUNTU, TA KONSIDERAZIOA

 

        Orrez gañera, kontu egizu, Jesu Kristoren Tribunalean arkitzen zerala. Bere Ebanjelioan dio: «an bakoitzaren obrak nola diran, ala amango diola». Bizitzako obra ori, edo gaiztoak Estaduaren elekzio, edo aukera onetan geienean daude, edo asitzen dira. Ikustean, bada, zere burua akaballako Tribunal guziz estu, ta justu onetan, zure lengo bizia nola zuzendu izan naiko dezu, zure gurarien, ala Jainkoaren borondatearen erara? Ta orain esnaten dizun, ta biotzean sentitzen dezun bokazio orren gañean, zer karguak egingo dizkitzu?

        Ai! Ta nola esango dizun: Etzera akordatzen, Kristau eskergaiztokoa, nola onelako denbora, ta lekutan, onelako, ta alako desengaño, ta bulkadakin, golperik asko zure biotzari emanion, ta otsegin, salba zindezen, niri jarraitzeko: ta zu gortu, ta sortu ziñan, ez nere deia aditzeko, aitzakiak billatuaz, zure barrengo abisoak, ta ezin burutik kendu zinduen nere mandatuak, orrela aztu erazotzeko? O desditxadua! Uste zenduen nik zure bearra nuela? Etzan besterik, nizaz aztu, ta pensatzea, zuk nai zenduen bidetik, ta ez nik nai nuenetik salbatuko zindudala?

        O zorigaiztokoa! Begira, besteak nere borondatea egin, ta irabazi duten gloria: begira zuk zurea egin, ta betiko galdu dezuna. Bazenekien nere esana: «Deitu nizuten, ta otsegin, ta zuek ez jaramon: nere konseju guziak aztu, ta utzi. Bada orain zuen betiko kalteaz farra, butla, ta iseka egingo det». Vocavi, & renuistis. Despexistis omne consilium meum... Ego quoque in interitu vestro ridebo, & subsanabo.

        Ai nere Jesus maitea, ta orduan Juez aserrea! Indazu, arren, Jauna zure ontasunagatik, orain bear dedan balore guzia zure dei amorosoari eranzun, ta jarraitzeko: ea arren ni utzi, zure zeruko alea nere biotzean ito ez dedin, ezpada zure bendizioz betiko frutua nere animan eman dezala, ta orain egin, beti naiko dedana. Amen.

 

 

BOSTGARREN PUNTU, TA KONSIDERAZIOA

 

        Pensa ezazu, zure adiskide andi bat, zere burua bezala amatzen dezuna, zeñen salbazioak txit asko deseatzen dezun; zu zauden dudan arkitzen dala, ta zu bezalako arrazoiakin betetik, eta besterik, zure osasuna, indar, ta gauza guzietan zure antzekoa, ta zu zerori bezalakoa. Kontu egizu, konseju eskatzen dizula, zer egingo duen.

        Zer konseju emango ziñioke, zure konzienzian, ta egiazko adiskidetasun, ta karidadearen legearekin ondo kunplitzeko? Ta orain ondo pisa ezazu, iñori besteri eztiozula zor ainbeste adiskidetasun, nola zere buruari, ta orrik atera, zein zoroa, ta nere animaren etsai izango nintzakean, besteri neronek emango niokean konsejua nerezat artzen ezpadet.

 

 

SEIGARREN PUNTU, TA KONSIDERAZIOA

 

        Begira ondo, ta kontu egizu, esaten dizutela, nola ondasun, edo errenta andi batzuek zuri datorkizun, ta beste interesatu batzuek zure justizia, ta deretxoa, nastu, ta kendu nai dizuten. Zure alegin guziak bereala etzinduke egingo? Edo beiñ asi, ta utziko ote zenduke geroko, ainbeste inportatzen dizuna aztuaz, ta Juez orain faborezitu nai zaituztenak, zure nagitasunaz aserratu, ta zure kontra biurtu arteraño?

        Bada sinista ezazu, Jainkoaren deiak zure salbazioko kamio seguruenetik deitzean, zeruko zure Aita onak ango gloriaren maiorazgo, ta ondasunen eman dizun deretxoa, bizimodu santu onetatik, agertu zazula. Nor bada ain zoro izango da, bertatik deretxo ori aseguratu naiko eztuena? Nola aiñ itsu izango zera, demonio, mundu, ta aragiari sinistu, ta zure betiko ditxa ori galtzeko?

        Esango dizute, bai: bizitza onetako ondasunak ez ditzatzula utzi, edo galdu: zure aide, ta adiskideaz akorda zaiteala; baña zu zure fedeaz akorda zaite, beste gazteari Jesu Kristok zer esan zion: onek Kristori jarraitu nai zion; baña lenago bere Aita iltzana enterratu nai zuen: Sinite mortuos sepelire mortuos suos. Larga, esan zion, larga, munduan: illen gisa bizi diranak, illen kontu ar dezatela: zuri bakarrik tokatzen zatzu, nere deiari eranzun, ta zure bizi betikoa seguratzea.

        Esango dizute, bai: edolarik puska bat etxedeteko, eta ona gero ere izango dala. Baña zuk enzun bear dezu, zure Salbadoreak diona: Ambulate dum lucem habetis, ne tenebreae vos comprebendant. Egu argia dan artean, Jainkoak bidea agertzen duen artean, obe da orain jarraitu: geroko utzi, ta biotza illundu diteke, ta bidea utsegin, ta ezin arkitu.

        Kristoren boza aditu, ta Apostoloak bereala jarraitu zioten: ta Zebedeoren semeak: Relictis retibus, & patre, fequuti sunt Dominum: arrantzako Sareak, ta beren Aita utzi, ta bere bereala jarraitu zioten. Ta jarraitu ezpaliote bereala, nork daki, sare orietan nastu, ta gero jarraituko zioten? Nork daki, itsasoan oriek botatzean, orien ondoren ondatuko ote ziran?

        O! Ta zenbar ikusten dira, lasterkako eriotza zorigaiztoko batekin akabatzen, Jaunaren bokazioa geroko utziagatik! O! Ta zenbat galdu dira sekulako, Jaungoiko deitzen zienari gortuaz! Uste zuten beti otsez egongo zitzaiela; baña Jainkoaren aurrean munduko guziak auts piska, ezerez bat dira, ta iñoren bearrik eztu: orrelakoai deiez egon, ta kansatu, ta utzi egiten die, abere gogorrai bezala, beren deseoen ondoren dijoazela. Ta zuk nere anima zer diozu: Si aliquando, cur non modo? Gero animatuko zerala badiozu; zergatik ez bertatik? Nork daki gerorik zuretzat izango dan? Nork daki gero erarik izango dan? Munduko ondasunak utziko zinduke geroko? O zorakeria! Ta zure salbazioa peligro onetan naizu utzi? A! Orain egiten ezpadezu, bearbada sekulan iñoiz egingo eztezu. Si non modo, fortasse nunquam.

 

 

KOLOKIOA

 

        O nere Jesus maite, egiazko adiskide bakarra! Zu bakarrik zera Bidea, Egia, ta Bizitza, niri zeruko Bidea erakusteko, ta Bizi egiazkoa emateko ill ziñana. Zure amorio guztiagatik, zure Pasio, ta eriotzagatik, indazu arren, Jauna, zure Egia, ta borondatea ondo ezagutu, ta animo eragille batekin, ta nere biotzeko gogo guziarekin jarraitzeko zure borondate ni salbatzeko dezunari, zure onra, ta gloriarako, ta nere animaren onerako. Amen.

 

 

AMA BIRJIÑARI KOLOKIOA

 

        Nere Ama Birjiña guziz Santa, ta pekatati penitente guzien Ama gozoa. Zu artizar, edo Norteko Izar eder argia zera, munduko itsaso illun onetan galtzeko, ta ondazeko zorian dabiltzan animena. Ezta sekulan aditu zugana biotz onez darorrenik galdu dala. Arren bada alkantza zadadu zure Seme, nere Jaunagandik orain bear dedan argia, ta grazia, aren borondate santua bakarrik billatzeko, ta arkitzeko, ta berak nai duen bidetik zure anparoan, biotz osotik jarraitzeko, beraren, ta zure gloriarako. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa