www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. §.

EJERZIZIOEN LIBRUA NORK EGIN,
EDO EMAN ZUEN

 

        San Ignazioren Librua esan oi da, ta ondo: Zerutik oni emana da. Baña Libru oni, Ignazioren obran bezala eztiozu begiratu biar. Orren Egille, edo Autore berezkoa Espiritu Santua izan zan: eta onen argi, ta graziaz Ignaziok Libru au bere erregla Jainkoak emanakin artu, ta eskribitu zuen. Ala Ignaziok berak Aita Diego Lainez, Maisu andi, ta bere Lagun estimatuari argiro esan zion: ala Aita Joan Polanco bere Sekretarioari garbiro aitortu zion.

        Rota Sagraduko Juez adituak, Jainkoaren argiak obligaturik, esan, ta azaldu zuten, Libru miragarri au eskribitzeko izan zituen argiak etzirala gizonenak, edo lurrekoak, ezpada Jainkoaren, edo Zerukoak. Erroman Aita Santuak, ta gizonik andienak, Ignaziok txit asko deseatzen zuen bezala, Libru au ondo ikusi, ta examinatu zuten: ta Espiritu Santuaren Egia ezin utsegingo duenak bezala, guzia aprobatu, ta kanonizatu zuen: eta Aita Santa Paulo Irugarrenak, Zerutik argiturik bere Buldan dio: «Ignaziok bere Ejerzizioetan dion guzia, ta gauza bakoitza aprobatzen dituela: eta Ejerzizio oik piedadez, ta santidadez beteak daudela». Alabanza andiagorik ezin eman diteke, au baño.

        Ejerzizioen estimazio, ta debozio andiagoa artzeko, Irakurlea jakizu, Ama Birjiña bere Semearekin Libru onen, edo Ejerzizioen Egillea izan zala. Ignazioren aotik A. Lainez-ek ala esan zuen: eta Arkanjel S. Gabrielek Ama Birjiñaren izenean ori bera onen adiskide maite bati errebelatu zion. Beñ batean anima debota au Ejerzizioak aritzeko zegoela, mandatu gozo bat Ama Birjiñak gaztigatu zion: Aren Partez Aingeruak esan ziozala: atsegin txit andi bat artzen zuela, zeren Ejerzizioetan sartzen zan, ta jakin zezala, Jainkoaren Ama bera Ejerzizioen fundadora, ta Patrona zala, ta Ama Birjiñak berak Ignaziori lagundu, ta oriek egiten erakatsi ziola. Ala Aita Baltasar Alvarez-en bizitzan Aita Luis de la Puentek egia au aseguratzen du.

        O zer zeruko konsuelo gozoa, Ejerzizioak urteoro, edo askotan egiten dituztenzat! Nai duenak bada jakin ondo, Ejerzizioak zer diran, ta orien Autore, edo Emallea nor dan, jakin beza, Jesus, ta Mariak beren obratzat, ta beren eskuetako Librutzat Ejerzizioena daukatela. Ta baldin Libru, ta obra andiak munduan estimatzeko, orien Autoreak aditzera ematen badira: nolakoa, ta zeñ andia izango da Ejerzizioen obra au zeñaren Autore Jesus-ek, eta Mariak beren buruak agertzen, eta ematen dituzte?

        Orregatik Ignaziok, bera zerura baño len, iru gauza, bear bezala ontzat emanak ikusi nai zituen. Lenena, Ejerzizio oiek Jaunaren Autoridade Apostolikoaz aprobatuak ikustea: Bigarrena, Jesus-en Konpañia konfirmaturik: Irugarrena, konstituzioak akabaturik. Irurak Santuak ikusi zituen, ta Jainkoak gloria andi on bizi zala, edo lurrean eman zion.

        Begira ondo. Iru gauzak andiak ziran: baña lenena, geiena nai zuena bezala, Ejerzizioena izan zan. Ta zergatik ori? A! Ignaziok Jainkoaren argiaz Zerutik zekien Ejerzizioen balioa, ta Jainkoaren, ta Ama Birjiñaren beraren eskuetako obra, ta joia preziosoa bezala, gauza guzien gañean estimatzen zituen!

        Espiritu Santuak gobernatu, ta argiturik Ignaziok, berak bezala, zekien, Ejerzizioak zer ziran, norenak, ta nola ziran: ta Konpañia guztiaren Ama bezala zirala, Jesus onaren begietako Niniak, Konpañiaren Biotza, bizitza, anima, espiritu, ta izate egiazko guztia. Ta emendik irugarren gauza.

 

aurrekoa hurrengoa