www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-I
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESAMEN KONZIENZIAREN EJERZIZIOA

 

        Aita S. Ignaziok lendabiziko astean bereala Examen modu bi ematen ditu, Ejerzizio oiek egiten dituenak bere animako loi, edo pekatuen mantxak ondo billatu, begiratu, ta garbitzeko. Batari Esamen partikulara, ta jenerala besteari deitzen dio.

        Esamen partikulara da bizio bakoitzaren kontra banaka peleatzeko modua: ta au Jainkoak A. S. Ignaziori, besteri ez bezala, erakutsi zion: ta bakoitzari obeto bere Aita espiritualak erakatsiko dio. Orain beste Esamen pekatu guziena, edo jenerala esango degu.

 

 

ESAMEN JENERALA, BERE BOST PUNTUAKIN

 

        Esamen au, A. S. Ignaziok eman zuen bezala, dio Maisu andi Aita Luis Puente beneragarriak, nik ikusi dedan gauzarik probetxosoena da, ta Kristau suerte guzienzat, orazio egiteko modurik onena.

        Ejerzizioetako Santuaren textoak dio onela: Esamen jenerala egiteko modua: ditu bost puntu,

        1. puntua da, Jainkoak egin zizkizun benezioen eskerrak, edo graziak berari ematea.

        2. da, egin dituzun kulpa, edo pekatuak ezagutu, ta kentzeko, grazia berari eskatzea.

        3. jaiki ziñan ordutik onaraño zure animari kontu artzea: ordutik ordura, edo denbora batetik bestera, lenengo pensamentuen, gero itzen, gero obren gañean.

        4. Jainkoari zure falta, edo kulpen barkazioa eskatzea.

        5. Beraren graziaz emendatzeko propositua artzea. Pater noster.

 

 

KONFESIO JENERALA, EDO PARTIKULARA
ONDO EGITEKO, INSTRUKZIO,
EDO IRAKASDEA

 

        Modu bitan da Konsesioa. Baldin azkeneko konfesiotik onara egindako kulpak konfesatu nai, edo bear badituzu, deritza Konfesio partikulara. Baldin bizi guztiko kulpak, edo urte, ta denbora askotakoak konfesatzen badituzu, deritza Konfesio jenerala, edo kulpa guziena. Au egiteko, edo ondo prestatzeko, beste obra onetan bezala, emen ¡ru gauza bear dituzu.

 

 

1. JAUNAREN GRAZIA.
2. DENBORA. 3. DILIJENZIA

 

        1. Jaungoikoaren grazia beti prest dago, ta pekatutik beregana gu biurtzea, ta salbatzea nai du. Argia, ta grazia berari eskatzea kostako zatzu, esango dan bezala.

        2. Denbora. Konfesatzera baño len, zenbat denbora bakoitzak bear duen, ezin guziai batean esango zaie. Nola dan bakoitzaren konzienzia, bizimodu, ta beste orrelakoak ondo ikusi, ta zer denbora bear dezun, zure Aita Espiritual jakinsuak obeto esango dizu.

        3. Dilijenzia, edo zure ekin naia. Ezin dan, edo inposiblerik gure Jaungoikoak agintzen eztu: gure partetik alegiña egitea, bai, ta ez besterik, edo geiago. Nola munduko egiteko, edo kontu andi batean bere alegiña bakoitzak bere aldetik ipintzen duen, ondo egiteko: ori bera, ta ez geiago, Jaunak zuri eskatzen dizu. Badakizu, zeñ inportanzia andiko gauza dan zure animaren salbazioa, ta zer alegiñak eskatzen dituen. Baña an ezta guzienzat berdin, edo era batean; ezpada, nola dan bakoitzaren buru, edo kapazidadea, ta gaia, bere partetik ondo prestatzeko.

        Penitenziako Sakramentua ondo arteko, ta kulpa guzien konfesio jeneral on bat egiteko, Ejerzizioetan, edo bestela, leku on bat billatu bear dezu: erretiro, edo bakartasunak asko laguntzen du. Emen, Jainkoaren argiaz baliatzen zerala, zure memoriaz, adimentu, ta borondateaz jardun bear dezu. Memoriaz zure pekatuaz akordatzeko, adimentuaz, oriek ezagutu, ta ondo pisatzeko, ta borondateaz orien damu, ta gorroto al dezun andiena, propositu txit bizi, eragille, sendoenaz zure biotzean artzeko.

        Badakizu, pekatu guzien konfesio andi au askorenzat dala gauza txit bearra. Len konfesio gaistoak, dakitela, egin dituzten guziak, salbatuko badira, konfesio jenerala egitera daude obligatuak. Konfesioak gaizki egiten dira 1. zeren kulpa graberen bat, edo asko bildurrez, lotsaz, edo bestela berariaz, jakiñaren gañean konfesatu gabe uzten diran, edo gezurra orietan esaten dan. 2. zeren baten kulpaz, edo nagitasunez, bear dan esamen konzienziakoa egiten ez dan. 3. zeren bear dan dolore, ta propositua eramaten ez dan.

        Propositu au geienean falta zaie, besterekin pekatuan, edo orren bide, ta okasioan sartu, ta daudela, konfesatzen diranai, edo gorrotoetan gaizki bizi diranai, besteren azienda, edo onra galdu, edo kendua biurtu bear, ta dezaketela, biurtu nai ez dutenai, ta onela besteai. Oiek, bada, salbatuko badira, lenengo gaizki konfesatu ziranetik onara, egin bear dute pekatu guzien konfesio jenerala.

        Beste askorenzat ezta añ bearra, ta ez premiazkoa. Baña len konfesio jenerala egin eztuenarentzat, da konseju txit probetxu andikoa, ta Jainkoaren aurrean irabazi andia dakarrena; zeren lotsa, damu, ta propositu geiagorekin kulpa guziak era barera konfesatzen diran. Da frutu, ta konsuelo andiko gauza, bizitza berri on bat, ta eriotza pakezko bat egiteko. Askok urtean beñ urteko errebista bat agintzen dute. Beste askok illoro erretiroko egun bat artu, ta illoroko konfesio jenerala, frutu andiaz egin oi dute. Aita espiritualaren esana zuk egizu.

 

 

ESAMEN AU EGITEKO MODUA

 

        Leku on batean bakarrik sartu, ta are geiago bakoitza bere biotzeko bakartasunean, bear duen denbora artu, ta bereala Jainkoari erregutu, ta bere grazia Esamen au ondo egiteko eskatu bear dio, era onetan.

 

 

ORAZIOA

 

        O nere Jaungoiko guztiz ona, ta miserikordiaz betea! Ona, Jauna, ni pekatari galdu bat, gero ere erremedioaren billa zugana biurtzen naizana. Zure ontasunak nai du, ta agintzen dit, nere biotz guzitik zugana biurtu nadilla. Biurtu nai det, bada, nere Jabe bakarra. Baña nik nerez, edo zu gabe, ori ere ezin det. Zure biotz amorosoak nakar, ta zure grazia aurrea artzen dit.

        Betor, bada, Jauna, zure argia: indazu zure eskua, agintzen didazuna ondo egiteko. Ai! Ta zeñ gaizki joan zadan, munduaren ondoren ibilli naizanean! Ai zer biaje luze, ta urrutia! Ai! ta Zugandik joan ezkero, zer kalte gorriak nere animak ikusi dituen! Alere guztiak zure graziaz erremediatu nai ditut.

        Aita Eternoa: ez arren begiratu nere pekatuai: begira zure Seme Jesu Kristoren arpegi ederrari: ori ikusi, ta zure justiziaren aserrea gozatu, ta zurekin nere artean pakeak egin ditzagun. Jesus zure Seme maite zuk bialdua da Artzai ona, nere animaren billa ibilli zana: ona bada, Jauna, ni ardi galdua bere Artzai amorosoaren deia aditu, ta zugana biurtzen dana. Zure piedade guztiaz, arren egiazko penitenziara biur nazazu Jesu Kristo zure Seme, ta gure Jaunagatik. Amen.

        Birjiña Ama miragarria, Jesus onaren, ta argana konbertitzen diran pekatarien Ama gozoa. S. Josef, nere bitarteko maitea: zuen Jesus aur gozoa galdu, ta aren billa, Jerusalenen arkitu artean ibilli ziñateneko, zuen biotzetako dolore andi argatik, eta ura arkitu, ta zuen animak artu zuten pozagatik: arren lagun zadazute, nere biotz guztiaz Jainkoa billatzen, ta nere animan diran kulpa guziak, ondo konfesatzeko, biribillatzen, ta nere Jaunaren egiazko pake, ta amorioa betiko arkitzen. Amen.

        Aita Eternoa: Zure Espiritu Santuaren graziak nere sentiduak, eta biotza, Esamen, ta konfesio onetan argi ditzala, zure Seme Jesu Kristo gure Jaunagatik. Amen.

        Onela Jainkoari, ta Santuai deituaz prestatu bear dezu, Esamen konzienziarena asitzeko. Baña puntu onetan askoren desalai, edo bildur geiegiak kentzeko, ta Esamen onetan pekatuak errazago arkitzeko erregla jakin seguru batzuek ar itzatzu.

 

 

ESAMEN AU ONDO EGITEKO ERREGLAK

 

        1 Erregla. Bere denbora artuetan, leku onean jarri, ta aldizka Mandamentuen ispillu garbia begien aurrean iduki bear du, ta or bere animari ondo begiratu, Jainkoari eskatuaz, bere pekatuak burura ekarri dizaizkala, diranak diran bezala. Ta onela Mandamentu bakoitzean bere kontuak atera bear ditu, zertan, zenbat bider, ta nola orien kontra utsegin duen, obraz, itzez, ta pensamentu, edo deseoz.

        2a: Bizi guztiko konfesioa egin nai duenak, bere kulpak errazago gogora erakartzeko, bere bizitzako pausoai jarraitu bear die: zazpi urte zituenetik asi, ta amabi, edo amalauraño: emendik ogei urtetaño: ogeietatik ogei ta amarreraño, edo ezkondu, edo beste estadurik artu arteraño: eta orrela orain dituen urteetaraño. Ta begirada au egin bear du, len bizitu zan erriaz, ibilli zan bideaz, iduki zituen ofizio, edo bizimoduaz, ta orietan izan zituen lagun, ta adiskideaz, ta iduki dituen bizio, ta griña gaistoaz.

        3a: Mandamentu bakoitza onela igaro bear du: ta bere alegiña egin ezkero, pekatu geiago arkitzen ezpadu, soseguz geratu bear du, ta ez geiegi bildurtu. Jainkoak pakea nai du: badaki gure memoriaren argaltasuna: batek nai eztuela, pekaturen batzuek aztu badira, oriek ere barkatzen dira: ta gero, akordatzen bada, oriek konfesatzeko obligazioa orduan du.

        4a. Esamen onetan nastutzen diranak, ala beren pekatudia andiagatik, nola zenbatezko, edo numeroagatik, ezin seguratu diranak, esan bezate zenbat denboran bizimodu, edo kulpen oitura gaistoetan egon, edo ibilli ziran, ta orrela beren kontua arera bezate, GUTXI GORA BERA, egunoro, asteoro, illoro, edo asteka bata bestearekin: edo konfesio bakoitzean bata besteaz: ta Konfesoreak lagundu, ta txit ondo konfesatuko dira.

        5a. Kristau fede, ta borondate onezkoenzat, konsuelo andiko erregla au jakizu. Memoriaren faltaz konfesio gaistorik ezta egiten, ta ez alde onetatik iñor kondenatzen, ez bada bakarrik borondatearen faltaz, edo kulpaz. Penitenziaren Sakramentu, edo Konfesioak iñor obligatzen eztu, ez bada bakoitzak konzienzian senti duena, ta senti duen moduan, esatera: ori egin, ta gero utsegiten badu, edo, berak nai eztuela, aztutzen bazaio orregatik Konfesio ona da.

        6a. Pekatuak esan bear dira, ziertoak ziertotzat, dudakoak dudan. Baldin duda badu, egin zituen, edo ez, konsentitu, edo leku eman zien, duda orretan ipiñi bear ditu. Gauzaren bat pekatu etzalako egin badezu, ta gero irakurri, edo enzunaz jakin, pekatu dala; orregatik len pekaturik etzenduen egin, non, ta berariaz, zure kulpaz ez jakite ori izan etzan. Kontrara: gauza bat pekatutzat zeneukala, edo dudan, pekatu ote zan, egin bazenduen, zuk pekatu egin zenduen berez pekatu ez bazan ere: ta ala konfesatu bear dezu. Baña berez pekaturik ezta ezertan, borondateak nai artean. Burura etorriaren gauza itsusiak, edo Fedearen, ta Mandamentuen kontra, borondateak nai ezpadu, ezta pekaturik.

        7a. Gogoratzen dira pekatuak mundu onetan, bigarren Mandamentuan, ejenplotzat: onelako denbora, ta lekutan zortzi gezurrezko juramentu: alako bizimodutan amabi: bestean amar. Baña konfesioan eztira orrela banaka konfesatu bear; ezpada alkarren antzeko guziak alkarri erantsi, ta batean esan bear dira: gezurraren gañean ogei, ta amar juramentu: ta erregla au berau beste pekatuetan.

        8a: Esamen onetan gero datorren Instrukzio, ta Galde, edo preguntetan dauden gauza asko noiz, ta nola pekatu diran, mortal, edo benialak, Konfesore jakinsu, oitu, edo praktikoak bear bezala esango dizu: ta Esamen au ondo egiten erraz berak lagunduko dizu. Karga au asko arintzen da bakoitzari dagozkion galdeakin: ta Konfesoreak bakoitzari esango dio zenbat egun, edo denbora egunoro bear duen, ta nola Esamen au, bear bezala, egin dezakean.

        9a. Pekatu benial, edo ariñen preguntak emen egiten eztira, zeren oriek gauza bear, edo konfesiorako premiazko materia, edo gaia eztiran, ezpada batek, nai badu, bere borondatez konfesatzeko.

        10.a: beren debozioz konfesio jenerala, obligazio gabe egin nai dutenak, beren eskuan daukate, utzitzea, konfesatu, edo esan gabe, utzi nai dituzten pekatuak, diran itsusien, ta andienak izan arren ere, zeren len ondo konfesatuak dauden.

 

 

DAMU, EDO DOLOREAREN GAÑEAN

 

        Damu onek biotzekoa izan bear du: ta dolore au eztago negarrak egitean, ta ez biguntasuna sentitzean: askotan, ta arrazoi andiarekin biotzeko doloreak negarrak kulpakgatik eragiten ditu: ta ori gauza ona da. Baña pekatuen dolore au animan barrengo gauza da, ta berez animan dago, eta da beti biotzetik damutzea Jainkoa ofendituaz, zeren bera añ ona dan, ta Ontasun guztia, ta fin gabea, gure amorio guzia merezi duena, ta amoriorik andienaren diña. Ta Jainkoaren amorio santu au da, ta deritza AKTU KONTRIZIOZKOA.

        Edo ta dago pekatuaz bati damutzean, zeren oriez infernuko penak merezitu dituen, edo oriez zeruko gloria, ta Jainkoaren arpegia ikustea galdu duen: edo fedeaz pekatuaren itsustasuna ezagutu, ta gauza añ nazkagarria zeren ikusten duen: ta AKTO ATRIZIOZKOA da au, ta propositu firmeaz batean, konfesio on bat egiteko asko da au.

        Orregatik ere, arrazoi andia da, ta alde guzietatik seguruago Jainkoaren amoriora biotza esportzatzea, ta amoriozko damua idukitzea. Eriotzaren orduan alegiña egin bear da, amorio santu au idukitzeko, ta gure Jaungoikoa gauza guzien gañean amatzeko, ta guztiak baño geiago, ta diranak lenago galdu, Jainko guziz ona, ta maitea ofenditu baño: zeren gauza guziai baño Jainkoari geiago nai diogun. Amoriozko damu, edo ejerzizio onetan, Kontriziozko aktu askorekin oitu zaite bizitzan, errazago ori egiteko eriotzan.

 

 

PROPOSITU EGIAZKOAREN GAÑEAN

 

        Puntu onetan deabruak bere gezurrakin kalte andiak animai ekarri oi diezte. Ara nola. Penitenziaren Sakramentutik, edo askotan, ta ondo konfesatzetik atzeraerazotzeko osasunan, ta eriotzako orduan, guztia al badu, galerazotzeko, buruan sartzen die, txit gaitz dala, ta ezin izango dan gauza bezala, egiazko propositu au idukitzea, ta bizitza emendatzeko bear dan gogoa.

        Egia da, bat, bere buruari, edo argaltasunari bakarrik begiratu, ta Jaunaren graziak lagundu gabe, deabruaren tentazioetan erraz eroriko dala. Baña gure proposituak bere firmetasuna eztu gure izate, edo naturalezan; ezpada Jainkoaren graziazko indarrean. Grazia au beti prest dago, guk nai degun guzian guri laguntzeko. Ta orra nola deabruaren gezur, ta engañua agertzen dan. Zuk egiten dezu zure bizitza emendatzeko propositu firmea? Bada orduan bertan zuk ezagutuagatik, argala bezala, eroriko zerala, edo gaizki oitu, ta deabruaren tentazioai leku emango diezula; orregatik ere zure propositua izan diteke firmea, zeren pekatu nai ez dezun.

        Propositu au dago, bada, zure biotza orañ firme, ta sendo, Jainkoa ez geiago ofenditzeko, egotean, ta ez pekatuaren bide, edo okasioan zu sartzeko, ta orrelako bide, peligro, edo tentazioetan arkitzen bazera, zure Jaungoikoari, beraren graziarekin leial izateko: ez zugan, ezbada beragan konfianza daukazula. Ta au da, zuk bear dezun propositua. Onetan zu firme zaude, ta Jainkoaren graziak gordeko zaitu beti.

 

 

DOLORE, TA PROPOSITURA BIOTZA MUGITZEKO,
BERARIAZKO KONSIDERAZIO LABURRAK

 

        1. Konsideratzea Jaungoikoaren Ontasun geiegia, ta neurri gabea: nola dan gure Aita, gu beretzat egin ginduena: gure Salbadorea, bere tormentu, pasio, ta eriotzarekin gu erredimitu, edo erosi ginduena: bere grazia eman ziguna, ta bere gloria eman nai diguna, ta bere Biotzeko amorio guztiarekin. Ta ontasun onen, ta ondasun oien paguan zer biurtu diozu zuk? O pensamentu tristea! Jaun ori bera Gurutzean berriro josi, ta ill dezu beste ainbeste bider, nola pekatua zuk egin dezun. Seme batek bere Aita guziz Santu, ongille amoriozko, beti on egiten zegokiona, ill balu: beregan biurtu, ta zer pena, zer damua artuko luke, bere Aita illaz? Bada ori bera zuk.

        2. Kosideratzea, edozeñ pekatu mortal, zuk añ erraz egiñaren pisutasun andia; bada zeruko gloria galdu, ta infernuko penak merezi ditu. Begira atsegin itsusi baten laburtasuna, edozeñ kulparen torpeza: zeñ frutu gutxi, ta zenbat gaitz ikarragarri da

        kartzien. ilegira, zeñ nazkagarria zure anima, len au zierra, urziduen, bizirik infernuau bazeunde baza b: ta an oraa bano, len egongoktñan, enotzak orrela arrubazindu, ateo, zu bafio utre, ta pekatu gutxiagorekin, kant intzrnuau dauden bezala. O! ta zer zoïdiozu Jainkoari ontasun, ta piedade

        3. Konsideratzea gure Jestrs maitearen milerikordia, ta zianal baño andiagoa: eta nola onen amorio, ta merituak, fin gabe geiago, ta andia o diran gure pekatu, ta desditxa guziak baño: nola bere eriotzatekiu nzre kulpak pagatuzituen txit ugariro: nola orijin barkazioa nik eskatzea baño ere, berak niri barkakzea naiagoduen, nola ni salbatzea bktak naiagoduen, ta orrerarako beLak nui aurrea artzen didan, argia, ta eseua salbat, ko sokotru guziajiiin emanaz: nola, ta zeñ erretnedio erraza P enitenziaeo Sakramentu onetan emandidan, bañu sa, gradu batean bezala sartzeko, ta betari Konfesore baten ozeraia akre kulpak zian, ta orien mantxak garbitzeko, ta zeruko nere Aita gozoarekin sekulako pakeak egiteko. O ditxa paregabea!' Zerequm miferikodia, ta amorfo au pagarukodiozu?

        Zoaz bada bereala beregana, ta Ebanjelioko Seme galdua bezala, zure Aita onaren aurrean etzin zaite, zure lotsa, ta are geiago, zure amoriozko damu, ta propositua erakusteko, ta esaiozu biotzetik:

        Nere Jesu Kristo jauna, Jainko, ta Gizon egiazkoa: Nere Kriadore, ta Redentorea: Zu zeranagatik ta zeren amatzen zaitudan gauza guzien gañean: damu det, Jauna, damu det biotz guztitik, zu ofenditu izanaz, propositu firmearekin ez geiago pekaturik egiteko, zu ofenditzeko bide, ta okasio guztietatik apartatzeko, konfesatzeko, ta ematen zadan penitenzia kunplitzeko. Eskeñtzen dizut nere bizitza, obrak, ta nekeak nere pekatuen satisfazioan. Ta nola eskatzen dizudan, ala konfiatzen det zure ontasun, ta miserikordia infinitoan, zure odol prezioso, pasio, ta eriotzaren meritoakgatik barkatu dizkidazula, ta grazia emango didazula emendatzeko, ta zu serbitzen eriotzako orduraño perseberatzeko. Amen.

        Orazio oni AKTU KONTRIZIOKOA deritza, ta txikitatik guztiak ikasten dutena. Biotzetik, ta ondo pensaturik egiten bada, Orazio mental al datekean ederrena da, Jainkoaren gloria andikoa, ta animaren probetxu guztizkoa. Kristabak ala bizian, nola eriotzan bearren dituen birtuterik nobleenak beregan enzerratzen ditu: nola diran Fede, Esperanza, Karidadea, edo Jainkoaren gauza guzien gañeko amorioa: propositu, humildade, konfianza, eskaria, on guzien deseoak. Orazio guziz bearra, ondo konfesatzeko, ta Jaunaren grazian bizi, ta illzeko.

        Egizu bada al dezun guzian, goizean, ta arratsean, Eleizara zoazenean, ta zure desditxaz, pekaturen bat egin dezula ezagutzean. Baña kontu egizu beti biotz guztitik, Jaunaren aurrean asko merezi nai badezu. Kontrizioa, edo amoriozko damu au berez dago itz, edo afekto onetan: «Nere Jaungoikoa: zeren Zu añ ona zeran, ta zeren gauza guzien gañean amatzen zaitudan, damu det, Jauna zu ofendituaz propositu firmearekin ez geiago zu ofenditzeko». Borondate onetan dago, ta au da amoriozko dolore, edo Kontrizio egiazkoa, pekatu guztien barkazioa merezi duena.

        Orañ Mandamentuen galde, edo preguntak.

 

LENENGO MANDAMENTUAN

        Eskola dutenak, Libru askotan daukate Esamen au egiteko modua. Irakurten ez dakiten Euskaldunai, dakien batek irakurri, ta ori errazago egiteko bidea nik eman nai det.

        Mandamentuetan, zierto ez dakienak zenbat bider pekatu egin duen, bere modura esan bear du: ONENBESTE BIDER GUTXI GORA BERA: ta g. g. b. letra oiek ori esan nai dute.

        Bizi guztiko pekatuak billatu nai dituenak, oso arrazoiezkotik asi bear du pregunta bakoitzean.

        Esamen onetan galde zere buruari, Jainkoaren Legea, ta Doktrina, edo jakin bear ziran gauzak, bere denboran ikasi zinduen, edo ez: ta zure ume, edo kontukoai erakatsi ziñiozkan, edo ez.

        Fede, Esperanza, ta Karidadearen aktoak egin dituzun.

        Fedeko gauzen kontra ezer sinistu dezun, ezaguturik Fedearen kontra zala: oartu ezkero orrelako pensamentu, edo dudari lekurik eman diozun. Baña tentazioak nai eztezula, burura etortzea, ezta duda, ta ez pekatu kentzeko alegiña zuk egiten badezu.

        Ametsetako gauzetan, sorginkeria, edo orrelakotan sinistu dezun, edo orrelakorik egin, edo eragin.

        Jainkoaren miserikordiaz desesperatu dezun.

        Jaungoikoaren, Ama Birjiñaren, edo Santuen kontra aserratu, edo blasfemiarik esan dezun.

        Madarikaturik, edo eskomikaturik egon zeran.

        Konfesio, edo Komunio gaistorik egin dezun, pekatuak berariaz, edo lotsaz; edo bestela utziaz, dolore, edo proposituaren faltaz, ta zenbat konfesio gaisto urtean izan diran.

        Penitenziak kunplitu gabe utzi dituzun, ta zenbat bider g. g. b.

        Urteoroko Konfesioa, edo Pasketako Komunioa utzi dezun. Ta Konfesio gaisto, ta Komunio sakrilegoaz, edo gaizki egiñaz Eleizarekin kunplitzen ezta.

        Sakramenturik, nola dan Ezkontza, edo besterik, pekatu mortalean zaudela, artu dezun.

        Boto, edo Promesa Jainkoari, edo Santuai egiñik kunplitu gabe zure kulpaz utzi dezun.

        Besteen debozioaz, birtutezko obra, ejerzizio, edo obra onaz, edo orietan dabiltzanaz burlarik egin dezun.

 

BIGARREN MANDAMENTUAN

        Juramentu falsorik, edo gezurraren gañean egin dezun: zenbat g. g. b. Ezerezen gañean, edo ezer inporta ezagatik, Juramentua gezurrarekin dan guzian, beti da pekatu mortala.

        Dudan, edo ala zan, edo ez gauza jakin gabe, dudaren gañean ziertotzat juramenturik egin dezun.

        Erreparo gabe, naiz gezurra, naiz egia dala, juramentuak egiteko oitura, edo kostunbrerik izan dezun.

        Gaitz andiren bat iñori egiteko, ta kunplitzeko intenzioaz juramentu egin dezun. Gaitz egiteko intenziorik ez bazan ere, beti da pekatu mortala, zeren gezurrarekin dan. Gaitz andi, edo pisua da bofetada bat ematea, ta beste gaitz andiagoak.

        Pekaturen bat ez egiteko, edo obra onen bat egiteko juramentu egin, ta autsi dezun, zenbat bider g. g. b. Gauza txikien gañean juramentua ausitzea, pekatu beniala da.

        Pekatu mortalen bat egin duela, bere burua alabatzea, edo egingo duela esatea, naiz egia, naiz gezurra dala, beti da pekatu mortal, orren gañean juramentu egitea: ta kunplitzea gero da beste pekatu mortala.

        Justiziaren aurrean juramentu falsorik egin dezun, edo besteri eragin diozun: ta iñoren kaltean zan.

        Juramenruak berez nola diran, ta zer itz modu juramentu diran, edo ez diran, Konfesore jakinsuak bakoitzari ondoena esango dio.

        Juramentutzat itzen batzuek artu, edo iduki badituzu, ta gezurraz esan, edo dudan, orrela konfesatu bear dituzu: ta geroko jakin ondo, juramentu noiz diran.

 

IRUGARREN MANDAMENTUAN

        Bearrik, premia gabe, Igande, edo Jaietan egin, edo eragin dezun. Festetan, nezesidade gabe, bear egitea, beti da pekatu. Noiz dan beniala, edo mortala, Konfesoreak esango dizu.

        Jai egunetan zure kulpaz Meza utzi dezun, edo besteri enzutea erargotzi diozun. Batek uste bazuen Meza izango zala, ta alegiña egin, ezta kulpa, ez arkitzea.

        Meza galtzeko peligroan zure kulpaz, egon zeran.

        Bidezkoai, aur txikidunai; ta Eriakin daudenai zer egin bear duten, Konfesoreak esango die.

        Mezaren parte andian itzketan, batera bestera begira egon zeran, edo orrela besteri eragin diozun.

        Garizuman arraulza, edo esne gauzarik, Bulda artu gabe, jan dezun: ta artzeko intenzioa ezta asko.

        Ogei ta bat urte kunplitu ezkero, Elizako barau egunak gorde dituzun.

        Primizia, ta Amarrenak, bear bezala, pagatu dituzun.

 

LAUGARREN MANDAMENTUAN

        Onetan umeak Gurasoai zor diozkate Amorioa, Errespetoa, ta Obedienzia. Begirezazu bada, ondo, oien kontra gauza pisu, edo anditan faltatu dezun: begira ondo zure denborako obretan, itzetan, ta beste moduetan nola, zertan, ta zenbat bidet g. g. b. utsegin dezun Jainkoaren Lege onen kontra.

        Gurasoen izenean emen aditzen dira Gurasoen ordeko guziak, ta Nagusi, Etxekoandreak.

        Orrelakoen Testamentu, ta Mandak, zure kontura daudela, kunplitu gabe utzi dituzun.

        Emen Gurasoak, orien ordeko, ta Nagusi, Etxekoandreak begiratu bear dute beren obligazio andiai nola eranzun dien: umeak, edo beren kontukoak nola azi dituzten, ala dotrinan, nola oitura, edo kostunbre onetan, ta Jaunaren bildurrean. Edo gaitzerako biderik ejenplo gaizto, edo eskandalorik eman dien. Edo beren denboran estadua eman dien, edo ori ondo, ta pekatu gabe, artzeko bidean lagundu dien.

        Jokoan, tabernan, edo bizioetan etxerako bear zana galduten, edo etxean bizi gaistoa eman duten.

        Bere buruari, edo besteri eriotza, edo gaitz andirik deseatu dion: edo iñor ill duen, eritu, makilladarik eman, edo beste gaitzik egin, edo deseatu, zenbat b. g. g. b.

        Iñor itzez bere arpegian gaizki tratatu duen.

        Aserre aldi, edo okasiorik billatu duen, edo orrelakotan arkitu dan; edo pekatu mortalean dagoela eriotzako peligrotan, edo okasioan sartu dan.

        Iñoren gaitz andiaz bere biotzean atsegin artu duen, edo iñoren onaz damurik izan duen.

        Diosala, salba, edo itza aserrez iñori ukatu dion.

        Gorrotorik biotzean iñoren kontra iduki dezun.

        Madarikazio, edo maldiziorik iñori bota diozun. Jan, edanean geiegi zure osasun, edo buruaren kaltean, ezaguturik sartu zeran: ta guzian, zenbat b. g. g. b.

        Aurrik galtzeko, edo abortoren batean kulparik izan dezun.

 

SEIGARREN, TA BEDERATZIGARREN MANDAMENTUAN

        Emen begiratu bear dezu, zer pekatu egin dituzun, pensamentuz, itzez, eskuka, ibilleraz, ta obraz; ta zer personakin, edo zer estadutakoakin, ta zenbat b. g. g. b.

        Esan bear diran estaduak dira: 1. Libreak ziran. 2. Ezkonduak, edo katibu zeudenak. 3. Jainkoari konsagratuak. 4. Zure aideak, laugarren gradutaño: edo bestearen, zeñarekin pekatu egin dezun, bigarren graduraño. Ta ezkondua bazera, zure gizon, edo andrearen aide zan, ta au laugarren graduraño. Besterekin pekatu egin ezkero, oiek dira esan bear diran estaduak.

        Pekatu guzietan zure estadua esan bear dezu: libre ziñala zenbat, ezkondu ezkero zenbat: boto, edo juramentu onetan pekatu ez egiteko, ezkero zenbat.

        Leku sagraduan onelako pekaturik egin dezun.

        Pensamentu loietan atsegin artu dezun, edo ezagutu ezkero, zure artean atsegin atrazen egon zeran.

        Gogoz, edo deseoz orretan konsentitu dezun: «Nik onelako gauza, edo gusto egingo nuke urliarekin». Ta esan bear da estadua, ta zenbat b. g. g. b.

        Pekatutako iñor billatu, edo tentatu dezun, ixill mandatu, erregalo, billete, edo bestez baliatuta.

        Orrelako bide, edo pausoetan iñori lagundu diozun, edo pekatuen estalki, edo infernuko mandatari izan zeran.

        Itz desonestorik esan dezun, atsegin artzen, edo besteri arterazotzen diozula: ta anbat da, konturik kontatu, kanta edo danza, edo karta torperik egitea: Koplarik eskribitu, bialdu, artu, edo irakurri dezun, &c.

        Pekatu egiñaz iñoren aurrean zere burua alabatu dezun, edo orrela bere pekatuaz alabatzeko iñori biderik eman diozun.

        Pekaturik asmatu, edo egin bazindu bezala kontatu dituzun.

        Pekatu ez egiñaz, damutu zatzun: guzian zenbat b. g. g. b.

        Obrazko pekatu, ta orien okasioaz kanpora, begirada torpe, eskuka, musuka, edo ibillera orrelakorik izan dezun: personen estadua, ta zenbat b. g. g. b.

        Zere buruarekin pekatu itsusirik, anima, ta gorputza loituaz egin dezun (bear duenak aditzen du, ta geiago ezta esan bear): ta onelako torpezetan zure gogoan iñor zeneukan, edo zer estadukoak: zenbat bider, edo zenbat denboran oitura ori, edo kostunbrea iduki dezun.

        Ametsetan orrelakorik idukitzea deseatu dezun, edo ametsetan orrela idukiaz, gero atsegin artu dezun. Baña bestela amets gaistoetan berez pekaturik ezta.

        Beste bitartekoz, iñor pekatura erakartzeko baliatu zeran, edo iñoren adiskidetasuna aurrera eramateko.

        Pekatuetan aurrik ez izateko ezer egin duen: edo aurren bat, berea duela jakin, ta ukatu, ta galtzen utzi duen.

        Ezkontzeko itz gezurrezkoaz, edo bestela pekaturako iñor engañatu dezun, edo nai, ta nai ez, pekatutik eragin, edo donzellarik orrela galdu dezun.

        Ezkonduak Ezkontzaten zor santua, kausa gabe, edo gaitzez alkarri ukatu dioten: edo bestela Matrimonioko Sakramentuaren kontra egin duten.

        Bestela, mutillak mutillakin, edo ikusi, edo eragiñaz, edo gizonak alkarrekin; neskatx edo andreak andreakin, Sodomako pekatari galduen gisa, egiten dituzten nazkagarrizko gauza; ta are geiago, abereakin orrela egiñak, ez dira aztuko: berak lanik, kezkarik, ta arantzarik asko bakoitzari biotzean, ondo konfesatu artean emango diote.

        Onelako pekatari gasioak zeruko Aitak bezala, Konfesoreak lastimaz, ta amorioz beterik artu bear ditu, ta soseguz, ta pazienziaz aditu. Ta gero esan, ta adierazo bear die alegiñaz, gaitz, ta desditxa oriek Jesu Kristoren oñetan beñ ondo esan ezkero, betiko libre daudela.

        Emen abiso, ta erregla konsuelo andiko bat. Kristau bildurti, ta lotsatia: jakizu zeruko dotrina au. Seigarrenaren kortrako pekaturik, diranak dirala, diran itsusien, ta ikaragarrienak badira ere: naiz zure aidetik urkoenakin, nola diran Aita, edo Ama, Seme, edo Alaba: naiz abere, edo animali askorekin egin badituzu ere; zure pekatu oriek berez eztirala herejiako pekatuak. Jakizu, oriek guziak zuri barkatzeko, Erromara joankizunik ez dezula. Konsola zaite tristea: ortxe, zure errian, Bulda dezula, edozeñ Konfesore aprobatuk pozik, eta erraz, ondo konfesatu, ta absolbituko zaitu.

        Jakizu azkenik, Konfesorea eztala arrituko orrelako zure pekatuakin: badira oriek baño kezka geiago ematen diguten pekatuak: zure oriek erraz kentzen dira, ta sekulako aztutzen dira. Ta ala Konfesoreak, erreko balute ere, edo txikitu, ta illko balute ere, zuk ari konfesioan esanikako pekaturik, ez Inkisizioari, ez beste munduan dani sekulan ezin esango dio. Ai Konfesore Jaunak! Egia oiek guzien biotzetan ondo josirik betiko baleude! Deabruaren gezurrak sinistu, ta ainbeste anima ala galduko ez lirake!

        Baldin pekatuen estadu, edo lokardan sartu, ta luzaro urte askoan amanzebatu, ta jarririk bezala, zere buruarekin, edo beste askorekin egon bazera nastu, ta oitura gaistoan ondaturik; orduan zure Esamen, ta kontuak egiten txit erraz da: zenbat denbora iraun zuen pekaruko bide, edo okasioak, ta illean, edo astean zenbat ziran bataz beste: egunoro, edo beti ziran, edo nola.

        Zuk zure animaren kalteak, bizimodu txarra, ta pekatuen peligroak ondo ezagutu, ta borondate osoaz, ta egiazko gorrotoaz, bide orietatik iges egiteko propositu eragillea badakartzu: pekatu guziak, ta orien aranzak ondo, ta sustraietik aterako dira, zuk Konfesoreari esan, edo onek zuri galdetu, ta lagunduaz: ta onela zure anima, konfesio oso batekin beñ betiko Jaunaren pake gozo, ta amorio santuan geldituko da: ta aurrera lengo pekatu, edo gauzarik ez guziago nastu, ta erabilli.

 

ZAZPIGARREN, TA AMARGARREN MANDAMENTUAN

        Iñori ezer ostu, edo kendu diozun: zenbat, edo zer, ta zenbat aldiz: gauza sagradurik, edo leku sagraduan.

        Iñori bere aziendan kalte andirik egin diozun.

        Ezer ostutzen, edo kalte egiten iñori lagundu diozun: ezer estali, edo orrelakorik agindu dezun: nola, ta zenbat b. g. g. b.

        Bide gaistoetatik, edo fin gaistorako iñoren ondasunik deseatu dezun: fin onetarako, ta modu onean ondasunak deseatzea ezta pekatu mortala.

        Tranparik jokoetan, tratu, artu emanetan, neurri, edo pisuetan egin dezun: zer kalte, ta nola egin dezun, edo gaizki eramana, eta zenbat bider g. g. b.

        Dakizula, iñori berea kendu, edo zor diozula, biurtu, edo errestituzioa egin gabe, egon1eran, edo Konfesoreak agindu, ta esan, nola asi puskaka, eta egin bear dezun, ta nagitasunez kunplitu gabe, al dezula, egon zeran. Orobat beste zorrak, pagatu gabe orrela utzi dituzun.

        Artzekodun justuak, langilleak, mirabe, edo serbitzariak berena kobratzeko, pagatu nai ezik, al dezula, gaizki erabilli dituzun, ta zer kalte onetan egin diezun.

        Seme, ta alaba, edo umeak beren gurasoai, ta lagunaren ume, edo kriaduak beren nagusiai ezer ostu dien, askotan, puskaka, edo nola, ta zenbat b. g. g. b.

        Relijioan sartzea iñori eragotzi diozun, edo konseju gaistoakin atzeratu, edo orrela, enbarazatu diozun.

 

ZORTZIGARREN MANDAMENTUAN

        Testimonio falsorik, edo gezurrez iñori altxatu diozun, edo iñoren kalte andian gezurrik esan dezun, ta nola.

        Gauza jakin, edo publikoa eztala, iñoren pekaturik agertu dezun, edo gauza pisuetan murmutatu.

        Bakoitzari bere fama, edo kreditua, gaizki kendu, edo galduerazo diozun: ta bear bezala biurtu diozun, ala ez.

        Sekretoko gauzarik errebelatu, edo karta bear etzanik, idiki dezun.

        Juizio gaistorik, ezeri ez dagokiola, iñorentzat egin dezun.

        Azkenik bakoitzak bere estadu, ta bizimoduko obligazioak jakin ondo, ta begiratu, edo esaminatu bear ditu: zertan utsegin duen jakiteko, ta obeto erremediatzeko.

        Beste kulpa asko, emen ez daudenak, jakiñak dira, edo gutxitan oi diranak, ta berariaz utzi ditut: alde onetatik peligrorik ezta. Erreglarik seguruena da, duda dezun guzian, pekatutik libratzeko, Konfesore oitu, jakinsu bati beti galdetzea, au, edo ori pekatu dan, ta zer egin bear dan.

        Onela Esamen zure konzienziarena, alegiñez, igaro, ta bereala Jainkoagana biur zaitez: egin dizun piedadeaz eskerrak ema izkatzu, ta zure pekatu, ta beraren ofensa guzien barkazioa eskatu esanaz biotzetik urrengo

 

 

ESAMENAREN ONDOREN ORAZIOA

 

        O nere Jaungoiko, argi guzien Aita, ta, doai on guzien emallea. Ezagutzen det, zure grazia dala, nik egin al dezakedan on guzia. Zuk nere anima salbatzeko deseo au eman didazu: Zuk nere pekatuak billatzeko argia, ta arkitzeko grazia, Zuri, bada, Jauna bakarrik gloria guztia: Zuri nere biotzeko esker fin, ta kabu gabeak. Amen.

        Santu, ta Aingeru guziak, ta are milla bider obeto Ama Birjiñak, ta Jesus, aren, ta Zure Semeak alaba zaitzatela orañ ta beti, niri egin didazun miserikordia andi onegatik. Amen.

 

 

BARKAZIOA ESKATZEKO ORAZIOA

 

        Ai, nere Jainko guztiz ona, ta justua! Nere pekatuen artean sartu naiz, ta arrituta gelditu naiz. Ez dakit nondik asi, ta ez zer esan. Zure Justizia aserreari begiratzen badiot, ta kontuetan nerekin sartzen bada; galdua naiz, Jauna; zeren nere kulpak, ta zure kontrako ofensak, konta, ta numerorik ez duten. Buruko illeak baño, ta itsasoko ondar aleak baño geiago dira, ta orien karga pisuak sekulako ondatzen nau.

        Zer egin al dezaket, bada, estu onetan? Lotsaren, ta ikararen pasioz, nere ezerezera ondaturik, zure Justiziatik zure Miserikordiara biurtzen naiz, ta oni nere fabore deitzen diot. Badakit, Jauna, zure Miserikordiak kaburik eztuela, ta nere miseria guziak baño andiago dala. Bearra det, Jauna, bearra det: ta au obeto arkitzeko, Santu, ta pekatari penitente guzien damua, ta orien egiazko dolore, ta propositua orañ iduki nai nuke.

        O Jaun guziz santua, pekatuari gorroto gabe ezin begiratuko diozuna! Nere Jesus, zure Semeak, pekatuen kontra iduki zuen, eta Zuk, eta ark orien kontra beti dezuten, ezin esan alako gorrotoa bera, zure Justiziari eskeñtzen diot: eta ori da zure Ontasunari dagokion pagu osoa. Ar ezazu, bada, Jauna, ofrenda andi au: ta ez nigatik, ezpada zure Seme Jesu Kristo gure Jaunagatik, Zeñen izenean eskatzen dizut.

        Ez, arren, Jauna, nere kulpa andiai begiratu; baizikan aren meritu andiagoai, aren Gurutzeko negar, pena, ta amorio guztiari. An nigatik, ta niri barkatzeko, negarrez, ta deadarrez erregutu zizun: ta Zuk bere erreberenziagatik Jesus ona aditu zenduen. Indazu, bada, ondo konfesatzeko bear dedan grazia. Amen.

        Emen kezka, ta bildur guzietatik libratzeko, Aktu kontrizioko asko, Konfesorearen oñetara baño len, egin bear dituzu, modu onetan, edo urrengo

 

 

AKTU KONTRIZIOKOAK

 

        Jauna: Zu zera nere Jaungoiko guziz Ona ta orregatik damu det biotzetik zu ofendituaz, ez geiago ofenditzeko propositu firmearekin.

        Jauna: Zu zera nere Aita guziz maitea: ta orregatik damu det biotzetik zu ofendituaz, propositu, &c.

        Jauna: Zu zera nere Jabe guziz santu, ta justua: ta orregatik damu det zu ofendituaz, propositu, &c.

        Ta una: Zu zera nere Ongille guziz amoroso, ta doai guzien Emalle guziz ugaria: ta orregatik biotz guztitik det damu, nere pekatuakin zu ofenditu izanaz, ez geiagoren geiago zu ofenditzeko propositu fimeaz.

        O Jauna! Zu zera nere Salbadorea, ta eman nai didazu zeruko gloria! Orregatik, bada, ta zeren guztia Ona zeran, damu det, Jauna, nere pekatuaz, propositu, &c.

        Ai nere pekatu zorigaistokoak! Ai sekulan egin ez banitu! Ai zer ditxa, milla bider ill baninz, nere Jaungoiko maitea ofenditu baño lenago!

        Jauna: ez geiago zure ofensarik: ill bedi pekatua, bizi bedi nere Jaungoikoa. Jauna, naiago det ill, zu ofenditu baño.

        Beti ondo, damu, propositu, ta frutuaz konfesatzeko, iru konsiderazio jakiñak. 1. Edozeñ Konfesoregana joatean, kontu egizu, Kalbarioko mendian Kurutzepean, Jesusen oñetan jartzen zerala. Ama Birjiñaren ondoan an arkitu baziña, zer egin, edo esango zenduen? 2. Fede bizi batez sinistu: orañ Jesu Kristorekin, ta ez gizonarekin konfesatzen naiz. Bada Kristok guzia daki, ta nere pekatu guztiak: lotsaz ez utzi ezer. 3. Konfesio onetan Jainkoak, edo Aingeruak esango balizu: au zure atzeneko konfesioa da. Nola konfesatuko ziñake? Bada illzeko bezala beti konfesa zaite: esan zure kulpak garbiro, ta ez besterenak. Gero Konfesoreak zer esaten dizun, zer konsejuak, zer penitenzia ondo aditu: damuaz absoluzioa artu, ta jaiki, Jainkoari eskerrak ematera, ta komulgatzeko ondo prestatzera.

        Au berau beste bere leku batean, ondo konfesatzeko, ta ondo komulgatzeko orazioakin, arkituko dezu.

 

aurrekoa hurrengoa