www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. §.

EJERZIZIOEN PROBETXUA,
TA ESTIMAZIOA

 

        Au itz batean erraz esan liteke. Jesus-en Konpañiak munduaren lau parte, edo leku guzietan bere Seme guztiakin egin duen probetxu, ta ona, dana dala, Ejerzizioen frutua dala. Ta Arbola, Salbadoreak dionez, bere frutuetatik ezagutzen bada: esanal, ta pensa al ditekean on guzia Ejerzizioen Arbola onen frutua da. Aita San Ignaziok, Zerura joan zanean, amasei urteko Landare, edo Arbola gaztea bezala, bere Ejerzizioakin azi, ta utzi zuen Konpañia; baña Jesus onak landatu, ta bere eskutik paratua bezala, Ignazio bere bederatzi Lagun santuakin ikusi zan mundu berriraño bereala lorez, ta frutuz beterik.

        Baldiñ Jainkoak Ejerzizioakin Ignazioren biotza Zeruko Sutegi egin bazuen, ortik suak, eta garrak bere Lagun, ta Semeai erantsi zizten. Ta Sutegi onetako txingar bat, ta Arbola onen adar, edo tantai bakar bat San Franzisko Xabier izanik, berau bakarrik asko izan zan mundu berri bati bizia, osasuna, ta Zeruko argiak emateko; eta Jainkoak ara bialdu, ango Apostolo egiñik, ta ainbeste anima Jesu Kristori irabazi ziozkan. Jentil itsuen mundu berria Jainkoak gorderik, edo Xabier-en begira bezala zeukan, Ejerzizioen, frutu, ta argia guziai eman, ta banatzeko.

        Konpañiako ainbeste Santu miragarri, ta beste asko Konpañiaren Eskolakoak, Ejerzizioak zeruerara, ta Aldare-eta aldatu, edo igo izan dituzte. Ejerzizioak ainbeste Martiri gai, Jesu Kristo-gatik beren bizia pozik emateko ala animatu, ta armatu dituzte: Ejerzizioak ainbeste Maisu andi Elizaren fabore, ta animen salbaziorako bear bezalako Libru ezin kontatu ala eskribitzeko: Ejerzizioak ainbeste Obrero animen zale, Konfesionario, Karzela, Hospitale, ta leku guzietan, oriek pekatutik atera, ta zeruko bide seguruan sartzera animatu dituzte.

        Emendik pekatari galdu asko, begitan errietan artuak, ta anima askoren kaltean, bizio lotsagarrietan begi bietaraño sarturik zebiltzanak, Ejetzizioetan alako golpe andiko irabia, edo jira eman, ta Jainkoagana biurtu ziran. Emendik Unibersidade, edo Eskola andi jakin orietan ainbeste Gizon, ta Maisu zeruko Eskola onetan, edo Ejerzizioetan sartu, ta bizimodu berria artu zuten. Emen letraz beterik sartzen ziran, ta birturez beteago irteten ziran. Emen Eleizako Preladu santu asko beren buruak santuago egin, ta beren ardiak, edo animak zuzentzeko, ta salbatzeko arte, ta bideak artu zituzten.

        Ejerzizioai, Ignazioren gozo, ta gure Konpañiaren gloria andiarekin, Erlijio Sagradu guziak beren Seme prestu, ta Santu asko zor diezte. Zenbat munduko esperanza andietako gizon gazte Ejerzizioetatik Relijioetara, edo salbazioko sagradura erretiratu izan dira?

        Orregatik, ta orrelako Ejerzizioen Paraisuko Arbola onek eman dituen frutuakgatik, ainbeste, ta esan al baño geiago, ta andiago diran alabanzak Aita Santu guziak, Obispo, ta Gizon andi, ta Erlijioetako Maisu, jakintsu, ta Santuenak Ejerzizioai eman izan diezte. Erraz ezta, egia esateko, zer estimazioa onelako gizon señalatuak egin duten, kontatzea. Relijioetako persona aundiak Ejerzizioen Libruaz egin zuten estimazioa, esango dizut, eta dira San Agustin, San Benito, San Bernardo, Santo Domingo, ta San Franziskoren Semeak.

        Ludovico Blosio bere Libru ederraz ondo jakiña, bere asieran Ejerzizio oiek egin, ta añ deboto, ta pagatua geratu zan, non da Flandesko bere Monje guziai San Ignazioren Orazio, ta Ejerzizioen modu au agindu zien.

        Luis Estrada Maisu andiak Libru onegatik zio: «San Ignaziok bere Ejerzizioakin, salbazio edo perfekziorako Nobiziadu berri bat mundu guziari eman, edo idiki ziola».

        Agustin de Carbajal Maisu guziz andi, ta santuak ogei, ta amar egunean Ejerzizioak egin zituen, ta San Agustinen Konbentu askotan eragin zituen.

        Luis de Granada bere birtute ta zeruko Libruaz ondo ezagutu benegarriak zion: Ejerzizio oietan Jainkoak bere animan eman ziozkan argi zerukoak azaltzeko bizi guzia asko etzala. Santo Domingoren Seme andi onek, San Ignazioren Ejerzizioak, Santuaren Libru onetatik, ta onek eman zituen erreglakin egin zituen: ta orrez gañera berak zion: Ejerzizioen Konsiderazio, ta Espiritu Santuaren graziaz S. Ignazioren Libru onetako argi, bera geiena mobitu zutenetatik, mundu guziaren onerako, Pekararien Gia deritzan Libru estimatua berak atera zuela. Ta au da egiaz Ejerzizio oien testimonio, gloria, ta alabanza parerik eztuena.

        Alcalako Katedratiko famatu fr. Mancio Dominikoak, Ejerzizioak defenditu, alabatu, ta honra, ta gloriaz bete, ta koroatu zituen.

        San Franziskoren Seme urte askoan Jainkoa serbitu zuen batek, Simancas-en Nobiziadua zegoela, berariaz ara joan, ta Ejerzizioak egin zituen: ta Nobizio gazte aien debozio, ta obedienzia ikusi, ta arriturik bezala, alabanza andiak gero predikatu zituen.

        Ori bera San Karlos batek: ta San Franzisko Sales-ek beti Ejerzizioak egiñaz erakutsi zuten. Orobat Ama Santa Teresak, ta Santa Madalena Pazis, Birjiña, ta Karmeloko Lore eder biak: oiek, eta beste askok atera zuten argi, ta frutua beren obra, ta Libruetan munduari gero erakutsi zioten.

        Argatik S. Karlos Kardenalak Mantuako Dukeari esan zion: «Probetxu geiago Ejerzizioen Librutik ateratzen zuela, munduko beste Libruetatik baño». Argatik Beronako Kardenalak zion: «Eskritura Sagraduaz kanpora Libru oberik etzala, Ejerzizioak baño». Argatik Erromako Kristoren Bikarioak eztira kontentatu Libru au alabatzearekin, ezpada Induljenziakin Ejerzizioak onratu dituzte: ta gure egunetan Benedikto azkeneko A. Santuak, Ejerzizio oietan zortzi egun baño gutxiago egin ta ere, pekatuen Barkazio osoa, edo Induljenzia plenaria ematen du.

 

aurrekoa hurrengoa